38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2010-O-1216

Juan Ignacio Escala Urdapilletak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Nabe bat eraikitzea pilotaleku estalia jartzeko, Eskalenea etxeari atxikia, 12. poligonoko 102. lurzatian, Txipuetako errekaren ezkerraldean.

Eskatzailea: Juan Ignacio Escala Urdapilleta.

Xedea: pilotaleku estalia-nabea eraikitzea.

Ur-ibilgua: Txipuetako erreka.

Alderdia: Alde zaharra.

Udalerria: Lekunberri (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urtarrilaren 19an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1101409