38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2010-O-1383

Riegos del Canal ABEEk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Azaleko drainatzeak egitea euri urak Zidacos ibairantz eramateko, Nafarroako Ubideko 1. faseko eremu ureztagarriko IX. sektorea ureztalur bihurtzeko proiektuaren barruan.

Eskatzailea: Riegos del Canal ABEE.

Xedea: drainatzeetako urak isurtzea. IX. sektorea.

Ur-ibilgua: Zidacos ibaia.

Udalerria: Murillo el Cuende (Nafarroa), Pitillas (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urtarrilaren 20an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1101408