38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, Aramendiko UE-6 exekuzio unitatean, Ángel Ramos Gutiérrezek eta Ana Ortega Garcíak sustatua. Xedea da haren erabileraren kalifikazioa aldatzea industriakotik bizitegietakora.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Allinen, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1102348