38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-A-160 scn

Pilar Hermoso de Mendoza Plazak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Pilar Hermoso de Mendoza Plaza.

Xedea: ureztatzea.

Ur-ibilgua: Linares ibaia.

Hargunearen tokia: La Arena.

Hargunearen udalerria: Armañantzas (Nafarroa).

Hargunearen koordenatuak: U.T.M. (558.540;4.712.932) 30. zona.

Alderdia: 1. poligonoa, 348. lurzatia.

Ur-emariaren batez bestekoa kontsumo gehieneko hilabetean: 0,027 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 421 m³.

Aprobetxamendua Linares ibaitik ura hartzeko da, motoponpa elektrikoaren bidez, 1. poligonoko 348. lurzatian dagoen baratza ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren kopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko abenduaren 14an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1100731