38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Eider Arbilla Villanuevak eta Iker Isasi Alemánek sustatutako xehetasun azterlana, familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko Iraizozko (Ultzama) 12. poligonoko 120. lurzati jatorrizkotik banandu behar den lurzatian. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 62, 76, 74 eta 81.1 artikuluek hala agintzen baitute.

Larraintzarren (Ultzama), 2011ko otsailaren 2an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1102277