38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal ordenantza, Zakur arriskutsuak eta bertzelakoak
edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin osoko bilkura arruntean, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa edukita, hasiera batean onetsi zuen Zakur arriskutsuak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2011ko otsailaren 2an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1102239