38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Castel Ruiz EEP.
Kultur entitateendako diru-laguntzak. 2011

Castel Ruizko Batzorde Betearazleak, 2011ko otsailaren 8an egin bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen den diru-laguntza deialdia:

Tuteran, 2011ko otsailaren 8an.-Burua, Mercedes San Pedro López.

IRABAZI ASMORIK GABEKO KULTUR ENTITATE ETA ELKARTEENDAKO DIRU-LAGUNTZEN 2011KO DEIALDI PUBLIKOA

ATARIKOA

Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren xedeen artean hauek daude: Tuterako herritarren kultur beharrei erantzuna ematea, bereziki bertako kulturaren berezko agerpen eta ezaugarriak zainduta; herritarren ekimenari bidea ematea; irabazi asmorik gabe kultur sektoreen jarduerak bulkatzea, eta hiria garatzen duten kultur jarduerak sustatzea.

Hori dela-eta proposatu da diru-laguntzen deialdia, kultur jarduera xede duten proiektu eta jarduerak egiteko; betiere, Castel Ruizen egungo aurrekontuaren mugen barrenean eta kontuan hartuta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritako printzipioak, publizitate, gardentasun, lehiakortasun, objektibotasun, berdintasun eta bazterkeria ezari buruzkoak, baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua ere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duena.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Kultura bizigarri eta parte-hartzailea sustatzeko ekimenei sostengu emateko asmoz, Tuteran kultur jarduerak egiteko diru-laguntza ematea du xede deialdi honek, baita interes publikokotzat jotzen diren proiektuak finantzatzea ere, lehendabiziko eta funtsezko helburua kultur jarduera badute.

1.2. 2011ko urtarrilaren 1etik 2011eko abenduaren 31 arte egiten diren jarduera eta proiektuetarako emanen da diru-laguntza.

1.3. Deialdi honetarako zenbateko osoa 20.000 euro da.

Behar adinako kreditua baldin bada gauzatuko da deialdi hau; izan ere, gehienez 20.000 euro jarri badira deialdirako, txikiagoa izan liteke, kreditu aski ez balitz.

1.4. Proiektu edo jarduera bat diru-laguntzaren xede izateko, eskaera egiten duten elkarteek edo norbanakoek lan jakin baterako proiektua edo programa beharko dute aurkeztu, diru-laguntzaren xedea izan dadin. Programa horretan haren xedea, helburuak, finantzabidea, baliabideak, aurrekontua eta ebaluazioa azalduko dira. Aurrekontuarekin batean gastuen eta diru-sarreren zerrenda aurkeztuko da, proiektu edo jardueraren bideragarritasuna bermatuko duena. Orobat, zehaztu beharko da nor edo nortzuk arduratzen diren proposatutako jarduera edo proiektua antolatzeaz.

1.5. Elkarte edo norbanakoen programa edo proiektuei diru-laguntza emateagatik ez da eskubiderik sortuko hura hurrengo deialdietan eskuratzeko.

1.6. Proiektu edo jarduera bati diru-laguntza emateko, Castel Ruizko Batzorde Betearazleari dagokio helburuen kontrola eta ebaluazioa; hark ahalmena izanen du diru-laguntza lerroak aldatzeko edo haien ordez bertze batzuk, eraginkorragoak, ezartzeko edo, hala behar badu, baita kentzeko ere, baldin eta lortzen diren helburuak behar adinakoak ez badira edo erabilitako baliabideen heinekoak ez badira.

1.7. Proiektu bera ezin aurkeztuko da Tuterako Udalaren deialdi batera baino gehiagotara.

1.8. Joan-etorri, bazkari, lunch edo gisakoen ondoriozko gastuak kultur jardueraren zati bat direla frogatu beharko da ezinbertzean; halaber, ez dute inoiz aurkeztutako aurrekontuaren %10 gaindituko.

1.9. Deialditik kanpo daude honako jarduera edo proiektu hauek:

-Kultur jarduera lehen helburua ez dutenak, nahiz haien alderdietako bat kulturari lotua izan. Berariaz deialditik kanpo gelditzen dira ikastetxeetan egindako kirol nahiz hezkuntza ekitaldiak (eskola ordukoak nahiz eskolaz kanpokoak).

-Jende guztiarendako ez direnak.

-Diru-sarrera aski duten jarduerak edo gehienbat udal honen bertze zerbitzu batzuek edo bertze administrazio batek diruz lagundu behar dituztenak.

-Ezaugarri sexistak edo arrazistak dituzten jarduerak edo indarkeria bultzatzen dutenak nahiz bertzelakoak, administrazio publiko batek diruz lagundu ez ditzakeenak.

-Eskariari lotutako dokumentazioaren faltsukeria nabarmena denean.

-Udalaren bertze finantzabideren batez laguntzen ahal direnak.

2.-Diru-laguntzaren araubidea.

Diru-laguntza hauek norgehiagoka eskuratuko dira.

3.-Diru-laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan bi ebazpen jarraian emanen dira eta haien zenbatekoak ezingo dira 1.3 puntuan ezarritako kredituen % 50tik goitikoak izan.

Lehenengo prozedura amaitzen bada eta diru-laguntzak banatuta ere eman daitekeen gehieneko zenbatekoa ez bada agortu, kopuru hori hurrengo ebazpenean sartzen ahalko da eta deialdi honetan oro har aplikatzekoak diren irizpide berdinen arabera erabiliko da.

4.-Eskatzaileak.

Ondoko pertsona eta entitateek eskatzen ahal dituzte diru-laguntzak, kultur jarduera edo proiektuetarako:

a) Irabazteko asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Tuteran helbidea izanik Udalaren intereseko proiektu edo jarduerak egiten badituzte.

b) Tuteran helbidea duten pertsona fisikoak, Tuteran interes orokorreko kultur proiektu edo jarduerak egiten badituzte.

5.-Onuradunek bete behar dituzten baldintzak.

5.1. Deialdi honetara aurkezten diren entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Legez eraturik eta Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan eta Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotea.

-Estatutuetan, beren helburuen artean izatea kulturarekin ikusteko duten jarduerak egitea eta irabazteko asmorik ez dutela aitortzea.

-Gauzatu beharreko proiektu edo jarduerak Tuteran egitea.

-Ogasunarekiko betebehar fiskalak eguneratuak izatea.

-Zorrik ez izatea Tuterako Udalarekin.

-Gizarte segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.

5.2. Deialdi honetara aurkezten diren pertsona fisikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

-Gauzatu beharreko proiektu edo jarduerak Tuteran egitea.

-Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak eguneratuta izatea, harekin zorrik izan gabe.

6.-Balorazio irizpideak.

6.1. Aurkeztutako proiektuaren balorazioa, guztira, 40 puntu izanen da, gehienez ere, hurrengo ataletako bakoitzean eskuratutako puntuazioen arabera:

-Proiektuen kalitatea eta haien zehaztasun eta definizio maila; batez ere, helburu orokor eta berariazkoei, onuradun edo parte-hartzaileen identifikazioari (haien kopurua, adina...), espazio-denboraren antolaketari eta bailabideei (pertsonak, teknika eta materiala) dagokienez. Proiektu edo jardueraren aurrekontu zehatza, gastu eta dirusarrerak barne, aurkeztea: -20 puntu.

-Proiektuak berritzaileak izatea: -5 puntu.

-Entitate eskatzailearen gaitasuna; batez ere, haren esperientzia, hiriko kultur jarduerarekin duen lankidetza eta haren jarrera hiriaren kultur bizitzan parte hartzeko: -15 puntu.

6.2. Diru-laguntza (20.000 euro) honela banatuko da:

a) Eskatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa biderkatuko da diruz lagundutako jardueren onartutako gehieneko defizitarekin, eta hala lortuko dira produktu hauek: P P, P, ... P.b) Aurreko letran ateratako biderkadura guztiak batuko dira: P + P, P, ... P = ? P.

c) Hirukoaren erregela zuzenekoaren bidez kalkulatuko da zenbateko diru-laguntza dagokion eskatzaile bakoitzari: produktu guztien batura seihileko bakoitzeko euroen baturarekiko izanen da produktu indibidual bakoitza X-arekiko den bezala.

? P ???????? EUROAK SEIHILEKOAN, GUZTIRA

?

A. ???????? X euro?

6.3. Diru-laguntza emateko, kontuan hartuko da erabilitako aurrekontuaren defiziterako dela laguntza. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz jardueraren kostua baino handiagoa izanen, hala bakarrik hala bertze laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera.

6.4. Deialdi honetara aurkezten diren proiektu edo jarduerek 7.000 euroko diru-laguntza eskuratu ahal dute, gehienez ere. 6.2 puntuan zehaztu formularen bidez diru-laguntzaren banaketa kalkulatu ondoren, lizitatzaileetako batek 7.000 eurotik goiti hartzen badu, berriz formula berarekin eginen da soberako kopuruaren kalkulua gainerako lizitatzaileen artean banatzeko; betiere, 6.3 puntuan erabakitakoa bete beharko da.

7.-Eskabideen aurkezpena eta epea.

Eskabideak aurkezteko bi epe izanen dira:

a) 2011ko lehen seihilekoan egitekoak diren jardueretarako, eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea izanen da, oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) 2011ko bigarren seihilekoan egitekoak diren jardueretarako epea 2011ko ekainaren 1etik 30era bitartekoa izanen da.

Eskabideak Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoko erregistro-bulegoetan aurkeztuko dira, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ortziralera, edo, bertzenaz, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusten diren lekuetako edozeinetan.

Eskabide orokorraren bidez aurkeztuko dira, eredu ofizialaren arabera, aipamen espresa eginez zer deialditarako eskatzen den; haiekin batean agiri hauek aurkeztuko dira:

-Eskaria behar bezala betea, I. eranskineko ereduari jarraikiz.

-Eskaria egiten duen elkartearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena, elkartea Tuterako Udaleko Bizilagunen Elkarteen Erregistroan inskribaturik dagoela eta erregistro horretan aurkeztutako dokumentazioak aldaketarik batere izan ez duela adierazteko.

-Jarduera edo proiektuaren deskribapena, II. eranskinari jarraikiz, diru-laguntza jasoko lukeen proiektu edo jarduerari buruzko informazioarekin; honako alderdi hauek zehaztuko dira: helburuak, jarduera edo proiektua zer epetan egin gogo den, baliabide materialak eta giza baliabideak, finantzabideak, gastuen eta diru-sarreren aurreikuspena eta proiektuaren edo jardueraren aurrekontua.

-Elkartearen kontu korrontearen lehen orriaren fotokopia, haren zenbakia agertzen duena.

-Diruz laguntzen diren jardueren zabalpen eta publizitaterako materialetan Castel Ruizen logotipoa eta esaldi hau agertzeko konpromisoa: ''Laguntzailea Castel Ruiz''.

-Gizarte segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria, eskaerak aurkezteko epean indarrean dagoena.

-Ogasunarekiko betebeharrak eguneratuta izatearen ziurtagiria, eskaerak aurkezteko epean indarrean dagoena.

-Zinpeko aitorpena zorrik ez izateaz Tuterako Udalarekin.

Eskabidea aurkeztu ondotik, dokumentazioak oinarri hauetan eskatutakoa betetzen ote duen egiaztatuko da. Hala ez bada, eskaria egin duen elkarte edo pertsonari jakinaraziko zaio, akatsa zuzendu edo behar diren agiriak ekar ditzan; 10 egun balioduneko epea izanen du horretarako; hala egiten ez badu, eskaria ezetsitzat joko dela ohartaraziko zaio.

8.-Diru-laguntzen gaineko ebazpena.

Castel Ruizko Batzorde Betearazleak erabakiko du diru-laguntza, eta interesdunei haren berri emanen zaie.

Batzorde Betearazlearen erabakiaren eta haren igorpenaren ondotik, Castel Ruizek diruz laguntzen den zenbatekoaren %75 ordainduko du.

9.1 puntuan eskatzen den dokumentazioa aurkezturik eta deialdiaren oinarriekin bat heldu dela egiaztaturik, diru-laguntzaren gainerako %25 ordainduko da.

Diru-laguntzak emanik, deialdian parte hartzen dutenetako baten batek diru-laguntzari uko egitea erabakiz gero, seihileko bereko gainerako proiektuetarako laguntzetan banatu ahalko da proportzionalki atzera bidalitako kopurua, 6.1 puntuko irizpideen arabera lortutako puntuazioa kontuan hartuta; betiere, 6.3 eta 6.4 puntuetan erabakitakoa bete beharko da.

Diru-laguntzaren %75 aitzinatu ondotik egiten bada uko, itzuli beharreko kopuruari berandutzagatik legez dagozkion interesak aplikatuko zaizkio.

9.-Diru-laguntzaren justifikazioa.

9.1. Gainerako %25 ordaintzeko agindua luzatu ahal izateko, nahitaezkoa da diru-laguntza tramitatu zuen unitateak frogatzea emateko erabakian eta oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak bete direla. Horretako, jarduera edo proiektua eginda, dokumentazio hau aurkeztuko da Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoko erregistroan, uztailaren 22a baino lehen, urteko lehenengo seihilekoan egindako jardueretarako, eta 2012ko urtarrilaren 16a baino lehen, urteko bigarren seihilekoan egindakoetarako. Hona hemen:

-Eskabidean aurkeztu eta Castel Ruiz Kultur Etxearen diru-laguntza jaso duten jardueren zerrenda.

-Diru-laguntzaren xedeko jardueraren txosten zehatza, eta publizitatean erabilitako material guztia (kartelak, diptikoak...), Castel Ruiz logotipoa baliatu izana frogatzearren.

-Gastuen justifikazioa, legeriaren araberako faktura, ordainagiri eta abarren bidez, izanik horiek jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak.

-9.2. puntuko betebeharrak frogatzen dituen dokumentazioa.

-Kontzeptu berarengatik jasotako bertze diru-laguntza edo diru-sarreren frogagiriak, halakorik izan bada.

9.2. Diru-laguntza hauek bateragarriak dira bertze batzuekin, defizitarik baldin bada, salbu oinarri hauen 1.7 puntuan ezarritakoa. Diruz lagundutako jardueren defizita laguntza emateko erabakian azaldutakoa baino txikiagoa bada, hasierako erabaki horretan aplikatu den portzentaje berarekin eginen da diru-laguntzaren likidazioa.

Diru-laguntzaren likidazioa egitean, ateratzen den kopurua aurreratutakoa baino txikiagoa bada, eskatzailea behartua egonen da gehiegizko kopurua itzultzera, eta berandutzagatik dagozkion interesak aplikatuko zaizkio kopuru horri.

9.3. Diru-laguntzak justifikatzeko, beren jardueran legez aritzen diren eta jarduera horrengatik faktura edo tiketa ematen duten pertsona fisiko nahiz juridikoen egiaztagiriek baizik ez dute balioko. Beraz, Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) fakturatutako jarduerari dagokion kapituluan alta emanda egon beharko dute.

Profesional batek atxikipenari loturiko zerbitzua eginez gero, orobat frogatu beharko da, lehenbizi, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) atxikipena egin zaiola eta, gero, horren diru-sarrera egin dela.

10.-Betebeharrak.

10.1. Jarduera egin bitartean gertatzen den edozein gorabeheraren berri ematea Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoari, hura gertatzen den unean.

10.2. Egiten den publizitate guztian (kartelak, programak, prentsa, irratia...) jarduerak babesle hau duela aipatzea: Castel Ruiz.

11.-Oinarriak onartzea eta interpretatzea.

Deialdi honetan parte hartzearekin haren oinarri guztiak onartzen dira.

Castel Ruizko Batzorde Betearazleari dagokio oinarri hauek bere alderdi guztietan interpretatzea.

12.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan eta lege beraren bigarren xedapen iragankorreko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz arautuko dira diru-laguntza eta laguntza publikoen arloko arau-hauste eta zehapenak, baita Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren arabera ere.

13.-Diru-laguntzen araudia.

Deialdi hau agiri honetan bildutako arauei jarraikiko zaie eta aurreikusten ez den orotan, berriz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari eta horiekin bat heldu den gainerako legeriari.

2011EAN KULTUR JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA

I. ERANSKINA

1.-Datu orokorrak:

Izena: ............................................ NANa:

Bizilekua: ............. Karrika:

Telefonoa: .......... Faxa: ............ Helbide elektronikoa:

Bere izenean edo honako elkarte honen izenean:

(ezabatu behar ez dena).

............................................... NAN/IFK

Bizilekua: ............. Karrika:

Telefonoa: .......... Faxa: ............ Helbide elektronikoa:

-Arestian agertu datuak Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoak erabiliko ditu harremanetarako.

2.-Datu orokorrak (bakarrik elkartea izanez gero bete beharrekoa).

Elkartekideen kopurua ..................

Datu ekonomikoak:

Elkartekideen kuota eta zenbatean behin ordaintzen den: ............... ................ bakoitzeko.

Noizean behinkako bertze finantzabide batzuk elkartekideen eskutik: ............................................................................................................

Zin egiten dut diru-laguntza eskatzeko inprimaki honetan emandako datuak egiazkoak direla.

Arduradunaren sinadura Elkartearen zigilua (hala behar bada)

II. ERANSKINA

Jardueren programazioa

Jardueraren izena:

-Jardueraren edo proiektuaren deskribapena.

Udalaren interesekoa deklaratu bada, X bat egin laukian

-Helburuak:

-Noiz hasi eta bukatu.

Jarduera noiz hasi eta noiz bukatuko, eta non eginen den...

-Jarduera egin ahal izateko, beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak.

-Aurrekontuaren banaketa.

Aurreikusitako gastuak:

Gastuak, guztira:

Aurreikusitako diru-sarrerak:

Diru-sarrerak, guztira:

-Balantze ekonomikoa:

Behar adina fotokopia atera, jarduera bakoitzetik orri bat aurkezteko.

Datuen babesa: DBLOren 5. artikuluaren arabera, jakinaren gainean nago eskaeran erregistratu datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainikako Agentzian inskribatuta eta Castel Ruiz Tokiko Enpresa Entitate Publikoaren ardurapekoa den fitxategi batean sartuko direla, hirian programatutako kultur jarduerak eta entitateek eskatutako diru-laguntzak kudeatze aldera. Eskatutako datu guztiak beharrezkoak dira diru-laguntzaren eskaerari erantzuteko. Datuetan sartu eta haiek zuzendu, ezabatu edo haien aurka jotzeko eskubideak erabiltzeko, Castel Ruiz Kultur Etxeko bulegoetara (Mercadal karrika, 7; Tutera) jo daiteke.

Iragarkiaren kodea: L1102350