38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2011ko aurrekontua. Hasierako onespena

Abaigarko Udalak, 2011ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2011ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abaigarren, 2011ko otsailaren 15ean.-Alkatea, M.ª Clara Gurrea Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1102826