38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, oztopo arkitektonikoak kentzeko
eta igogailua jartzeko, Zangoza kaleko 44 zenbakian.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2011ko otsailaren 1ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 01-FEB-11 (8/UV).

"Ikusirik espedienteko agiriak, eta udal arkitektoaren 2011ko urtarrilaren 20ko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana. barnealdeko patiora ematen duten lerrokadurak aldatzeko, Zangoza kaleko 44 zenbakian igogailua jarriz oztopo arkitektonikoak kentzeko, Juan Carlos Linares Fernándezek sustatua.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez.»

Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1102376