38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Ordenantzetako aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, otsailaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza hauen tarifak dauzkan eranskinean aldaketa egitea:

-Ordenantza fiskala, Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena.

-Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Melidan, 2011ko otsailaren 7an.-Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L1102240