38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Gesalazko eraikuntzari buruzko Ordenantza
Orokorreko aldaketa. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gesalazko eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorraren 59, 83 eta 89. artikuluetan aldaketa egitea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2011ko otsailaren 2an.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1102241