38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Lur enkantea, etxebizitzak eraikitzeko

Carcarko Udalak, 2011ko otsailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkante publikoan ateratzea ondotik heldu diren lurrak, etxebitzitzak egin daitezen. Hona hemen:

4. poligonoan, 126. lurzatitik 135. lurzatira, hondarreko biak babes ofizialeko etxebizitzak egiteko baitira.

Enkantea eguerdiko hamabietan eginen da Carcarko Udaletxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun iraganik. Egun hori jaiegun bada, biharamunean eginen da.

Baldintza agiria eta gainerako dokumentazioa jendearen eskura egonen dira Carcarko Udaletxeko bulegoetan.

Carcarren, 2011ko otsailaren 16an.-Jarduneko alkatea, Máximo Mendoza.

Iragarkiaren kodea: L1102937