38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2011ko otsailaren 8ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana, udalerriko jarduera ekonomikoen poligonoko POL-1 lurzatiko POL-1.1 eta POL-1.2 moduluei dagokiena, José Mª Piudo Sanzek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Cadreitan, 2011ko otsailaren 9an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L1102508