38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ordenantza, Cabanillasko Udalaren administrazio
elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2011ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Cabanillasko Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, Ana M.ª Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: L1102285