38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

288/2011 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegiaren aldaketa, Gobernu Kontseiluak 2011ko otsailaren 18an hartutako erabakiaren bidez onetsia, argitaratzeko agindua ematen duena.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, 2011ko otsailaren 18an Gobernu Kontseiluak hartu zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegiaren aldaketa onetsi zen, eta hona hemen hitzez hitz:

"ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN HAUTESKUNDE ARAUTEGIA ALDATZEN DUENA

2003ko irailaren 19an, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegia onetsi zuen, eta argitara eman zen 2003ko urriaren 2ko 134. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arautegi horren 15. artikuluak postaren bidezko botoa arautzen da, finkatutako egunean bozketan parte ezin duten hautesleendako. Artikulu horren 3. atalean ezartzen denez "postaren bidezko botoa egitea zilegi izango da Errektorea hautatzeko lehen bueltako bozketan, baita Unibertsitateko Klaustrorako hauteskundeetan ere".

Postaren bidezko botoa bakarrik lehen bueltarako onesteak ezinezko bihurtzen du botoa emateko eskubidea bigarren bueltan, izatekotan, bozketarako ezarritako egunean parte hartu ezin dutenen hautesleentzat.

Errektorea aukeratzeko azken hauteskundeetan, 2007an, izan ziren erreklamazioei erantzuna eman behar zaie, ahal den neurrian, baina postaren bidezko botoak behar dituen epeak direla eta, hauteskunde prozesua luzeegia izango litzateke; horregatik Hauteskunde arautegia aldatzea proposatzen da, aldaketan sarturik bigarren bueltako boto aurreratua, botoa emateko aukera gehiago eskaintzeko bigarren bozketako egunean parte hartu ezin duten hautesleei.

Horrenbestez, idazkari nagusiak proposaturik, hona hemen Gobernu Kontseiluak, 2011ko otsailaren 18ko ohiko bileran, hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegiaren aldaketa onestea, erabaki honen I. eranskinean agertzen denaren arabera.

Bigarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra erabaki honek."

Iruñean, 2011ko otsailaren 18an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

I. ERANSKINA

Artikulu bakarra.-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegiaren Lehen Tituluaren IV. kapituluaren 3. atala eta 48. artikuluaren 5. idatz-zatia aldatzen dira, eta ondotik datorren moduan geratzen dira:

Lehen Tituluaren IV. kapituluaren 3. atala
Postaren bidezko botoa eta boto aurreratua

15. artikulua.

1. Finkatutako egunean bozketan parte hartu ezin duten hautesleek postaren bidezko botoaren bidez eta boto aurreratuaren bidez egin ahalko dute.

Postaren bidezko botoa zilegi izango da Errektorea hautatzeko lehen bueltako bozketan, baita Unibertsitateko Klaustrorako hauteskundeetan ere.

Boto aurreratua zilegi izango da errektorea hautatzeko bigarren bueltako bozketan.

2. Postaren bidezko botoa emateko eskaerak zilegi izango dira behin betiko errolda onetsi eta hurrengo egunetik aurrera. Postaren bidezko botoak zilegi izango dira behin betiko hautagaitzak aldarrikatzen diren egunaren biharamunetik bozketa-eguna baino lau egun lehenagora arte.

Postaren bidezko botoa ondoren zehazten den prozeduraren arabera egingo da:

a) Hautesleak eskatuko dio hauteskunde-organo eskudunari Hauteskunde Erroldan izena emanda dagoelako egiaztagiria.

b) Hautesleak hautatu duen boto-txartela hauteskunde gutun-azalean, eredu ofizialekoan, sartu eta itxi egingo du. Gutun-azal hau, gehi erroldan izena emanda egotearen egiaztagiria eta NANaren kopia, gutun-azal arrunt batean sartuko ditu. Gero gutun-azala, hauteskunde-organo eskudunari zuzendua, eta hauteskunde prozesua, arloa eta hauteskunde mahaia aipatuta, itxiko du. Boto emaileak azal-hegalean izenpetuko du eta zinta itsaskorrez prezintatuko da, eta Unibertsitateko Erregistro Orokorrera helaraziko du. Postaren bidezko botoak hauteskunde-organo eskudunari helaraziko zaizkio, eta honek zainduko ditu hauteskunde mahaian eman arte, boto zenbaketa hasiko den unean.

c) Bozketa denbora bukaturik, eta hauteskunde mahaiko kideek beren botoa eman baino lehen, postaren bidezko kanpoko gutun-azalak irekiko dira, eta hauteslea nor den egiaztatuko da. Hauteslea ez bada botoa ematera joan, gutun-azala, emandako botoarekin, dagokion hautestontzian sartuko da.

3. Lehen bozketan errektore izateko sostengurik gehien eduki duten bi hautagaien aldarrikapena egin eta hurrengo egunetik aurrera eman ahalko dira boto aurreratuak, bigarren bueltako bozketa egin baino bi egun lehenago arte.

Boto aurreratua ondoren zehazten den prozeduraren arabera egingo da:

a) Hauteslea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Nagusira joango da boto aurreratua ematera, gutun-azal arrunt batean. Bertan bere bi deiturak eta izena, eta behar den arloa eta hauteskunde mahaia agertuko dira. Boto emaileak azal-hegalean izenpetuko du eta zinta itsaskorrez prezintatuko da. Gutun-azal horrek edukiko ditu hauteslearen NANaren kopia eta eredu ofizialeko hauteskunde gutun-azala, hautatu duen boto-txartelarekin.

b) Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Nagusian, hauteslea behar den arloko eta mahaiko hauteskunde erroldan dagoela egiaztatu ondoren, boto aurreratua Hauteskunde Batzordeko buruari emango zaio, eta horrek zainduko du, hauteskunde mahaian eman arte, bozketa egiten den egunean.

c) Bozketa egunean Hauteskunde Batzordeak hauteskunde mahaiari emango dizkio boto aurreratuak, botoen zenbaketa hasi aurretik.

Bozketa denbora bukaturik, eta hauteskunde mahaiko kideek beren botoa eman baino lehen, boto aurreratuen kanpoko gutun-azalak irekiko dira, eta hauteslea nor den egiaztatuko da. Hauteslea ez bada botoa ematera joan bozketa egunean, boto aurreratua duen gutun-azala dagokion hautestontzian sartuko da.

48. artikulua.

5. Izangaietan inork ez badu gehiengoa erdiesten, bigarren bozketa egingo da, eta horretan lehenengo bozketan boto gehien izandakoek bakarrik hartuko dute parte, aipatu haztapenak kontuan harturik: Bigarren bozketa egin ahal izateko, Hauteskunde Batzordeak honako hauek zehaztuko eta argitaratuko ditu: eguna, ordutegia, tokia, mahaien eraketa eta beharrezkoak diren gainerako guztiak, eta boto aurreratua emateko epe bat bermatuko du, gutxienez ere bi egun baliodunekoa.

Bigarren bueltan izangai izendatuko dute botoen gehiengo soila erdiesten duena, lehengo haztapen berak kontuan harturik. Bigarren buelta honetan berdinketa gertatzen bada, Nafarroako Unibertsitate Publikoan antzinatasun handiena duen hautagaia hautatuko da, eta honetan ere berdinketarik bada, adinez nagusiagoa dena.

Ondorengo bi eguneko epean zilegi izango da erreklamazioak aurkeztea Hauteskunde Batzordearen aurrean, bi eguneko epean ebatzi beharko dituena. Kasu honetan, Hauteskunde Batzordearen erabakiak administrazio bidea bukatuko du.

Iragarkiaren kodea: F1103139