38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

66/2011 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Hiriarteko Bidaiari-garraioaren Plan Integralerako parte-hartze epea irekitzen duena.

Ikusirik errepidez egiten den erabiltzaile guztientzako hiriarteko bidaiari-garraioaren zerbitzu erregular finkoen emakidei, indarra dutenei, epea amaitu behar zaiela, Garraio Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko Hiriarteko Bidaiari-garraioaren Plan Integrala egin du, eta hartan zerbitzuen sare berria jaso da.

Nafarroan errepidez egiten den erabiltzaile guztientzako hiriarteko bidaiari-garraioaren zerbitzu erregular finko eta publikoen sistema birdefinitzeko, birdiseinatzeko eta modernizatzeko egin da plan hori. Horretarako, emakiden mapa bat prestatu da, mugikortasun behar berriei egokitua, estaldurako, kalitateko eta zerbitzuko helburu estrategikoak beteko dituena.

Garraio Zuzendaritza Nagusiak komenigarritzat jotzen du plan horren prestaketan Administrazio Publikoek eta inplikatutako eragileek parte hartzea, baita gizarteak oro har ere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak eta Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuak proposatu dutenarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Hiriarteko Bidaiari-garraioaren Plan Integralerako parte-hartze epea irekitzea 15 egun baliodunez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina iradokizun edo ekarpen aurkeztea.

Hartarako, Nafarroako Foru Komunitateko Hiriarteko Bidaiari-garraioaren Plan Integrala aztergai egonen da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan (Alondegi kalea, 1, 2. solairua, Iruña) eta Garraio Zuzendaritza Nagusiaren web orri honetan: http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Obras+Publicas+Transportes+y+Comunicaciones/.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2011ko otsailaren 9an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Susana Labiano Bastero.

Iragarkiaren kodea: F1102472