1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
NAFARROAKO PARLAMENTUA. Deialdia, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzekoa. Epaimahaiko kideak izendatzea.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2011ko otsailaren 7an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Ikusita Nafarroako Parlamentuko Langileen Batzordearen komunikazioa, euskara itzultzaile lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzailean bere ordezkariak izendatzeari buruzkoa, ondokoa erabaki da:
1. Jakinaren gainean dagoela adieraztea, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko euskara itzultzaile lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzailean Langileen Batzordeak bere ordezkariak izendatzeari dagokionez. Hona ordezkariak:
-Epaimahaiko kidea: Mikel Iriarte Cilveti jauna, Nafarroako Parlamentuko euskara itzultzailea.
-Ordezkoa: Ander Irizar Apaolaza jauna, Nafarroako Parlamentuko euskara itzultzailea.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentukoan argitaratzea, bai eta iragarki oholean eta www.parlamento-navarra.es webgunean ere.
Iruñean, 2011ko otsailaren 7an.-Lehendakaria, Elena Torres Miranda.
Iragarkiaren kodea: F1102603