32. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1048/2010 jabari-espedientea

María González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1048/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, Adela Ayala Ozcoz andreak eskaturik, finka honen segidako traktua zuzentzeko:

Etxebizitza, Arguedasko La Noria kaleko 20an dagoen eraikineko lehen solairuan. Eraikinaren atzealdean dago eta higiezineko eskailera eta atari komunetatik du sarbidea. 24 metro eta 6 dezimetro koadroko azalera du, eta mugakide hauek ditu: aurrean, finka honen eta 2. finkaren arteko aire eremua; sartu eta eskuinean, Félix Asensio; ezkerrean, Luis Les; eta hondoan, Antonio Urmeneta.

Finkaren inskripzioa: 4453. finka, 148. orria, 1317. liburukia, Arguedasko 78. liburua.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, erregistroko azken titularra den Margarita Leon Martínezi eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Idazkaria, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1101168