4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 656/2010 hipoteka-betearazpena
Aida González Arce andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Nafarroako Rural Kutxak eskaturik, hipoteka dela-eta, María Montserrat García Rodríguez andrearen eta José Ramón Canosa Valiña jaunaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 656/2010 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
-Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:
Finka bat Artaxoako mugapean: Artaxoako Hospital kaleko 1. zenbakiko etxeko bigarren solairuan dagoen etxebizitza.
Tafallako Jabetza Erregistroan inskribatua dago: 1669. liburukia, 97. liburua, 5. orria, 7749-N finka.
Enkantea egiteko, finka 36.060,73 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.
Enkantea 2011ko apirilaren 14an eginen da, 10:00etan.
-Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3176.0000.05.0656.10 zenbakiko kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
7.-Betearazpenpeko alderdiei zitazio eguna jakinaraztea ezinezkoa gertatzen den kasurako, ediktu hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Tafalla, 21 de enero de 2011.-La Secretario Judicial, Aida González Arce.
Iragarkiaren kodea: J1101141