4. PROZEDURA JUDIZIALAK
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO IRUÑEKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. Behin-behineko neurrien gaineko 149/2010 prozedura
Aditzera ematen da behin-behineko neurrien gaineko 0000149/2010 auzi-prozedura tramitatzen ari dela Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Iruñeko 1. Epaitegi honetan, Ana Imirizaldu Padilla prokuradore andreak eskaturik, Isabel Puente Enciso andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Oscar Limpias Justiniano jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz ondokoa dioen ebazpena eman da:
Xedapen zatia:
Behin-behineko neurri hauek har daitezela erabakitzen dut:
a) Ezkontideak behin-behinean bananduko dira eta ezkontideak elkarrekin bizi direlako presuntzioa amaituko da.
b) Ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak ezeztaturik daudela deklaratzen da. Etxeko ahalaren egikaritzan ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera ere amaituko da, bestelako itunik ezean.
c) Alex adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio, Isabel Puente Encisori. Guraso-ahala bi gurasoek partekatuko dute.
d) Ez da bisita araubiderik ezartzen aitarentzat.
e) Adingabearen aitak, Oscar Limpias Justiniano jaunak, hilero 150 euroko mantenu pentsioa ordainduko du hilaren lehen 5 egunen barnean, amak adierazten duen kontu korrontean. Pentsio horren zenbatekoa urtero eguneratuko da KPIaren arabera.
f) Bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte gastu bereziak.
Eraman bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.
Auto honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Auto honen bidez hori erabaki, agindu eta sinatu du epaitegi honetako Ana Montserrat Llorca Blanco epaile magistratu andreak. Nik, idazkariak, fede ematen dut.
Eta Oscar Limpias Justinianori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Elena Echarri Hernández.
Iragarkiaren kodea: J1101199