32. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 696/2007 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Abdelkader Bendidak eskaturik, Ibermutuamur mutualitatearen, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Tayssenkrupp Elevadores S.L. enpresaren aurka, laneko istripuetarako gizarte segurantza dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 696/2007 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Jarduketa hauek etetea erabaki zenetik iragan den denbora ikusirik, alderdi auzi-jartzaileari errekerimendua egiten zaio, bost eguneko epean zerbait adieraz dezan behinola erabaki zen etenaldiaren iraupenaz eta hura eragin zuen kausaren egoeraz. Ez badu ezer esaten, atzera egin duelakoan, prozedura behin betiko artxibatuko da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Eta Abdelkader Bendidari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1101145