31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2011ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

2011ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2010eko abenduaren 21eko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2011ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betikoz onetsirik gelditu da.

Lanpostuak:

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Lan araubidea: funtzionarioa. A maila. Osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasuna: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanean aritzeko baldintzak: Muruzabalgo, Enerizko eta Ukarko udalerriekin partekatua. Egoera: lanpostu betea, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.

Langileen izenen zerrenda.

Idazkaria: Fernando J. Muruzábal Echeverría.

Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Adiosen, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1101617