31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 350/2006 hipoteka-betearazpena

María González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Jesús Goiti Infante jaunak eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Za2 S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000350/2006 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkante publikoan jartzen diren ondasunak:

Enkantea egiteko, finken balorazioa eta deskribapena, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri denaren arabera, honako hau da:

-Corellako 8.477. finkaren 2/3, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan, 2.523. liburukia, 264. liburua, 38. orria; tasazio balioa 150.000 eurokoa (ehun eta berrogeita hamar mila eurokoa) da.

-Corellako 8.476. finkaren 2/3, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan, 2.311. liburukia, 242. liburua, 57. orria; tasazio balioa 150.000 eurokoa (ehun eta berrogeita hamar mila eurokoa) da.

-Corellako 8.475. finkaren 2/3, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan, 2.831. liburukia, 370. liburua, 12. orria; tasazio balioa 50.000 eurokoa (berrogeita hamar mila eurokoa) da.

-Corellako 8.474. finkaren 2/3, Tuterako Jabetza Erregistroan, 2.831. liburukia, 370. liburua, 9. orria; tasazio balioa 50.000 eurokoa (berrogeita hamar mila eurokoa) da.

Enkantea 2011ko apirilaren 5ean eginen da, 12:00etan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 1846 42 000500 1274 kontuan (3180 0000 06 0350 06 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2011ko urtarrilaren 10ean.-Idazkari judiziala, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1100781