31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea. 684/2010 betearazpena

Tafallan, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkaria, Elena María Daniel del Valle.

Aditzera ematen dut: Caja Rural de Navarra Soc. Coop. de Créditok eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Isabel Ines Carmona Lopez, Juan Carlos Martos Beltran eta Maria Lopez Vargas jaun-andreen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000684/2010 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Familia bakarreko etxebizitza, atzealdean baratzea edo ixtegia erantsirik duena, Virrey López del Portillo kaleko 45ean. 76,50 metro karratuko azalera eraikia du eta 85 metro karratuko baratzea.

Tafallako 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1742. liburukia, 89. liburua, 115. orria, 5.503. finka.

Enkantea egiteko, finka 186.000 euroan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2011ko apirilaren 12an eginen da, 10:00etan, Tafallako Lehen Auzialdiko 2. Epaitegian.

Enkantearen baldintzak:

Lehenbizikoa.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

Lehena.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

Bigarrena.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

Hirugarrena.-Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3178 0000 06 0684 10 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Bigarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Hirugarrena.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

Laugarrena.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Bosgarrena.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

Seigarrena.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tafallan, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkaria, Elena María Daniel del Valle.

Iragarkiaren kodea: J1100835