31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 207/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Switlana Akimovak eskaturik, Fermont Hostelería Sociedad Limitada enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 207/2010 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Switlana Akimovak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Fermont Hostelería Sociedad Limitadaren aurka, diru kopuru hauek ordain ditzan: 2.162,00 euroko printzipala, gehi 129,72 euro interesetarako eta 216,20 euro kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Fermont Hostelería Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1101123