31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 190/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 190/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Miguel Bravo Lambertok, Ainhoa Iriarte Zaratieguik eta María Saturnina Recarte Lópezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Difusión Publicidad y Marketing S.L.ren aurka, 21.834,58 euroko printzipala ordain dezan, gehi 1.310,07 euro interesetarako eta 2.183,46 euro kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Difusión Publicidad y Marketing, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1101068