4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 758/2010 demanda
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: María Antonia Cruz Vicentek, Mandy Patricia Escobar Guangajek, Diego Humberto Fernández Rojasek, Idoia de Jorge Floresek eta Olga Muru Huartek eskaturik, Pessoa 2004, S.L. enpresaren aurka, prestatze-egintzak eta aurreneurriak direla-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000758/2010 prozeduran, xedapen zatian honako hau dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Prestatze-egintza bete ez denez, jarduketa hauek artxibatzea erabaki da, dagozkien liburu eta erregistroetan baja eman eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikuspeneko errekurtso zuzena jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bost eguneko epean.
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").
Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.
Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.
Eta María Antonia Cruz Vicenteri, Mandy Patricia Escobar Guangajeri, Diego Humberto Fernández Rojasi, Idoia de Jorge Floresi eta Olga Muru Huarteri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1100870