4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. 433/2010 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela ebasketa-faltagatik (623), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Nik, Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, 0000433/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Miguel M. Iraizoz Cía, salatzailea, eta Francisco Javier Echeverria Escudero, Rocio Echeverria Jiménez eta Marcelino Jiménez Antimasveres, salatuak. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Francisco Javier Echeverria Escudero, Rocio Echeverria Jiménez eta Marcelino Jiménez Antimasveres absolbitu egiten ditut jarduketa hauek eragin dituzten egitateetatik, eta kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Eta Marcelino Jiménez Antimasberesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.-Epaile magistratua, Edilberto Esteban Iglesias.
Iragarkiaren kodea: J1100987