31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 321/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

17/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 12an.

Edilberto Esteban Iglesias jaunak, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 321/2010 falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan alderdi izan dira, batetik, Jorge Guinea Bel jauna (NAN zk.: 29154688), Idoia Villegas legelari andrea defendatzaile izan duela, eta bestetik, Jorge Hernán Rubio Molina jauna (NAN zk.: X3461691F), eta Fiskaltzak parte hartu du Legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, epai hau eman dut.

Epaitza:

Jorge Hernán Rubio Molina kondenatzen dut, maula falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut; beraz, Jorge Hernán Rubio Molinak 240 euroko isuna ordaindu behar du.

Jorge Hernán Rubio Molina kondenatzen dut AH San Fermín Apartamentuei 281,49 euroko kalte-ordaina ematera.

Jorge Hernán Rubio Molina kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jorge Hernán Rubio Molinari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 12an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1100867