31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 509/2009 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 509/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, baldintzadun mehatxuengatik eta kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

404/2010 epaia. Iruñean, 2010eko uztailaren 22an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, kalte eta mehatxuen falta baten ondorioz bideratu diren 2009ko 509. falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzailea Iñigo Ezcurdia Ayensa izan da, eta alderdi salatua Iñaki Denia Bejarano.

Epaitza:

Iñaki Denia Bejarano absolbitu egiten dut leporatu zaion kalte eta mehatxuen faltatik (Zigor Kodearen 625. eta 620.2 artikulua). Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Eta Iñigo Ezcurdia Ayensari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 17an.-Epaile magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1100819