Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 14koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Iruñeko "Volkswagen Navarra, S.A." enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zk.: 31003352011996) aztertu da, Erregistro honetan 2010eko azaroaren 12an sartu zena eta enpresaren lege eta sindikatu ordezkariek urriaren 25ean izenpetu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 14an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia. Imelda Lorea Echavarren.
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Langileria.-Hitzarmenak enpresan lan egiten duten langile guztiengan du eragina, zuzendaritzako eta goi mailako langileengan izan ezik.
2. artikulua. Indarraldia.-Hitzarmen kolektibo honek indarra izanen du 2010eko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean.
Hitzarmenaren indarraldia urtez urte luzatuko da, non ez duen alderdiren batek haren amaiera iragartzen, hitzarmenaren mugaeguna edo luzapenen bateko mugaeguna baino hiru hilabete lehenago.
3. artikulua. Konpentsazioa.-Hitzarmen honetan ezarritako akordioek nahitaez bete beharreko edozein xedapenen ondorioz ezar litezkeen hobekuntzak irentsi eta konpentsatuko dituzte.
II. KAPITULUA
Lanaldia
4. artikulua. Lanaldia.-Plantillaren urteko banakako lanaldia 1.688 ordukoa izanen da, benetako lan eraginkorra eginda eman beharrekoa, hitzarmenak indarrean dirauen bitartean. Langile bakoitzarentzat lanaldia 211 lanegunekoa izanen da, egunean 8 orduko benetako lan eraginkorra eginda, hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzean.
Urteko banakako lanaldia zazpi egunez handitzen eta hamar egunez txikitzen ahalko da. Horrela, urteko lanaldia 218 egunekoa, gehienez, eta 201 egunekoa, gutxienez, izanen da, hitzarmena indarrean dagoen urte bakoitzean.
5. artikulua. Lanaldi industriala.
1) Enpresaren jarduera industrialaren denbora urteko berrehun eta hogeita lau lanegunekoa izanen da. Egun horietan enpresak bere instalazio guztiak zabalik eta funtzionamenduan edukitzen ahalko ditu.
2) Langileen urteko lanaldia enpresaren jarduera industrialaren urteko egun hitzartuak estaltzeko moduan banatuko da.
Lanaldi industriala urteko lanegunetan eginen da, jaiegun ofizialak, larunbatak eta opor-egunak kendu ondoren. Lanegun horiek 224 baino gutxiago badira, lanaldi industriala proportzio berean murriztuko da.
Enpresako zuzendaritzak eta langileen lege ordezkariek adostu dituzte urtero zein diren enpresaren lanaldi industrialaren eta langileen lanaldiaren artean sobera dauden egunak hartzeko datak. Soberako egun horiek 9. b.) artikuluan adierazitako alditik kanpo hartuko dira. Langilea bere burutzarekin ados jartzen bada, aurretik aipatu diren soberako egunak hartzeko datak aldatzen ahalko dira, zerbitzuaren eraginkortasuna kaltetu gabe. Zenbait urtetan jaiegunetan ez bada egiten ekoizpen osagarririk, lanaldi industrialaren aplikazioaren ondoriozko egunetako bat norberak nahi duenean hartuko du, langilea bere burutzarekin ados jarri ondoren.
Aldi baterako ezintasunak ez du etenen lanaldi industrialarengatiko atsedenaldia. Baina ezintasuna atsedenaldia hasi aurreko 7 eguneko epearen aurretik hasten bada eta atsedenaldia hartzeko egunean egoera horrek oraindik irauten badu, langileak atseden egun horiei dagozkien ordainsariak gehi Gizarte Segurantzak eman beharreko prestazioak jasotzeko eskubidea izanen du.
3) Lanaldi industrialeko egunak lanaldikoak baino gehiago badira, ezin izanen dira estali aparteko orduak eginez. Lan egutegiak egiterakoan, larunbatak lanaldi industrialetik kanpo egonen dira, betiere langileen ordezkariek eta zuzendaritzak erabakitzen badute, beharrezkoa bada, aste barruko beharrezko jaiegunak larunbatetara lekualdatuko direla. Horrela, lan eraginkorraren urteko egunak 4. eta 5. artikuluetan ezartzen direnak izanen dira. Idatz-zati honetan ezartzen denak ekoizpen osagarriari buruzko 11. eranskinean ezarritakoari kalterik egiten ez diola ulertzen da.
6. artikulua. Beharrizan bereziak eta inbentarioa.
1) Enpresako zuzendaritzak eta langileen lege ordezkariek erabakitzen badute, ohiz kanpoko eta ustekabeko ekoizpen edo merkatu beharrizanei erantzuten ahalko zaie, kasu bakoitzean erabakitzen diren baldintzei jarraikiz eta indarra duen legediarekin bat etorriz. Klausula hori aplikatu eta garatzeko, 8. eranskineko akordioa itundu da, hitzarmen honi gehitu zaiona horren zatia den aldetik eta haren eraginkortasun berdina izanda.
2) Urteko inbentarioa lantoki guztietan gauzatuko da, ostiral bateko gaueko txanda hasten denetik hurrengo egunera arte, guztiz amaitu arte, hain zuzen ere. Enpresak data eta zerbitzu hori gauzatu beharko duten langileak zehaztuko ditu, eta langileen ordezkariei zein zerbitzu horrek ukitzen dituen langileei jakinaraziko die hilabete bat aurrerago. Inbentarioa egiteko lanaldi arruntari dagozkion orduetatik kanpo sartzen direnak egiturako aparteko ordutzat jotzen dira ondorio guztietarako, eta horiek sartu behar dituzten langileek aparteko orduen ordainsaria jasoko dute ordu horien truke. Burutzak uste duenean atal bateko inbentarioa egiteko ez dela beharrezkoa langile guztiak egotea, burutzak gaitutzat jotzen dituen ataleko boluntarioak hautatuko ditu lana egiteko.
7. artikulua. Egutegia eta ordutegiak.
Urteko banakako lanaldiaren egunen egutegia eta lan ordutegiak aurreko urteko abenduan eginen dira urte bakoitzerako, langileen ordezkariekin batera hartutako akordioaren bidez. Horretarako, oinarri hartuko dira urte osorako ezarri diren benetako lan eraginkorraren orduak, 4. eta 5. artikuluetan adierazitakoaren arabera, eta urte zehatzerako aurreikusitako eragiketa programak (langileen ordezkariei jakinaraziko zaizkie), hurrengo arauei jarraikiz:
1. Egutegiko orduak.
a) Etengabeko lanetako langileentzat lantokiko lanaldia benetako lan eraginkorraren zortzi ordukoa da eguneko. Etengabeko lantzat jotzen dira, haien izaera dela-eta, urteko egun guztietan gauzatzen direnak. Hala eta guztiz ere, langile horiek ogitartekoa jaten ahalko dute beren lanaldiaren barnean, baina lana utzi gabe.
b) Txandaka lan egiten duten langileentzat benetako lan eraginkorraren lanaldia ez da zortzi ordutik beherakoa izanen eguneko inoiz. Araubide horrek ukitzen ez dituen langileek ordaindu gabeko hamabost edo hogei minutuko atsedenaldia izanen dute ogitartekoa jateko, kasuen arabera. Beraz, haien lantokiko lanaldia zortzi ordu eta hamabost minutukoa edo zortzi ordu eta hogei minutukoa izanen da eguneko.
c) Gainerako langileentzat ordutegiak enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioaren bidez ezarriko dira, enpresaren lan egutegiak zehazten dituen laneko ordu eta egunen arabera.
d) Zerbitzu bereziei arreta emateko, komenigarriak diren ordutegi bereziei eutsi edo horiek ezarriko dira, aplika daitekeen legezko araudiaren arabera.
e) Urteko lan egutegia egiterakoan, bi aldeek ager daitezkeen ohiz kanpoko egoerak (produktuen irteerak eta abar) aintzat hartzea hitzartu dute.
2. Egutegia eguneratzea.
Lehen paragrafoaren arabera onetsitako urteko egutegia hilero eguneratuko da lehen astean, hori aldatzen, murrizten edo gehitzen ahalko dela, 4. artikuluan ezarritako banakako lanaldia luzatzeko edo laburtzeko prozesuetara, ekoizpen programaren aldaketetara, ekoizpen gehigarrirako larunbatetako balizko lanera eta oporren tartera egokitzeko asmoz.
Uneko hilean ("n" hila) n + 2 hilaren behin betiko egutegia eta n + 3 hilaren behin-behineko egutegia eguneratuko dira (nahiz eta 15. eguna ostegun baten aurretik duen astera arte egiten ahalko den). Hortaz, azaroan urtarrilaren behin betiko egutegia eta otsailaren behin-behinekoa ezarriko dira; abenduan otsailaren behin betiko egutegia eta martxoaren behin-behinekoa ezarriko dira, eta abar.
10. artikuluan ezarritakoak arautuko du banakako lanaldia ukitzen duen hileko egutegien berrikuspena, artikulu horretan adierazten diren ordainsari ondorioak baino ez dituela sortuko.
5. artikuluaren 2. idatz-zatiaren hirugarren paragrafoan aipatutako egunak hartzeko datak hileko egutegiaren aldaketetara egokituko dira, beharrezkoa bada, enpresaren lanaldi industrialaren 224 egunak lanegunak izan daitezen.
3. Nahitaezko ekoizpen larunbaten muga.
11. eranskineko larunbatak eta ekoizpen orokorrerako nahitaezko balizko larunbatak batuta ezin izanen dira 30 egun baino gehiago izan urtean, goizeko txandan.
Enpresak ekoizpen larunbatei buruzko deialdia ezeztatzen ahalko du, langileen ordezkariei astebete aurrerago jakinarazita. Beranduago jakinarazten bada, ukitutako langileei sei ordu emanen zaizkie, orduen banakako kontuan haien alde metatuko direnak.
8. artikulua. Txandak.
1) Zuzendaritzak eguneko hiru txanda berdin ezar ditzake astelehenetik ostiralera: goizez, arratsaldez eta gauez, 11. eranskinean xedatutakoaren kalterik gabe. Txanda bakoitzak zortzi orduko iraupena izanen du.
2) Txandakako langileen urteko lanaldia benetako lan eraginkorraren zortzi ordukoa izanen da eguneko. 110. artikuluan ezarritako atsedenaldi ordainduak eguneko lanaldiaren barnean daude, horren zati direla. Ogitartekoa aipatutako edozein atsedenalditan janen da.
3) Aurreko zenbakietan ezartzen diren eguneko hiru txanda berdinak zuzendaritzak aukeratzen dituen bulegoetan edo lanpostuetan gauzatuko dira, aurretik langileen ordezkariei jakinarazita.
9. artikulua. Oporrak.
Udan oporrak egonen dira lau astetan, horien barnean San Fermin jaietako egunak sartzen direla, egutegi bereziak dituzten sailetarako izan ezik. Horrez gain, Gabonetan langile guztiek bost laneguneko oporraldia izanen dute, lan eraginkorraren urteko lanegunak 4. eta 5. artikuluetan ezartzen direnak izatearen kalterik gabe.
Udako oporraldia honela banatuko da:
a) Opor kolektiboak, uztailaren 6tik 14ra bitartean (biak barne), lantegia itxita.
b) Zuzendaritzak etengabeko gainerako opor-egunak banan-banan edo txandakako lau taldetan, gehienez, banatuko ditu. Oporraldi horren iraupen zehatza martxoaren 31 (hori barne) baino lehen jakinaraziko zaie langileen ordezkariei eta langileei, eta horiek hartzeko egun zehatzak ukitutako langileei jakinaraziko zaizkie martxoaren 31 baino lehen, astebeteka banatzen saiatuko dela. Oporrak hasteko eguna ezin izanen da ekainaren 21eko astearen lehenengo egunaren aurrekoa izan, eta paragrafoan ezarritako oporraldia amaitu arte luzatuko da.
Oporren tartearen ondoren, talde horiek larunbaten tartea hartuko dute, 11. eranskinean agertzen den erregulazioaren arabera.
Aurrekoa gorabehera, zerbitzuaren beharrizanak direla-eta oporraldietan lan egin behar duten langileek beren urteko oporraldia hartuko dute txandari jarraiki eta urte osoan; oporraldia ekainetik irailera bitartean eta urteko txandari jarraiki hartuko da, ahal dela.
Udako oporraldia hasi aurreko hamabost eguneko epearen aurretik hasi den aldi baterako ezintasunak oporraldien hasiera etenen du, betiere oporraldia hasten denean langilea oraindik egoera horretan badago. Kasu horretan, oporraldia beranduago hartuko da, interesdunak eta zuzendaritzak hitzartzen dituzten egunetan, betiere oporraldiari dagokion urte naturalaren barnean.
Opor kolektiboak hartzeko zehazten den egunean enpresan lanean urtebete eman ez duten langileek lanean daramaten denborarekin proportzionala den oporraldia izanen dute.
Udako oporraldiak abuztuaren 1etik uztailaren 31ra bitartean sortzen dira; negukoak, berriz, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.
10. artikulua. Egunen poltsa eta banakako denbora poltsa.
A) Egunen poltsa.
Banakako lanaldiari gehitu edo kendutako egunak, 4. artikuluan aurreikusi direnak, egunen poltsa batera eramanen dira. Langile bakoitzak egunen bere banakako kontua izanen du, eta bertan haren alde agertuko dira banakako lanaldiaz gain egin dituen lanaldiak, eta, enpresaren alde, egin gabe utzi dituenak.
Egunen kontuaren saldo negatiboa hainbat urtetakoa izanen da, baina ezin izanen dira 30 egun baino gehiago metatu.
Egunen kontuaren saldo positiboa urtekoa izanen da, eta gehienez ere 7 egunekoa izanen da, 2010ean, 2011n eta 2012an.
Banakako lanalditik behera egindako egunetan 70. artikuluan adierazitako soldata jasoko da, gehi 75. artikuluko antzinatasuna, presentzia plusik ordaindu gabe. Gainera, poltsaren saldo negatiboan metatuko dira.
Banakako lanalditik gora egindako egunak egunen kontuaren saldo negatiboa murrizteko aplikatuko dira, lehenik eta behin, eta egun horiei dagozkien presentzia plusak baino ez dira ordainduko. Langilearen kontuan ez badago saldo negatiborik, soberako egunak haren kontuaren saldo positiboan metatuko dira. Larunbatetan lan eginez gero, presentzia plusekin batera 11. eranskinaren 2. artikuluaren 2. zenbakian adierazitako plusa ordainduko da. Egunen kontuan ez badago saldo negatiborik, egun horiei dagozkien oinarrizko soldata eta antzinatasuna hurrengo urteko otsailean ordainduko dira.
Urte bakoitzeko otsailean egindako lanaldiei buruzko balantzea eginen da, egunen poltsaren egoera eta kontuaren saldoa eguneratzeko.
B) Banakako poltsa.
Banakako denbora poltsa arautzeko prozedura itunduko da, lantegia itxita dagoen egunetan eta beste batzuetan lan egiten duten zeharkako langileei eta zerbitzuetako langileei poltsa negatiboa itzuli ahal izateko. Prozedura horrek, malgutasuna dela-eta, urtean zuzeneko laneskuaren kolektiboan poltsa sortzen duten egoerak ere arautuko ditu, bereziki, poltsan saldo negatiborik ez dutenei begira.
11. artikulua. Eszedentziak eta baimenak.
Eszedentziak lan arloan indarra duen araudian ezarritakoaren arabera emanen dira.
Eszendentzia hartzen duen langileari ez zaio lanpostua gordeko, bidezko moduan beteko dena. Eszedentzia amaitutakoan, haren kategoriako lanpostua esleituko zaio, lanpostu hutsak badaude; bestela, beheragoko kategoria bateko zeregina esleitzen ahalko zaio haren kategorian lanpostua sortu arte, haren kategoriaren ardurei eta soldatari bakarrik eutsita.
Langileek baimen ordainduak izateko aukera izanen dute, 15. eranskinean arautzen diren kasuetan eta baldintzetan.
III. KAPITULUA
Antolaketa
12. artikulua. Lanaren antolaketa enpresako zuzendaritzaren berariazko eskumena da, indarra duten legezko xedapenen arabera.
13. artikulua. Oro har, hitzarmen honek ukitzen dituen enpresako langile guztiek hurrengoa egin behar dute:
1) Langileria Zerbitzuei etxebizitza aldaketak jakinarazi, gertatu eta hurrengo bost eguneko epearen barnean.
2) Lanean bereizgarri pertsonala eta laneko arropak erabili.
3) Lan orduetan edo jateko erabiltzen diren lekuetatik kanpo ez jan.
4) Materialak, laneko baliabideak eta lokalak zaindu eta garbi mantendu, bestela neurri txikian galdu eta honda daitezkeenak.
5) Beren nagusiei material, produktu edo laneko baliabideen beharrizanen edo akatsen berri eman.
6) Arropazaindegiko armairuko giltzak edo biltegietatik tresnak eta erremintak ateratzeko langileek beren ardurapean dauzkaten txapak galdu izanaren berri eman.
7) Agintzen den egunean txaparen bidez atera diren tresnak eta erremintak biltegietan eman.
8) Langileria Zerbitzuei enpresarekiko lan-harremanak uki ditzaketen familiako aldaketen berri eman, bost eguneko epean.
9) Lanean babes arropak eta baliabideak erabili.
10) Nortasun txartela, bereizgarri pertsonala edo garraio baimena galdu izana jakinarazi, gertatu eta hurrengo hiru eguneko epearen barnean.
14. artikulua. Langile guztiek lantokiko zuzendaritzak ezartzen duen irteerako kontrol sistema onartu behar dute, erregistro pertsonala barne. Ondorio horretarako, lokal bereziak prestatuko dira gizon eta emakumeentzat. Nolanahi ere, lantokitik atera nahi diren mota guztietako pakete, poltsa edo zorroen edukia zaintzaileei erakutsi beharko zaie.
IV. KAPITULUA
Lanbide sailkapena
15. artikulua. Enpresako langileen lanbide sailkapena errazteko asmoz eta Industria Siderometalurgikoko Ordenantza indargabetuaren arabera lanbide kategoria bakoitzerako langile bakoitzari dagokion esleipenaren kalterik gabe, taldekako sailkapena ezarri da, lanbide izendapen ezberdin guztiak biltzen dituena.
Zerrendatutako kategoriak eta izendapenak aldatzen ahalko dira, Lanpostuen Kalifikazio Batzordearen erabakiaren bidez horien edukia funtsean aldatzen bada.
16. artikulua. Honako kategoriak ezarri dira:
A) Bitarteko agintariak:
a) Lehen mailako buruak eta horiekin parekatutakoak.
b) Bigarren mailako buruak eta horiekin parekatutakoak.
c) Tailerreko arduradunak eta horiekin parekatutakoak.
B) Lehenbiziko kategoria.
C) Bigarren kategoria.
D) Hirugarren kategoria.
17. artikulua. Lehen mailako buruak eta horiekin parekatutakoak. Honakoek osatzen dute kategoria hori:
-Industria perituak eta ingeniari teknikoak.
-Tailerreko buruak.
-Tailerreko lehen mailako buruak.
-Espezialitate guztietako lehen mailako buruak.
-Lehen mailako osasun-laguntzaile teknikoak.
18. artikulua. Bigarren mailako buruak eta horiekin parekatutakoak. Honakoek osatzen dute kategoria hori:
-Tailerreko bigarren mailako buruak.
-Espezialitate guztietako bigarren mailako buruak.
-Bigarren mailako osasun-laguntzaile teknikoak.
19. artikulua. Tailerreko arduradunak eta horiekin parekatutakoak. Honakoek osatzen dute kategoria hori:
-Tailerreko arduradunak.
-Espezialitate guztietako arduradunekin parekatutakoak.
-Laguntzaile klinikoak.
-Prestakuntzarik gabeko langileen arduradunak.
20. artikulua. Lehenbiziko kategoria. Honako taldeek osatzen dute kategoria hori:
-Enplegatuak:
- Espezialitate guztietako lehen mailako ofizialak.
- Lehen mailako langileburuak.
- Probatzaileak.
-Menpekoak:
- Lehen mailako gidariak.
- Zaintzaileen kaboak.
- Zinpeko zaintzaileak.
- Hizkuntzak dakizkiten telefonistak.
-Beharginak:
- Lehen mailako ofizial bereziak.
- Lehen mailako ofizialak.
- Materialen hornikuntzako agenteak.
- Industria ezbeharretako agenteak.
21. artikulua. Bigarren kategoria. Honako taldeek osatzen dute kategoria hori:
-Enplegatuak:
- Espezialitate guztietako bigarren mailako ofizialak.
- Bigarren mailako langileburuak.
-Menpekoak:
- Bigarren mailako gidariak.
- Zaintzaileak.
- Atezainak.
- Biltegizainak.
- Sukalde eta jantokiko laguntzaileak.
- Telefonista.
-Beharginak:
- Bigarren mailako ofizialak.
- Bost tonako eta hortik gorako autogarabi eta eskorgetako operadoreak.
- Hornitzaileak-eskorgetako gidariak.
- Garabi eta eskorgetako gidariak.
- Ekoizpen monitoreak.
- Autoen muntaketako ikuskatzaileak.
- Suhiltzaileak.
- Soldatzeko makinen prestatzaileak.
22. artikulua. Hirugarren kategoria. Honako taldeek osatzen dute kategoria hori:
-Enplegatuak:
- Administrari-laguntzaileak.
- Laborategiko laguntzaileak.
- Datu-prozesaketako laguntzaileak (zulaketa, kontrola).
- Kalkatzaileak.
- Planoen kopiatzaileak.
- Erreprografiako laguntzaileak.
-Menpekoak:
- Mandatariak.
- Atezainak eta horiekin parekatutakoak.
- Aparkaleku eta aldageletako zaintzaileak.
-Beharginak:
- Hirugarren mailako ofizialak.
- Hirugarren mailako fabrikazio ofizialak.
- Tailerreko laguntzaileak.
- Bost tonatik beherako eskorgetako operadoreak.
- Autoetako gidariak (materialen barne garraioa).
- Espezialista berriak.
- Espezialistak.
- Garabietako gidariak.
- Terminaleko operadoreak.
23. artikulua. Espezialitateak.
Lanbide talde bakoitzaren barnean espezialitateak ezartzen dira, langileek ahalik eta lanerako gaikuntza onena izan dezaten beren onerako zein ekoizpenaren onerako, horrek maila ezberdinik egotea ekarriko ez duela. Espezialitate horiek beharrizan praktikoak oinarri hartuta aldatzen edo gehitzen ahalko dira, Lehiaketen Kalifikazio Batzarrek modu arrazoituan proposatuta.
24. artikulua. Teknikari administrarien taldearen espezialitateak honako hauek dira:
-Administrazioa.
-Aduanak.
-Makina eta erreminten analista.
-Materialen analista.
-Kalitatea.
-Erosketak.
-Lanbide heziketa.
-Informatika:
- Analista.
- Programatzailea.
- Prestatzailea.
- Operadorea.
-Instalazioak.
-Fisikako laborategia.
-Kimikako laborategia.
-Materialak.
-Obrak.
-Zainketa.
-Langileria.
-Antolaketa.
-Proiektua eta delineazioa:
- Automobilak.
- Marrazkilariak.
- Erremintak.
- Makineria.
- Trokelak eta tresnak.
- Obrak eta instalazioak.
-Idazkaritzak.
-Itzultzaile teknikoak.
-Tresnak.
-Egiaztapena, bigarren kategoria eta hortik goragokoetarako hurrengo azpibanaketa egiten duela:
- Auditoretzak.
- Karrozeriak.
- Mekanika.
- Funtzionamendua.
- Trazadura.
Era berean, tailerreko lehen eta bigarren mailetako buruen eta tailerreko arduradunen kategorietarako, hurrengo espezialitateak ezarri dira:
-Prentsak eta txapa-lanak.
-Pintura.
-Ibilgailu eta motorraren muntaketa.
-Mantentze-lanak.
-Materialaren kudeaketa.
Dena den, beste espezialitate batzuk egon daitezke, zehaztu direnekin bat datozenak eta Lehiaketen Kalifikazio Batzarrek 23. artikuluan ezarritakoaren arabera erabakitzen dituztenak.
25. artikulua. Beharginen taldearen espezialitateek honako hauek barne hartzen dituzte:
-Espezialistak.
-Hirugarren mailako fabrikazio ofizialak, hurrengo espezialitateak dituztenak:
- Txapa-lanak.
- CKD.
- Galdaketa.
- Mekanika.
- Muntaketa.
- Pintura.
- Prentsak.
- Ofiziozko profesionalak, lehenbiziko, bigarren eta hirugarren kategorietakoak.
Ofizioko profesionalen artean, honako hauek dira espezialitateak:
-Makina-erreminten doitzailea.
-Zentral elektriko eta sareen argiketaria.
-Elektronikaria.
-Matrizegilea.
-Instalazio eta fluidoen mekanikaria.
Halaber, ofiziozko profesionalak izanen dira jarraian zehazten diren espezialitateak, automobilgintzaren barnean esanahi profesional berezia daukaten ofizioei eta lanbideei dagozkienak, baita Lanpostuen Kalifikazio Batzordeetan erabakitzen direnak ere.
-Makina eta instalazioetako gidaria.
-Kontrolatzailea.
-Funtzionamendu kontrolatzailea.
-Txapista.
-Automobilen argiketaria.
-Apaintzailea.
-Automobilen mekanikaria.
-Mekanikari muntatzailea.
-Makina-erreminten operadorea.
-Prentsen operadore muntatzailea.
-Pintorea.
-Makinen prestatzailea.
-Prentsen prestatzailea.
-Autoen leuntzailea.
-Soldatzailea.
-Tapizatzailea.
-Egiaztatzailea (hirugarren mailako ofiziala bakarrik).
26. artikulua. Kapitulu honetan aipatu diren lanbide kategoriak 44. artikulutik 47. artikulura zehazten diren balorazio-prozedurak aplikatzearen ondorioz sortu dira.
V. KAPITULUA
Plantillak, mugikortasuna eta langileen igoera
27. artikulua. Plantillak.
Urte bakoitzeko azken hiruhilekoan, hurrengo urterako ekoizpen eta jarduera-bolumeneko programetarako zehazten den plantillaren berri emanen zaie langileen ordezkariei.
Plantilla horretan tailer edo zerbitzu bakoitzeko langile kopurua zehaztuko da, lanbide taldea, kategoria, eta, beharginen taldearen barnean, langile gaituen espezialitateak adierazita.
Era berean, legez ezarritakoarekin bat etorriz, urte bakoitzeko lehenengo hiruhilekoan Langileen Erregistro Orokorraren berri emanen zaie langileen ordezkariei, langileen lanbide taldea, kategoria eta espezialitatea adierazita.
28. artikulua. Langile berriak.-Enpresako zuzendaritzak lanpostu hutsak betetzeko langile-beharrizan berriak jakinaraziko dizkio Kalifikazio Batzordeari aurretiaz. Hurrengoak adierazi beharko dira:
-Bete beharreko lanpostuaren profila.
-Bete beharreko lanpostuen kopurua.
-Hautaketa irizpideak.
-Ordainsari-maila.
Hautaketa honela ezarriko da:
1) Barne-igoera, plantillari lanpostuaren ezaugarriak jakinarazita. Barne-igoera indarrean dagoen hitzarmen kolektiboak zehazten duenaren araberakoa izanen da.
2) Barne-igoeraren baliabidea amaitu ondoren, kanpoko kontratazioa gauzatzen ahalko du, plantillari aurretik jakinarazita.
3) Kanpoko kontratazioa hurrengo irizpideei lotuko zaie:
a) Eskabideak aurkezteko epeak finkatuko dira.
b) Batzordeari aurreko hautaketaren emaitzaren berri emanen zaio.
c) Batzordeak artikulu honetan arautzen den hautaketa prozesuaren fase guztietan esku hartzen ahalko du.
d) Aurretiazko hautaketa amaitu ondoren, azken probarako b) puntuko prozedurari jarraituko zaio.
4) Prozedura horiek amaitu ondoren, Batzordeari hauxe jakinaraziko zaio:
-Kontratatuko diren langileen kopurua.
-Kontratu mota.
-Ordainsari-maila.
29. artikulua. Zuzendaritzaren ustez, langile gaituen edo espezializatuen beharrizana daukaten ohiz kanpoko kasuetan, kanpotik etorri arren, langileak edozein kategoriatan hasten ahalko dira lanean, kasu guztietan aurretik langileen ordezkariei jakinarazi beharko zaiela.
30. artikulua. Goi-mailako langileen kategoriarako (ingeniariak, lizentziadunak eta goi-mailako buruak) igoera, destinoko lanpostua edo kanpotik sartzea izendapen askekoak dira enpresan. Kanpoko langileak hartu aurretik, enpresak, kasu bakoitzean lanpostu hutserako eskatzen den titulua izanda, jada enpresan aipatutako titulurik behar ez duten lanpostuetan lan egiten duten langileak hartuko ditu kontuan.
Horretarako, egoera horretan dauden eta haien tituluak behar dituzten lanpostuak eskuratu nahi dituzten langileek zuzendaritzara jo beharko dute, titulu hori behar duen lanposturen bat bete behar denean bera kontuan hartzeko eskatzeko.
31. artikulua. Langile berrientzako probaldiak jarraian lanbide kategoria eta talde ezberdinetarako ezartzen den iraupena izanen du:
-Espezialistak: bi hilabete.
-Administrariak, menpekoak eta ofiziozko profesionalak: bi hilabete.
-Titulurik gabeko teknikariak: bi hilabete.
-Teknikari tituludunak: sei hilabete.
32. artikulua. Lanpostu hutsak eta bitarteko izaera.
Lanpostu hutsak sortzen badira, enpresako zuzendaritzak kategoria eta lanbide prestakuntza hori dituzten pertsonetatik hautatuko ditu lanposturako baldintzak betetzen dituztenak.
Hautaketa horrek etxebizitzaz aldatzea badakar, une bakoitzean indarrean dagoen araudi orokorrean xedatutakoari helduko zaio.
Lanpostu huts horiek prozedura horren bidez bete ezin badira, lehiaketarako deialdia eginen da.
33. artikulua. Lanpostu huts bat sortzen denean eta hori betetzeko langile gairik ez dagoenean, hautatzen den langileak bitarteko gisa betetzen ahalko du, langile horrek lanpostu horri dagokion kategoriaren beheragokoa izaten saiatuko dela.
Egoera hori berehala eta idatziz jakinaraziko zaie ukitutako langileari, enpresako Zerbitzu Teknikoei eta Enpresa Batzordeari.
Lanpostua bitarteko gisa betetzen duenetik bi hilabete igaro ondoren, ukitutako langileak a) letrako mailako soldata eta lanpostuaren kategoriari dagokion prima jasoko ditu, lanpostua betetzen hasi zenetik eta kategoria aldatu gabe.
34. artikulua. Lanpostu bat betetzeko bitartekotasuna ezin izanen da lau hilabetekoa baino luzeagoa izan.
Bitartekotasun aldian bidezko igoera-probak deitu eta eginen dira. Egoera konpondu ezean, horrela eskatzen duten langileak ahalik eta ondoen prestatzen saiatuko da.
Hasieran ukitutako langilea lanpostu berean geratzeko igotzen denean, bitartekotasun aldia zenbatuko zaio, igoera egiaztatzeko eta bidezko b), c) edo d) letrara igarotzeko probaren ondorioetarako, 68. artikuluaren arabera.
35. artikulua. Enpresak lanpostua behin-behinean betetzeko hautatzeak ez dio eskubiderik sortuko hori betetzen duen langileari goragoko kategoriara berez igotzeko, hitzarmen honetan ezarritakoaren arabera, lanpostua sustapen-prozedura egokiaren bidez beteko baita.
36. artikulua. Ohiz kanpoko arrazoiak direla eta, goragoko kategoriako lanpostuko bitartekotasuna lau hilabetekoa baino luzeagoa bada, lanpostu hori betetzeari utzitakoan, langileak bitartekotasun aldian jasotzen zuen soldata-mailari eutsiko dio, bere destinoko lanpostu berriari dagokion prima esleituta. Igoerak edo banakako/taldeko soldata hobekuntzak kontzeptu horrengatik jasotzen den ordainsari handiagoa irentsiko du. Goragoko kategoriako lanpostuko bitartekotasunak ez du baztertuko igoerarako ezartzen diren baldintzak bete beharra.
37. artikulua. Hiru hilez behin, bitarteko langileen bidez bete diren lanpostu hutsen eta enpresak berehala beteko dituen lanpostu hutsen egoeraren berri emanen zaie langileen ordezkariei, agiriekin batera.
38. artikulua. Etorkizunean egitura berriak sortzerakoan, enpresak arreta berezia eskainiko die bere plantilletako langile guztien gaitasunei, ahalik eta neurri handienean aprobetxatu eta langileei horiek garatzeko aukera emateko asmoz.
39. artikulua. Mugikortasuna.
Zuzeneko langileak, Kalitatearen Oinarrizko Arlokoak eta Logistikakoak izan ezik.
1) Lantegia hurrengo instalazio teknologikoetan banatzen da: Prentsa eta Txapa-lanetako instalazioa, Pintura instalazioa eta Muntaketa instalazioa (Motorraren muntaketa barne hartzen du).
2) Lanpostuak zuzendaritzak zehazten duen instalazio teknologikokoak izanen dira, enpresaren antolaketa egituraren arabera. Instalazio teknologiko bakoitzaren barnean, langileak zuzendaritzak esleitzen dion lanpostua beteko du.
3) Zuzendaritzak instalazio teknologiko batean soberan dauden langileak beste batera bidaltzen ahalko ditu, hurrengo arauei helduta:
a) Enpresako Zerbitzu Teknikoek taldeetako beharrezko eta soberako langileen plantilla finkatuko dute uneoro.
b) Talde batean langile gehiegi daudela adierazten bada, talde horretan lehenik eta behin lana utziko dute beheragoko kategoriako langileek; kategoria berekoen artean, berriz, kategorian antzinatasun txikiena daukatenek; eta espezialisten artean, ostera, enpresan denbora laburrena eman dutenek.
c) Instalazio batean soberan dauden langileak beste instalazio teknologiko batera bidaliko dira, hurrengo arauen arabera:
Lehenengoa.-Soberako langileak puntu honen b) atalean zehazten diren arauen arabera aukeratuko dira: ezin izanen da bidali langile bat beste instalazio batera, bere jatorriko instalazioan beheragoko kategoriako beste langile bat geratzen bada.
Bigarrena.-Beste instalazio batera bidali beharreko langileek hitzarmen honi 7. eranskin gisa gehitu zaion katalogoan ageri diren lanpostuetako bat betetzen badute, instalazio teknologiko berrian egonen dira maileguan utzitako langile gisa (bereizgarria aldatu gabe). Langileak hirugarren aldiz maileguan uzten badira, katalogoko lanpostuaren edukia aztertuko da, zereginak gehituz goragoko kategoria bat aintzatesteko aukera emateko.
Hirugarrena.-Langile bat ez da beste instalazio batera bidaliko bigarren aldiz, instalazio horretan kategoria berdina izanda, beste instalazio batera inoiz bidali ez diren beste langile batzuk badaude. Hori gertatzen denean, ordenari jarraiki hurrengoa den langilea bidaliko da beste instalaziora.
Laugarrena.-Aurrekoa gorabehera, ekoizpen programa aldatzearen ondorioz bi txandatan lan egiten duen talde batek txanda bakarra egin behar duenean, soberako langileak txanda bati dagozkionak izanen dira, langileen beharrizanak programa berrira doitzearen kalterik gabe.
40. artikulua. Zeharkako langileak.
Oinarrizko arlo bakoitzaren barnean, zuzendaritzak lantokian dagoen edozein lanpostu betetzera bidaltzen ahalko ditu zeharkako langileak, beharrezkoa bada. Hala ere, hurrengo baldintzak bete beharko dira:
a) Kategoria errespetatuko da.
b) Kontzeptu horrengatik mugitzen den langileak bere aurreko lanpostuari buruzko edozein lehiaketa mugatutan parte hartzen ahalko du sei hilabeteko epean.
c) Bete beharreko lanpostuaren kategoria langileak orain daukana baino beheragokoa bada, jatorriko kategoriako langile berriena bidaliko da beste instalaziora.
Mota horretako mugikortasunak bakarrik izanen ditu ondorioak, bete beharreko lanpostua espezialitate berekoa denean, baita lanpostua beste lanbide espezialitate batekoa izan arren, operadoreari beharrezko birziklapena egiten zaionean ere.
41. artikulua. Kalitate eta Logistikako zuzeneko langileak.
Logistika eta Kalitatearen Oinarrizko Arloaren barnean, zuzeneko langileak aurreko 40. artikuluan zeharkako langileentzat ezartzen den mugikortasun erregimenari lotuta egonen dira.
42. artikulua. Etorkizuneko mugikortasuna eta malgutasuna.
Enpresan 1990-12-31tik aurrera sartu diren MODeko behargin guztiek une bakoitzean edozein espezialitatetan esleitzen zaizkien lanpostuak bete eta eginkizunak izanen dituzte, bai MODeko zereginak, bai MOIkoak; nolanahi ere operadorearen lanbide kategoriari eutsiko zaio.
43. artikulua. Borondatezko mugikortasuna.
Kasu guztietan taldetik edo instalaziotik bidaliak izateko lehentasuna izanen dute beren borondatez hori eskatzen duten langileek, betiere beharrezko espezializazioa badaukate.
44. artikulua. Lanpostuen balorazioa.
Lanpostuen kalifikazio batzordeak egonen dira, enpresako Zerbitzu Teknikoen ordezkariek eta langileen ordezkariek osatutakoak.
Kalifikazio batzorde horietako buruak zuzendaritzak hautatuko ditu.
Batzordeen eginkizun nagusiak honako hauek izanen dira:
1) Zuzendaritzari lanpostu eta lanbide sailkapenaren garapen edo kalifikazioaren inguruan sortzen diren banakako zein taldeko berrikuspen, oztopo, zalantza edo erreklamazioen berri ematea, eta horiei buruzko aholkua ematea, gaur egungo kalifikazio eskuliburua eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala oinarri hartuta.
2) Eskuliburuaren eta bihurtzeko eskalaren moldaketak edo aldaketak, horiek aplikatzean komenigarritzat jo direnak, proposatzea.
45. artikulua. Kalifikazio eskuliburua eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala oinarri hartuko dira, ezarritako kategoriak berrikustea egokia den guztietan.
Lanpostuaren gaitasun eta erantzukizunari buruzko eskakizunak lanpostuari dagokion lanbide kategoria baino ez dute erabakitzen, kalifikazioaren emaitzazko puntuazioa eta puntuak kategoria bihurtzeko eskala erkatzeko.
"K" balioa lanpostuaren ahalegin eta erantzukizunari buruzko eskakizunen araberakoa izanen da.
Langileen ordezkariek kalifikazio eskuliburuaren eta bihurtzeko eskalaren aleak izanen dituzte.
46. artikulua. Espezialitate jakin batean lanpostu baten kalifikazioak gaur egun esleituta daukan kategoria baino goragokoa zehazten badu, lanpostu horri kalifikaziotik sortzen dena emanen zaio, enpresan indarrean dagoen lanbide sailkapenean ezarrita ez badago ere.
47. artikulua. Lanpostuen balorazio eskuliburua berrikusten ahalko da, gaur egungo kalifikazio sistemaren ordez, erabakiaren bidez ezartzen den beste bat ezartzeko. Ondorio horretarako, batzorde misto eta paritarioak azterlan egokiak burutuko ditu, aspaldiko Mailen Batzordeak eskuratutako esperientziak bildu eta eguneratuta.
Lanpostuen kalifikazio batzordeek hitzarmen honek bere artikuluetan ezartzen duen bezala funtzionatzen jarraituko dute, aurreko paragrafoan aipatzen den lanpostuen balorazio plan berri osoa indarrean hasi arte.
Igoera eta prestakuntza
48. artikulua. Lehiaketak.
Lanpostu hutsak daudenean, lanpostu horiek betetzeko lehiaketarako deia eginen zaie lantokiko langileei.
Horretarako argitaratzen diren abisuetan, berariaz aipatuko dira lanpostuen kopurua eta baldintzak.
Lehiaketaren xede diren lanpostuen kopurua eta igoko diren pertsonena berdinak izanen dira.
Gaitasun proba gainditzen duten gainerako langileak espezialitate bereko igoeraren zain geratuko dira, urtebeteko epean gehienez. Epe hori igarota, langileen gaitasuna iraungiko da.
Mailaz igotzeko lehiaketetara aurkezten ahalko dira hori eskatzen duten langile guztiak, kategoriak eta antzinatasuna kontuan hartu gabe, betiere deialdi bakoitzean eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta 64. artikuluak eragiten ez badie.
Enpresak eginen diren lehiaketa guztiak jakinaraziko dizkio Kalifikazio Batzordeari agiri bidez, lehiaketa egin baino hamabost lanegun lehenago, gutxienez, egon daitezkeen iradokizunei edo inpugnazioei erantzuteko.
49. artikulua. Lehiaketa bakoitzerako programa bat egonen da. Programa horren babesean, langileak prestatzen ahalko dira, bai ikastaroetara joanez -oriek baldin badaude-, bai beren kabuz ikasiz. Eguneratutako programa horiek langileen ordezkarien eskuetan egonen dira.
50. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek programak eta puntuazio baremoak aldatu eta eguneratuko dituzte, langileen ordezkariekin bat etorrita eta hitzarmen honetatik ondorioztatzen diren lanbide sailkapen eta kategorien arabera.
51. artikulua. Lehiaketen programa eta baremo berriak edo horien aldaketak, aldaketa horien eraginpeko lehenengo lehiaketa egin baino hogeita hamar egun lehenago argitaratuko dira.
52. artikulua. Igoera lehiaketa guztietan lehiaketaren xede den lanpostuaren espezialitateari buruzko funtsezko gai batzuk ezarriko dira, baita lanbideari buruzko kultura orokorreko gai osagarri batzuk ere. Funtsezko gaiak gainditzea ezinbesteko baldintza izanen da gaitasuna lortzeko.
Bete beharreko lanpostuaren eskakizunek eskatzen duten titulazio ofiziala daukan langileari kultura orokorreko gai osagarriak baliozkotuko zaizkio eta, zein den kasua, kultura gaietarako baremoetan ezarritako puntuazio txikiena emanen zaio. Langileak puntuazio handiagoa lortu nahi badu, lehiaketaren arau orokorraren eraginpean jarriko da, bidezko ondorioak onartuta.
53. artikulua. Lehiaketa mugatuak.
Espezialitate bati buruzko lehiaketa mugatuetarako deialdia eginen da, bete beharreko lanpostuek atal zehatz bat ukitzen dutenean eta enpresak horrela erabakitzen duenean, langileen ordezkariekin bat etorrita. Lanpostuak puntuazio-ordena zorrotzari jarraiki beteko dira.
Lehiaketaren xede diren lanpostuen kopurua eta igoko diren langileena berdinak izanen dira. Gaitasun proba gainditzen duten gainerako langileak espezialitate eta bulego bereko lanpostuen igoeraren zain geratuko dira, urtebete bateko gehieneko epean. Epe hori lanpostu horiek sortu gabe igarota, langileen gaitasuna iraungiko da.
Lan arloko jurisdikzioak birsailkatu dituen lanpostuak ere lehiaketa mugatuaren bidez beteko dira.
Aipatutako lehiaketara aurkezten ahalko dira, hala denean, lanpostu horiek baloratzeko eskatu dutenak eta birsailkapenaren egunean lanpostu horiek betetzen dituztenak.
Programei eta funtsezko gaien eta kultura gaien baremoei dagokienez, lehiaketa horien eskakizunak kasu bakoitzean kategoria eta espezialitate bakoitzerako oro har ezartzen dena oinarri hartuta zehaztuko dira. Ahal dela, lanpostua beteko du lehiaketa gaindituta, lanpostua baloratzeko eskatu duen langileak.
54. artikulua. Prozedura.
Lehiaketen Kalifikazio Batzarra osatuko da, lehiaketen behin betiko kalifikazioan eskumena izanen duena. Batzar horretan langileen ordezkari batzuk eta Langileria Sailaren beste batzuk egonen dira.
Komenigarritzat jotzen den guztietan, Kalifikazio Batzarreko aldeek enpresako zein enpresatik kanpoko beste pertsona batzuen laguntza eskatzen ahalko dute, haien laguntza eta ezagutza teknikoak beharrezkoak badira.
Hala nahi izanez gero, azterketa hastean Kalifikazio Batzarreko kideek proben edukia jakin eta bertan egoten ahalko dira.
55. artikulua. Proben kalifikazioari dagokionez, azken puntuazioan berdinketa badago, enpresan antzinatasun handiena daukan langilearen alde ebatziko da, eta hala ere oraindik berdinketa badago, Kalifikazio Batzarreko kideek eginen duten elkarrizketa pertsonalaren bidez ebatziko da.
Azterketa probei aurka egiten dieten langileek proba horiek egin eta hurrengo bost laneguneko epearen barnean egin beharko dute aurka, behar bezala arrazoitutako idazkiaren bidez.
Halaber, emandako kalifikazioa berrikusteko eskatzen dutenek bost laneguneko gehieneko epean eskatu beharko dute, emaitzak argitaratzen direnetik zenbatuta.
56. artikulua. Lehiaketen emaitzak lehiaketa egin eta hogeita hamar laneguneko gehieneko epean argitaratuko dira.
Langile gaien igoerak ondorioak sortuko ditu, azterketa teorikoa egin eta gainditu eta hogeita hamar egunen buruan.
57. artikulua. Funtsezko gaietan gutxieneko puntuazioa lortzen duten lehiakideek gainditu ez dituzten arloei buruzko beste azterketa bat egiteko aukera izanen dute, emaitzak argitaratzen diren egunetik hiru hilabeteko gehieneko epean. Azterketa hori gainditzen badute, batzarra egiten den hilean bertan igotzeko gaitasuna lortuko da. Bigarren azterketako arloren bat ez gainditzeak lehiaketako behin betiko gaitasunik eza ekarriko du.
Lehiaketen Kalifikazio Batzarrak gomendagarritzat jotzen badu, ikastaro bereziak egitea proposatzen ahalko du, igoera lehiaketara aurkeztuta funtsezko gaiak bakarrik gainditu dituzten lanbide kategoria ezberdinetako langileak prestatu eta igotzea errazteko.
58. artikulua. Lehiaketan gai izan eta lehiaketako lanpostuak betetzen dituzten langileak automatikokiko igoko dira, 33., 34. eta 35. artikuluen arabera.
Gainerako lanpostu hutsak eta etorkizunean sortzen direnak lehiaketan gaiak izan diren gainerako langileek beteko dituzte, puntuazio ordenari jarraiki.
59. artikulua. Deitutako lanpostu hutsa betetzeko gaiak diren eta lanpostu horren bulegoa ez den beste bulego batzuetakoak diren langileek hiru hilabeteko gehieneko epean bete beharko dute derrigorrean, lehiaketaren emaitzak argitaratzen diren egunetik zenbatuta. Probaldia pasatu ondoren, gaitasuna aitortzen denetik lanpostu berrian benetan aritu arte igarotzen den denbora kontuan hartuko da kategoria berriaren b), c) edo d) letrako maila eskuratzeko behar den denbora osatzeko.
60. artikulua. Izendapen askea.
Enpresak hurrengo eginkizunak bete behar dituzten langileak mailaz igotzen ahalko ditu, izendapen askearen bidez:
-Lehen mailako burua, kudeaketa ekonomikoaren gainean agintea edo erabakia daukana.
-Salbuespen gisa, konfiantzazko lanpostuak, Giza Baliabideen iritziz.
61. artikulua. Gaitasuna egiaztatzeko probaldia.
Aurreko ataletan adierazi diren kasuetako edozeinetan, egokitasuna eta gaikuntza ziurtzat joz onartuko da igoera. Hala ere, berme handiagoa izateko, kategoria berrian gaitasuna egiaztatzeko probaldi batzuk ezarri dira, hurrengo iraupena izanen dutenak:
-Hirugarren kategoria: hilabetea.
-Teknikari administrariak, menpekoak eta ofiziozko profesionalak: hiru hilabete.
Teknikari tituludunak: sei hilabete.
Probaldian ez da zenbatuko edozein arrazoirengatik gertatzen diren absentziak.
Probaldi hori hurrengo letrara pasatzeko baldintza ekonomikoen kapituluan eskatutako epearen barnean dagoela ulertuko da, 69. artikuluaren arabera.
62. artikulua. Probaldian langileak kategoria berriko soldata eskalaren a) letrari dagokion ordainsaria jasoko du, eta, hala behar denean, lan egindako egunen araberakoa, hitzarmenaren 33. artikuluan ezarritako kasuan izan ezik.
63. artikulua. Probaldiaren amaieran langile batek kategoria berriaren egiaztapena jasotzen ez duenean, bere aurreko kategoriari eutsiko dio, eta esleitzen zaion lanpostua gauzatuko du, igotzeko beste lehiaketa bat gainditu beharko duela.
Bidezko bulegoko burutzak goragoko kategoria finkatzeko probaldiko gaitasunik eza behar bezala justifikatu beharko dio Langileen Zuzendaritzari. Hala denean, zuzendaritza horrek Enpresa Batzordeari jakinaraziko dio.
64. artikulua. Lehiaketa batean gai dela adierazi arren, lortutako kategoriari uko egiten dion langilea ezin izanen da beste lehiaketa batera aurkeztu, aurreko lanpostuari uko egiten dion egunetik urtebete igaro arte.
65. artikulua. Prestakuntza.
Enpresak gaitasun ikastaroak antolatuko ditu. Langile guztientzako irekiak izanen dira, aurretik eskatuta, betiere kasuan-kasuan eskatzen diren baldintza berariazkoak betez gero eta tokien arabera.
Kalifikazio Batzarrak gomendagarritzat jotzen duen guztietan, lehiaketen aurretik prestakuntza ikastaroak egitea proposatzen ahalko du, ustezko lehiakideen lanbide maila ikusita eta betiere ikastaroetara joanen diren langileen kopuruak justifikatzen badu.
Baldintza teknologikoen aldaketek ukitzen dituzten lanetako teknikari administrari edo ofiziozko profesionalen kasuan, enpresak prestatu eginen ditu bere kontu, aldaketen eskakizunen arabera.
Administrazioko teknikarien edo ofiziozko profesionalen lanpostu bat desagerrarazi beharrekotzat jotzen bada, lanpostua betetzen duen langileari lanpostu berriak eskatzen duen prestakuntza emanen zaio.
Prestakuntza erakundeek antolatzen diren prestakuntza ikastaroen berri emanen diote Kalifikazio Batzordeari, agiri bidez.
66. artikulua. Enpresaren helburuak lortzeko beharrezkoa den guztietan, prestakuntza eta birziklatze taula eta programak prestatuko dira teknologia berrietara egokitzeko. Jarduera horiek enpresaren kontura eta lanorduetan izanen dira.
Igoera lehiaketetara aurkeztetik ondorioztatutako prestakuntza beharrizanak lanalditik kanpo beteko dira.
67. artikulua. Prestakuntzaren planak, edukiak eta jasotzaileak Prestakuntza Batzordeak erabakiko ditu, baita izangaien hautapena ere. Batzorde horretan sindikatuen eta enpresaren ordezkariak izanen dira.
VI. KAPITULUA
Baldintza ekonomikoak
68. artikulua. Hitzarmen honetan ezarritako ordainsari kontzeptu guztien balioak gordinak dira, eta haietatik, legeak agindutakoaren arabera, langilearen kargurako kuoten ordainketa kenduko da.
Hitzarmen honetan ezarritako kategoria bakoitzak hainbat ordainsari mota izanen ditu, ordainsari mota bakoitza letra baten bidez izendatuko dela.
Espezialista berrien kategorian eta mailan, hogeita lau hilabetez egon beharko da, lanean hasten den unetik.
Espezialisten kategoria eta hasierako mailarako enpresan lanean hasten denetik hogeita bosgarren hilabetetik aurrera eta gainerako maila eta kategorietarako lanean hasi edo igotzen denetik aurrera, a) letra gutxieneko ordainsaria da, eta enpresan lanean hasten diren edo kategoria berri batera igotzen diren langileei aplikatuko zaie lehenengo sei hilabeteetan. b) letra langileei ordainduko zaie, enpresan lanean hasten direnetik edo lanbide kategoria berri batera igotzen direnetik zazpigarren hilabetetik aurrera. c) letra langileei ordainduko zaie, enpresan lanean hasten direnetik hemeretzigarren hilabetetik aurrera edo igotzen direnetik hamahirugarren hilabetetik aurrera. Dena den, 69. artikuluan adierazitako salbuespenak errespetatuko dira beti.
Enpresan hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen duten langileek d) letra jasoko dute, igotzen diren egunetik hasita hemeretzigarren hilabetetik aurrera.
Nolanahi ere, langileei d) letra aitortuko zaie, enpresan hamar urteko antzinatasuna betetzean. Ondorioak hamar urteak betetzen diren hileko lehenengo egunetik sortuko dira.
Goragoko kategoria batera igotzeak ez du inoiz ekarriko langileak beheragoko kategorian zeukan letragatiko ordainsariaren murrizketarik.
69. artikulua. Espezialisten kategoriako langileak hurrengo kategoriara igoko dira ondoko baldintza eta epeetan, lanean hasten diren egunetik zenbatuta, betiere beren aldi baterako kontratuak amaitzen direnean iraungitzen ez badira:
1) Lehenengo hogeita lau hilabeteetan espezialista berriak izanen dira.
2) Hogeita bosgarren hilabetetik hogeita hamargarren hilabetera bitartean espezialistak izanen dira, a) letra.
3) Hogeita hamaikagarren hilabetetik hogeita hemeretzigarren hilabetera bitartean espezialistak izanen dira, b) letra.
4) Berrogeigarren hilabetetik berrogeita zortzigarren hilabetera bitartean espezialistak izanen dira, c) letra.
5) Berrogeita bederatzigarren hilabetetik berrogeita hamazazpigarren hilabetera bitartean hirugarren mailako espezialistak izanen dira, b) letra.
6) Berrogeita hamazortzigarren hilabetetik aurrera hirugarren mailako ofizialak izanen dira, c) letra.
Langileen ordezkariekin batera, enpresak soldata maila aldatu baino lehen langileak gaitzeko soldata maila bakoitzean irakatsiko diren beharrezko prestakuntza ekintzak planifikatuko ditu.
Behin-behineko kontratua finko bihurtzen den unean antzinatasuna erregularizatuko da.
70. artikulua. Kategoria ezberdinetarako ezarritako soldata gordinak jarraian hileko balioetan adierazten direnak dira, aurreko taulen gainean %1,1 gehitu ondoren:
TAULA GORDINAK
2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra
SOLDATA GORDINAK (70. artikulua) | MAILA | SOLDATAK |
HIRUGARREN KATEGORIA - LANGILE BERRIAK | 986,27 | |
HIRUGARREN KATEGORIA | A | 1.160,32 |
B | 1.219,29 | |
C | 1.278,44 | |
D | 1.338,47 | |
HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK | A | 1.219,29 |
B | 1.278,44 | |
C | 1.338,47 | |
D | 1.400,03 | |
BIGARREN KATEGORIA | A | 1.278,44 |
B | 1.338,47 | |
C | 1.400,03 | |
D | 1.462,60 | |
LEHENBIZIKO KATEGORIA | A | 1.400,03 |
B | 1.462,60 | |
C | 1.527,99 | |
D | 1.596,94 | |
ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK | A | 1.527,99 |
B | 1.596,94 | |
C | 1.661,48 | |
D | 1.738,15 | |
2. MAILAKO BURUAK | A | 1.661,48 |
B | 1.738,15 | |
C | 1.838,30 | |
D | 1.938,13 | |
1. MAILAKO BURUAK | A | 1.838,30 |
B | 1.938,13 | |
C | 2.045,49 | |
D | 2.151,83 |
Ezarritako ordainsariak 4., 5. eta 7. artikuluetan zehazten den lana benetan gauzatzeari dagokio. Lanaldi laburragoek ordainsari-murrizketa proportzionalak sortuko dituzte.
71. artikulua. Kategorian bost urteko antzinatasuna edo luzeagoa egiaztatzen duten administrari laguntzaileek bigarren kategoriaren b) letrari dagokion soldata jasoko dute. Primak lanpostuari dagozkionak izanen dira.
Enpresak prestakuntza ikastaroak garatzen jarraituko du bere Lanbide Heziketako Zerbitzuen bidez, egoera horretan dauden langileen gaitasunen arabera, laneko bigarren kategoriara igotzea errazteko eta interesdun bakoitzaren espezialitatean beste igoera batzuk egoteko aukera emateko.
72. artikulua. Aparteko lau haborokin ordainduko dira, martxoan, uztailean, irailean eta Gabonetan, hain zuzen ere, iraungitzean indarrean dagoen eta 70. artikuluan ezartzen den soldataren hileko zenbatekoan. Haborokin horiek lan egindako denborarekiko proportzioan ordainduko dira. Uztaileko eta Gabonetako haborokinak seihileko naturaleko banatuko dira proportzionalki; martxokoa eta irailekoa, aldiz, urtebeteko, martxotik eta irailetik hasita, hurrenez hurren.
73. artikulua. Ogitartekoaren plusa:
Aurreko hitzarmen kolektiboaren 97. artikuluan eta hamaseigarren xedapenean ezarritakoa aplikatuta, soldata kontzeptu hori orduen eta gaueko lanaren plusetan sartuko da, hitzarmen honi 20. eranskin gisa gehitu zaizkion 2008ko apirilaren 29ko erabakien testuen arabera.
74. artikulua. Hirurtekoen sistemari eutsiko zaio indarreko arauek antzinatasuna jasotzeko eskubidea aitortzen dieten langile guztientzat.
Hirurtekoek antzinatasunaren bosturtekoak irentsiko dituzte, ondorio juridiko guztietarako.
Hirurtekoak hamar izanen dira, gehienez.
75. artikulua. Hona hemen hirurtekoen zenbatekoak:
BALIOAK
2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean
HIRURTEKOAK | HILEKOA (eurotan) | URTEKOA (eurotan) |
1 | 13,64 | 218,21 |
2 | 31,87 | 509,87 |
3 | 54,45 | 871,24 |
4 | 77,06 | 1.232,93 |
5 | 104,28 | 1.668,55 |
6 | 131,52 | 2.104,34 |
7 | 163,19 | 2.610,97 |
8 | 194,84 | 3.117,44 |
9 | 226,51 | 3.624,23 |
10 | 258,18 | 4.130,87 |
Hamabi hilabete naturaletan eta martxo, ekain, irail eta Gabonetako aparteko haborokinetan ordainduko dira.
76. artikulua. Antzinatasunaren hirurteko bat sortuko da enpresan lanean emandako hiru urteko aldi bakoitzeko, gehienez hamar ordainduko direla.
Langile guztientzat antzinatasuna enpresan lanean hasten diren egunetik zenbatuko da.
77. artikulua. Hilaren 1etik 15era bitartean betetzen diren hirurtekoak hil horren 1. egunetik sortu eta ordainduko dira. Hilaren 16tik amaierara bitartean betetzen direnek hurrengo hilaren 1. egunetik aurrera izanen dituzte ondorioak.
78. artikulua. "K" balioa.
Indargabetu den lan ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz, lanen ohiz kanpoko nekagarritasuna, toxikotasuna edo arriskugarritasuna lanpostuen balorazioaren barnean dago, horretarako ahaleginen eta ingurune baldintzen faktoreak baino ez direla kontuan hartuko.
"K" balioak toxikotasun, arriskugarritasun edo ohiz kanpoko nekagarritasunaren kontzeptuengatik ordain litezkeen balizko plusen sistema ordezten du.
Lanpostuaren ahalegin eta baldintzen araberako balorazioa "K" balioa izenekoaren bidez adierazten da; "K" balioa hainbat eurotako tarifa bat da eguneko, jarraian adierazten diren talde ezberdinetarako balio ezberdinak dituena:
LANPOSTUEN TALDEA | "K" EURO EGUNEAN | "K" EURO EGUNEAN | ||
II | 0,80 | HIRUGARREN KATG. - LANG. BERRIAK | 0,68 | |
III | 1,59 | HIRUGARREN KATG. - LANG. BERRIAK | 1,35 | |
IV | 2,17 | HIRUGARREN KATG. - LANG. BERRIAK | 1,84 |
Talde horiei dagozkien lanak Lan arloko Agintaritzak, enpresako Zerbitzu Teknikoek eta Lanpostuen Kalifikazio Batzordeek zehaztutakoak dira. Lantoki ezberdinetako Zerbitzu Teknikoek egunean izanen dute II., III. eta IV. taldeetan sartzen diren lanen oinarrizko zerrenda, eta langileen ordezkariei jakinaraziko diete.
Aipatutako oinarrizko zerrenda horretan sartzen ez diren lanek lanpostuen I. taldea osatzen dute.
"K" balioa lan egindako orduko ordainduko da, ordu horietan lanak bidezko "K" balio-taldean sartzea eragin duten eskakizunak biltzen badira.
"K" balioek lanpostu horietan toxikotasun, arriskugarritasun edo ohiz kanpoko nekagarritasunaren kontzeptuengatik ordain litekeen balizko hobaria irentsi eta konpentsatuko dute.
79. artikulua. Puntualtasun eta laneratze plusa.
Aurreko hitzarmen kolektiboaren 97. artikuluan eta hamaseigarren xedapenean ezarritakoa aplikatuta, soldata kontzeptu hori orduen plusean sartuko da, hitzarmen honi 20. eranskin gisa gehitu zaizkion 2008ko apirilaren 29ko erabakien testuen arabera.
Puntualtasunik ezagatiko hileko kenkarien zenbatekoa jarraian adierazitakoa izanen da:
-5 minutura arteko atzerapena: 1,43 euro.
-Lehenbiziko falta: 4,29 euro.
-Bigarren falta: 8,58 euro.
-Hirugarren falta: 11,44 euro.
-Laugarren falta: 31,46 euro.
80. artikulua. Puntualtasun faltatzat joko da lanera adierazitako orduaren ondoren sartzea, galdutako denbora edozein dela ere.
81. artikulua. Arrazoirik gabeko puntualtasun faltek hurrengo eskalan ezartzen den egun kopuruaren araberako plusa galtzea ekarriko dute:
LEHENBIZIKO FALTA | BIGARREN FALTA | HIRUGARREN FALTA |
Hiru egun | Sei egun | Zortzi egun |
82. artikulua. Hogeita hamar eguneko epean arrazoirik gabeko laugarren puntualtasun falta izateak hil osoari dagokion plusa galtzea ekarriko du, XII. kapituluan xedatutakoaren kalterik gabe.
Bost minutura arteko berandutzeek ez dute zehapen ondoriorik sortuko. Hala eta guztiz ere, ez dute eguneko puntualtasun plusa jasotzeko eskubidea sortuko.
83. artikulua. 81. artikulua aplikatzeko, puntualtasun faltak hil natural bakoitzean zenbatuko dira, hil bakoitzeko lehenengo egunetik azkenera bitartean.
84. artikulua. Arrazoiak ohiz kanpoko kasuetan baino ez dira onartuko, eta onartzen direnek ez dute eguneko puntualtasun plusa jasotzeko eskubiderik sortuko. Era berean, plus hori ez da jasoko, baimenagatik edo beste arrazoi batzuengatik lanera indarreko ordutegiari jarraiki sartzen ez denean.
85. artikulua. Aurreko artikuluetan itundu diren kenketak aplikatzearen kalterik gabe, langileen berandutzeek bidezko ordainsarien kenketa ekarriko dute.
86. artikulua. Lanaldi erdia baino gehiago hartzen duten enplegatu eta menpekoen baimenak ez dira ordainduko, 15. eranskinean ezartzen diren kasuetan izan ezik. Baimen horiek ordaintzeko, nahitaezko baldintza izanen da aurretik horietarako baimena eman izana.
87. artikulua. Distantziagatiko eta garraioagatiko plusa. 1,09 euro ordainduko dira lan egindako eguneko hirugarren kategoriarako (langile berriak) eta 1,28 euro, berriz, gainerako kategorietarako.
88. artikulua. Familia plusaren osagarria.
Puntuaren hobaria 3,11 eurokoa izanen da puntu eta hilabete bakoitzeko, eta 2,65 eurokoa puntu eta hilabete bakoitzeko hirugarren kategoriarako (langile berriak).
89. artikulua. Taldeko buruak.
Taldeko buru jarduten duten langileek ordutegiaren plusa jasoko dute beren kategoriaren arabera, hurrengo eskalari jarraiki:
-Lehenbiziko kategoria: 1,46 euro egunean.
-Bigarren kategoria: 1,24 euro egunean.
-Hirugarren kategoria: 1,05 euro egunean.
Beren eginkizunak urtebetez jarraian edo hiru urtez aldizka bete dituzten eta lana uzten duten taldeko buruek plusa jasotzeko eskubideari eutsiko diote, langilea igo arte edo banakako edo taldeko igoeragatik lanpostuaren ordainsariak aldatu arte.
90. artikulua. Jaiegunetako lana.
Etengabeko txandetako langileek eta enpresaren beharrizanak direla-eta jaiegunetan lan egin behar dutenek 50,19 euroko plusajasoko dute eguneko, lan egindako jaiegun bakoitzeko (42,66 euro eguneko hirugarren kategoriarako -langile berriak). Hala ere, ez da plus hori jasoko, ukitutako langileak jaiegunetan egiten dituen orduek urteko lanaldiaren iraupena gainditzen dutenean. Udako lau astetako oporraldia ez da jaieguntzat hartuko ondorio horietarako.
91. artikulua. Ekoizpen nagusiko zuzeneko langileen gainean agintea daukaten ekoizpen tailerretako agintariek 60,66 euroko plusa jasoko dute hileko 2010ean. Plus horrek 4. eranskinaren 1. idatz-zatiaren B taldean agertzen diren arduradunak beren-beregi ukitzen ditu, baita 4. eranskinaren 2. idatz-zatian agertzen diren bigarren eta lehen mailetako buruak ere.
92. artikulua. Gaueko lana.
1) Gaueko txanda gauzatzen duten langileek gaueko lanaren plusa jasoko dute aldi horretan lan egindako orduen truke, jarraian adierazten den zenbatekoan:
GAUEKO ORDUETAKO LANAREN PLUSA
2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra
EURO ORDUKO | ||
HIRUGARREN KATEGORIA - LANGILE BERRIAK | 1,99 | |
HIRUGARREN KATEGORIA | A | 2,34 |
B | 2,43 | |
C | 2,52 | |
D | 2,62 | |
HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK | A | 2,43 |
B | 2,52 | |
C | 2,62 | |
D | 2,73 | |
BIGARREN KATEGORIA | A | 2,52 |
B | 2,62 | |
C | 2,73 | |
D | 2,83 | |
LEHENBIZIKO KATEGORIA | A | 2,73 |
B | 2,83 | |
C | 2,93 | |
D | 3,04 | |
ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK | A | 2,93 |
B | 3,04 | |
C | 3,15 | |
D | 3,27 | |
2. MAILAKO BURUAK | A | 3,15 |
B | 3,27 | |
C | 3,44 | |
D | 3,59 | |
1. MAILAKO BURUAK | A | 3,44 |
B | 3,59 | |
C | 3,77 | |
D | 3,94 | |
2) Gaueko lanaren plus osagarria.
Aurreko hitzarmen kolektiboaren 97. artikuluan eta hamaseigarren xedapenean ezarritakoa aplikatuta, soldata kontzeptu hori gaueko lanaren plusean sartuko da, hitzarmen honetara 20. eranskin gisa gehitu diren 2008ko apirilaren 29ko erabakien testuen arabera.
93. artikulua. Txandako plusa.
Aurreko hitzarmen kolektiboaren 97. artikuluan eta hamaseigarren xedapenean ezarritakoa aplikatuta, soldata kontzeptu hori orduen plusean sartuko da, hitzarmen honi 20. eranskin gisa gehitu zaizkion 2008ko apirilaren 29ko erabakien testuen arabera.
94. artikulua. Lanaldi industrialaren plusa.
5. artikuluaren lanaldi industriala betetzeko, enpresaren jarduera industriala larunbatean edo ordezko beste jaiegun batean burutu behar denean, etengabeko txandetakoak ez diren arren egun horietan lan egiten duten langileek hurrengo zenbatekoak jasoko dituzte larunbat edo ordezko jaiegun horietako bakoitzeko, jaiegunen plusarekin bateraezinak direnak:
KATEGORIA | EURO EGUNEAN |
Hirugarren kategoria - Langile berriak. | 84,83 |
Hirugarren kategoria | 99,79 |
3. mailako ofiziala | 106,59 |
Bigarren kategoria | 113,37 |
Lehenbiziko kategoria | 120,14 |
Arduradunak eta 1. mailako ofizial bereziak | 126,95 |
Bigarren mailako burua | 133,73 |
Lehen mailako burua | 140,53 |
Zenbateko horiek ez dira sartuko oporren ordainsarian.
95. artikulua. Helburuen araberako ordainketa eta banakako errendimenduaren araberako ordainketa.
A) Helburuen araberako ordainketa.
Volkswagen Navarra, S.A.ri buruzko mozkinen, produktibitatearen eta kalitatearen helburuen betetze-maila dela-eta, 500 euroko gehieneko ordainketa ezarri da urteko. Haren zenbatekoa ez da finkagarria izanen, baina bai haren ordainketa. Horiek honako baldintza eta proportzio hauetan sorrarazi eta banatuko dira:
1) Urteko ordainketaren zenbatekoaren %30 dagokion ekitaldi ekonomikoan Volkswagen Navarra, S.A.ren emaitza kontuetan mozkinak eskuratzearen baldintzapean egonen da.
2) Ordainketaren zenbatekoaren %30 produktibitatearen urteko helburua betetzearen baldintzapean egonen da. Aldi berean, hori bi zatitan banatuko da: horietako bat %30ekoa izanen da, eta produktibitatearen helburua eskuratzen denean sortuko da; bestea, aldiz, %70ekoa izanen da, eta aurreko urteko ekitaldiarekin erkatuta, produktibitatean egondako hobekuntzagatik sorraraziko da. Produktibitatea honako ratioaren arabera kalkulatuko da: autoak, langile eta urteko.
3) Urteko ordainketaren zenbatekoaren %40 MIS-3 izenekoan ezarritako kalitate indizea betetzearen araberakoa izanen da. Aldi berean, hori bi zatitan banatuko da: horietako bat %30ekoa izanen da, eta kalitate indizea eskuratzen denean lortuko da; bestea, aldiz, %70ekoa, eta aurreko urteko ekitaldiarekin erkatuta, kalitate indizean egondako hobekuntzagatik sorraraziko da.
4) Ordainketa sortu eta hurrengo urteko otsailean eginen da.
5) Ordainketa egunean enpresako plantilla aktiboan alta emanda dauden langileei baino ez dagokie helburuen araberako ordainketa, enpresan urtean emandako denboraren eta interesdunaren benetako lan eraginkorraren orduen arabera ordainduta. Horretarako, lan egindako ordutzat joko dira istripuetatik, amatasunetik, haurdunaldiko arriskutik eta 15. eranskineko baimenetatik ondorioztatutako orduak.
6) Helburuen araberako ordainketa finkatu da: 500 euro urtean, gehienez ere, eta hori zenbatzeko eta ordaintzeko parametro berdinetan oinarritzen da. Dena den, bi aldeak ados egonda, ezarritako helburuetako baten bat aldatzen ahalko da, ohiz kanpoko zirkunstantziek hala gomendatzen badute.
B) Banakako errendimenduaren araberako ordainketa.
1) Ordainketa aldakor finkatu berri bat ezarri da plantilla osorako, langileen banakako errendimenduari lotutakoa. Hona hemen haren batez besteko zenbatekoa langileko:
-300 euro 2010erako (uztailaren 1ean hartuko du indarra), %100etik %90era.
-800 euro 2011rako, %110etik %90era.
-900 euro 2012rako, %120tik %80ra.
2) Behin betiko parametroak eta aplikazio erregelamendua hitzarmenaren sinatzaileekin adostuko dira, eta oinarri hartuko dira 21. eranskinean adierazitako irizpideak eta balorazioa.
3) Ordainketa lanaldiaren eta lantegiko agerpenaren araberakoa izanen da beti. Ebaluazioa hiru hilez behin eginen da, eta urteko ordainketa, berriz, otsailean, helburuen araberako pagaren ordainketarekin batera.
4) Aurretik erretiratzen diren edo enpresan baja hartzen duten langileei lan egindako denboraren araberako zatia kalkulatuko zaie kitapenean, bi ordainketetan.
96. artikulua. Soldatak eguneratzea.
1) Hitzarmen kolektiboan aipatutako ordainsari kontzeptuak ondorioekin gehituko dira 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, honen ondoriozko zenbatekoa aplikatuta: Estatistikako Institutu Nazionalak aurreko urtean egiaztaturiko nazioko KPIren igoera erreala + %0,4.
2) Hitzarmen kolektiboan aipatutako ordainsari kontzeptuak ondorioekin gehituko dira 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, honen ondoriozko zenbatekoa aplikatuta: Estatistikako Institutu Nazionalak aurreko urtean egiaztaturiko nazioko KPIren igoera erreala + %0,5.
3) EINk indarraldiko urte bakoitzeko abenduaren 31n emandako datu ofizialen arabera KPI negatiboa bada, bi aldeek itundutako soldata igoerak eta, hala denean, bidezko ondorioak egiteko modua hitzartuko dute.
97. artikulua. Hileko ordainketa.
Langileek sortzen dituzten ordainketa guztiak beraiek adierazi duten bankuko konturako transferentziaren bidez ordainduko zaizkie.
VII. KAPITULUA
Produktibitatea, primak eta ekoizpen sariak
98. artikulua. Produktibitate orokorra.
Produktibitatearen faktore erabakigarriak eta horretan esku hartzen duten elementuak aztertu eta eztabaidatuz enpresaren produktibitatea hobetzen laguntzeko asmoz, Produktibitate Batzorde Misto Paritarioak hurrengo zereginak hartuko ditu bere gain:
a) Produktibitate orokorraren helburuei jarraitzea, bai ekoizpen prozesuan, bai laguntza prozesuan.
b) Teknologia berrien aplikazioak, lan antolaketak, lanaren banaketa eta abar aztertzea, kostu ekonomiko-soziala eta ekoizpen beharrizanak batzen saiatuta.
c) Langileak maila guztietan aprobetxatzea.
d) Lan zikloak eta kargak aztertzea, baita haien banaketa ere.
e) Produktibitatea eta kalitatea batzea.
f) Ekoizpenaren laguntzen alternatibak, eraginkortasuna hobetzeko asmoz.
g) Geldialdi teknikoetatik zein ukoetatik datorren eraginkortasunik eza aztertzea.
h) Materialak eta unean uneko obra aztertzea.
i) Denborak neurtzeko sistemak eta pizgarriak aztertzea.
j) Aholkularitza eta partaidetza.
Batzordeak hemen azaldutako zeregin bakoitzaren edukia garatuko du, haren nondik norakoa, exekuzio epeak eta aplikazioaren baldintzak ezarrita.
Enpresaren eta langileen ordezkariek produktibitate batzordearen funtzionamendua sustatuko dute, haren jarduerak sustatu eta babestuta gaitasunak hobeto aprobetxatzeko, batez ere produktibitateari, VW ekoizpen sistemei, neke-koefizienteei eta Batzordean proposatzen ahal diren beste batzuei dagokienez.
99. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek hitzarmen kolektiboan zehazten diren eredu-denborak zuzenduko dituzte; horrela, zuzenketa aplikatzeko unean indarrean dauden eta langilearen arabera alda daitezkeen denbora unitarioen zati bat banaka murriztuko da, enpresaren arabera alda daitezkeen denbora unitario guztien batezbestekoa %6 murrizteko beharrezko neurrian. Artikulu hau edukirik gabe geratu da, A02 ereduko denboretan %6ko murrizketa egitearekin batera.
100. artikulua. 99. artikuluan adierazitako murrizketa orokorraren ondoren, proba pilotua eginen da: gaur egungo prozesuak eta MTM sistemak ezartzen dituenak ezberdinak direnean, MTM sistemakako denborak zehazteko arauak gaur egungo lan prozesu eta metodoetara aplikatuko dira horiek aldatu gabe, komeni diren tauletako denbora unitarioen estrapolazioak eta moldaketak gehituta.
101. artikulua. Ondoriozko denbora berriak ukitutako lanpostuei aplikatuko zaizkie berehala, jarraian adierazten diren mugak eta baldintzak errespetatuta:
a) Murrizketa horren ondoriozko jarduera ez da 116 MTMtik gorakoa izanen.
b) Proba pilotuaren ondoriozko jarduera hemendik aurrera eskatzen ahalko dena da, a) atalean adierazitako muga errespetatuta.
102. artikulua. 101. artikuluaren arabera ezartzen den jarduera 116 MTM baliotik beherakoa bada, zuzendaritzak eta langileen ordezkariek konpromisoa hartuko dute 116 jarduera-maila lortzeko baldintzak negoziatzeko.
103. artikulua. Enpresaren ordezkariek bi aldeek beren adostasunez komenigarritzat jotzen duten informazio teknikoa emanen diete 118. artikuluan aipatzen diren jarraipen batzordeei.
104. artikulua. Proba pilotua amaitu ondoren, MTM sistemak enpresaren lantoki guztietako lanpostuetan aplikatzen ahalko dira, 101. artikuluan azaldutakoaren arabera eska daitekeen jarduera-maila errespetatuta.
105. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek erabiltzen dituzten kronometraje, taula eta balioespenen arabera denbora zehaztea bateragarria izanen da MTM sistemakako denboraren zehaztapenarekin bere aldaera ezberdinetan, Zerbitzu Teknikoek kasu bakoitzean ondoen datorkien metodoa hauta dezaketela.
Eredu-denborak definitzeko eta haien indarraldiak zehazteko, hitzarmen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraituko zaio. Hitzarmen honen testuan erabiltzen diren "eredu-denbora" eta "denbora estandarra" esamoldeek gauza bera esan nahi dute.
101. eta 102. artikuluetan ezarritakoa egin ondoren, enpresako Zerbitzu Teknikoek zehazten dituzten eredu-denborek jarraian adierazten den "eska daitekeen jarduera-maila" izanen dute, kronometraje, taula eta balioespenek ala MTM sistemak eredu-denbora zehaztu duten kontuan hartuta.
EREDU-DENBORA, HONEK ZEHAZTUTAKOA: | ERREFERENTZIAZKO JARDUERA ESKALA | ESKA DAITEKEEN JARDUERA- MAILA |
Kronometrajea Taulak eta balioespena | 100. Jarduera ezin hobea | 96 |
75. Gutxieneko jarduera | ||
MTM sistema | 100. Denboren jarduera, nazioarteko MTM taulak aplikatzearen ondorioz | 116 |
Jardueren bi eskalen arteko elkarrekikotasuna 12. eranskinean zehazten da.
106. artikulua. Filmatzea.
1) Lanpostuei dagozkien zereginak egiteko tailerretan erabiltzen diren metodoak deskribatzeko, enpresako Zerbitzu Teknikoek sistema horren teknikaren ohiko prozedurak, Audientzia Nazionalaren 1990-10-23ko 158 zk.ko Epaian (40/90 zk.ko prozedura) aipatu direnak, erabil ditzakete.
2) Gaur egungo Polo modeloan, filmatzea hurrengo fabrikazio- eta muntaketa-prozesuetan aplikatuko da bakarrik, haren fabrikazioak irauten duen bitartean:
a) Prentsen gaur egungo linea berriak.
b) Polo modeloaren elementu mugikorrak egitea.
c) Makina edo instalazio berriak eskatzen dituzten fabrikazio- eta muntaketa-prozesu berriak.
3) Zuzendaritzak 100 lanpostu seinalatuko ditu, taldeka banatuko direnak; talde horien artean, langileen ordezkariek guztira 35 lanpostu batzen dituztenak aukeratuko dituzte, eta lanpostu horietan proba pilotua eginen da filmatzearekin. Probaren emaitzek MTM aplikatzeko balioko dute.
107. artikulua. Enpresako Zerbitzu Teknikoek eragiketa ezberdinetarako zehazten dituzten eredu-denborak hurrengo arrazoietako batengatik berrikusten ahalko dira, eragiketa-zikloaren iraupenari eragiten diotenean:
a) Laneko tresnak, makinak edo erabiltzen diren ekipoak aldatu badira.
b) Materialak aldatu badira.
c) Laneko metodoak edo prozedurak aldatu badira.
d) Planoak edo eragiketaren zehazpen teknikoak aldatu badira.
e) Langile kopurua aldatu bada.
f) Eragiketak ukitzen dituzten lan baldintzak aldatu badira, instalazioaren banaketan edo material, makina edo ekipoen kokapenean izandako aldaketak barne.
108. artikulua. Berrikusitako denborak esperimentalak izanen dira hiru hilabetez, berehalako aplikazioaren kalterik gabe.
109. artikulua. Neke kontzeptuagatiko maiorazioko faktorearen balioei dagokienez, hitzarmen honen 3. eranskinean zehazten den taula aplikatuko da, enpresako Zerbitzu Teknikoek ager daitezkeen balizko interpretazio eta interpolazio arazoak konponduta. Zerbitzu Teknikoen ebazpenari buruzko desadostasunak produktibitate batzordeek aztertzeko aurkeztuko dira.
110. artikulua. 8. artikuluan adierazitako hiru txanda berdinen lan erregimena ezarri ondoren, ekoizpen prozesua osatzen duten eragiketa-fitxek ezarritako jarduera gauzatzen duten txandakako langileek atseden sistema bati helduko diote, beharrizan pertsonal eta nekeagatiko maiorazioko faktoreei dagokien eredu-denbora metatzeagatiko taldeko atsedenaldien bidez, Pintura Tailerreko "kolorerako kabinak" eta "PVC kabinak" izeneko lanpostuetan izan ezik; izan ere, lanpostu horietan nekeagatiko metaketa zati batekoa izanen da, 113. artikuluan zehazten denaren arabera. Langile horien taldeko atsedenaldiaren iraupena berrogei minutukoa izanen da, benetako lanaren zortzi orduko lanaldian, hurrengo kontzeptuak direla eta:
LANALDIKO MINUTUAK | |
Nekeagatiko maiorazioko faktoreari dagokion eredu-denbora metatzeagatiko atsedenaldia (%4,55 batez beste, ekoizpen prozesuaren eragiketa-fitxek ezarritako jarduera gauzatzen duten langile guztientzat) | 20,- |
Beharrizan pertsonalengatiko maiorazioko faktoreari dagokion eredu-denboraren %4 metatzeagatiko atsedenaldia | 18,5 |
Enpresak emandako atsedenaldia | 1,5 |
GUZTIRA | 40,- |
Atsedenaldi hori hiru alditan banatuko da: bi aldi hamar minutukoak izanen dira; bestea, hogei minutukoa. Talde osoak ez du atsedenaldiak une berean zertan hartu: txandaka har ditzake; atsedenaldi horiek txanda hasten denetik laurogeita hamar minutu igaro direnean hartzen has daitezke.
Etengabeko txandak egiten ez dituzten tailerretako txandakako gainerako langileek taldeko atsedenaldi bakarra izanen dute, hogei minutukoa, zortzi orduko benetako lanaldian.
Zortzi orduko hiru txanda berdinak ezarrita dituzten tailerretan, ekoizpen prozesua osatzen duten eragiketa-fitxak ezarritako jarduera gauzatzen duten gaueko txandako langileek hamar minutuko atsedenaldi osagarria izanen dute, jada zehaztu den berrogei minutuko atsedenaldiaz gain. Zuzendaritzak erabakiko du hamar minutuko atsedenaldi osagarri hori talde osoak batera hartuko duen ala 131. artikuluan (Txandak eta atsedenaldien ordu aldaketak) zehazten denari heldu beharko dion, konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubiderik sortu gabe.
111. artikulua. 8. artikuluaren arabera, txanda ezberdinen erregimena dagoen bitartean, linea mekanizatuetako zuzeneko langileek eta Prentsa Handietako zuzeneko langileek 20 minutuko atsedenaldia izanen dute batez beste, zortzi orduko lanaldian, beharrizan pertsonalengatiko maiorazioko faktoreari dagokion eredu-denbora metatzeagatik.
112. artikulua. 111. eta 121. artikuluen ondorioetarako, "linea mekanizatutzat" hartzen da hurrengo baldintza guztiak betetzen dituen instalazioa:
a) Trakzio mekanikoko lan linea, langileak aldatu ezin duen abiadura duena.
b) Langileak tarteko birikak sortzeko duen ezintasuna.
c) Eragiketen segidaren zurruntasuna.
d) %5etik beherako geldialdi teknikoak.
e) Hamabost minututik beherako pasaguneko denbora.
f) Eskuzko jarduera nagusia.
g) Errendimendu neurtua eta lan karga zehatza, etengabea eta errepikakorra, haren maiztasunak lotura nabarmena sortzen duela.
113. artikulua. Emandako neke-portzentajearen zati bat metatzeagatik gaur egun txandak dituzten lanpostuetan, txanda horiei eutsiko zaie, txandak ezartzea ekarri duten lan baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Gauzak horrela, nekeagatiko maiorazioko denbora metatzeagatiko taldeko hogei minutuko atsedenaldia egotetik ondorioztatzen den murrizketa egonen da, "hiru txanda berdinen" lan erregimena ezartzen denean.
114. artikulua. Ekoizpen lan nagusia eta enpresako Zerbitzu Teknikoek ezarri dituzten denbora estandarrak dauzkaten beste batzuk banakako edo taldeko errendimendu neurtua kontrolatuz eginen dira, enpresako Zerbitzu Teknikoek produktibitate eta lan antolaketa hobeak lortzeari begira zehazten dutenaren arabera, aurretik Enpresa Batzordeari jakinarazi beharko diotela.
115. artikulua. Aurreko artikuluan adierazitakoaren kalterik gabe, errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden langileek ituntzen den ekoizpena gauzatuko dutela erabaki da, 100 errendimendu-balioari dagokiona, alegia.
116. artikulua.-114. artikuluan adierazten dena errazago betetzeko, enpresako Zerbitzu Teknikoek 100 errendimenduko "lan kargak" kalkulatuko dituzte, eta 100 errendimenduaren aurreikuspena izanda, lan bakoitzerako laneskuari buruzko beharrizanak zehaztuko dituzte.
117. artikulua. Errendimendu neurtuaren kontrolpean dagoen langile batek edo langile talde batek ituntzen den errendimendua lortzen ez badu, murrizketak aplikatuko dira prima kontzeptuagatiko ordainketen gainean, 125. artikuluan zehazten den bezala.
118. artikulua. 99. artikulutik 106. artikulura ezartzen dena aplikatzeko, jarraipen batzordeak eratuko dira, instalazioko burutzaren ordezkariek, enpresako Zerbitzu Teknikoek, Giza Baliabideek eta bidezko tailerraren ordezkari sindikalek osatutakoak. Bidezko instalazio bakoitzeko Zerbitzu Teknikoek aplikatzen saiatuko da, horiek beharrezko prestakuntza emanen dietela langileen ordezkariei.
ZUZENEKO PRIMAK ETA EKOIZPEN SARIAK
1. ATALA
Ekoizpen nagusiaren zuzeneko primak
119. artikulua. Ekoizpen primak hitzarmen kolektiboan ezarritako lanpostuen balorazio arauen arabera lanpostuari esleitu zaion kategoriari lotuta egonen dira, eta ez dute zerikusirik izanen lanpostua betetzen duen langilearen lanbide kategoriarekin.
Lanpostuen kategoria bakoitzari dagokion prima kalkulatzeko, oinarri hartuko dira hil bakoitzerako berdinak diren kopuruak, enpresaren taldeko zein banakako egutegiko lanegun kopuruarekin zerikusirik ez dutenak.
120. artikulua. 115. artikuluan itundutako errendimendu finkoak lortzeak aurreko artikuluan adierazi diren eredu-kopuruak baldintzatzen ditu.
121. artikulua. Ekoizpen nagusiaren zuzeneko primarako bi talde ezarri dira bakarrik:
a) Linea mekanizatuak, 112. artikuluan horiei buruz agertu den kontzeptuaren araberakoak.
-3.800 tona metrikoko GT (Grossenstufenpressen) prentsak.
b) Gainerako ekoizpen nagusia eta horrekin bat egiten dutenak.
-a) ataleko ekoizpen nagusiarekin bat egiten dutenak.
Talde horiei dagokien primaren zenbatekoa 123., 124. eta 125. artikuluetan ezartzen diren formulak aplikatuz zehaztuko da.
122. artikulua. Aurreko artikuluaren ondorioetarako, honako hauek dira ekoizpen nagusiarekin bat egiten duten langileak:
a) Makina eta soldagailuen prestatzaileak eta instalazio mekanikoetako mekanikari muntatzaileak.
b) Prentsa eta galdaketako trokel eta moldeen muntatzaileak, hurrenez hurren.
c) Pizgarririk gabeko gainerako zuzeneko laneskua.
d) Prentsen instalazioetako lineako laguntza.
e) Makina finko eta berariazko instalazioen konpontzaileak.
f) Eskorgetako operadoreak, hornitzaileak, garabietako gidariak eta langileburuak, ekoizpen nagusiari zuzenean lotuta daudenak.
g) Fabrikazio egiaztatzaileak, arduradunen edo horiekin parekatutakoen kategoria barne.
h) Ekoizpen nagusiaren arduradunak.
123. artikulua. Primaren zehaztapena: Eredu-kopuruetatik aurrera, banakako primaren balioa hilero kalkulatuko da honela, betiere 115. artikuluan ituntzen diren errendimenduak lortu badira:

Parentesiaren bigarren batugaiak banakako hurrengo kontzeptuengatiko orduak barne hartzen ditu:
a) Langileen egokitzapena eta ekoizpen programaren aldaketak.
b) Aldi baterako lanak eta ukoak, biak soldatapekoak izanda.
c) Jarduerarik ezaren %4 agerpen mailaren gainean.
d) Prentsa handien kasuan, portzentaje hori %13 izanen da.
e) Oporrak.
f) Modelo berriak abiaraztea.
g) Nahitaezko osasun azterketa.
h) Txanden gainjarpena.
124. artikulua. Bat egiteagatiko prima: Lan kategoria bakoitzerako bat egiteagatiko banakako primak honela kalkulatuko dira: hileko orduko eredu-prima, hau da, "Eredu-kopurua/(egutegiko orduak + oporren orduak)", bider:

Zatikiaren balioak bat egitearen oinarrizko taldearen balio orokorrak dira, eta parentesi biderkatzaileak bat egiten duen langilearen beraren balioak barne hartzen ditu.
125. artikulua. Ituntzen den errendimendutik beherakoa: Taldeko edo banakako errendimendua daukan unitateren batek ituntzen den errendimendua lortzen ez badu, eredu-kopurua errendimendu horretatik beherako puntu bakoitzaz biderkatuko da hurrengo faktoreen arabera, 123. eta 124. artikuluetako formuletan erabiltzeko:
LORTUTAKO ERRENDIMENDUAREN PUNTUAK ITUNTZEN DEN ERRENDIMENDUTIK BEHERAKO PUNTUAK | FAKTOREA |
- 1 | 0,93 |
- 2 | 0,86 |
- 3 | 0,79 |
- 4 | 0,72 |
- 5 | 0,65 |
- 6 | 0,58 |
- 7 | 0,51 |
- 8 | 0,44 |
- 9 | 0,37 |
- 10 | 0,30 |
- 11 | 0,24 |
- 12 | 0,18 |
- 13 | 0,12 |
- 14 | 0,06 |
-15 eta hurrengoak | 0,00 |
2. ATALA
Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden
beste langile batzuentzako zuzeneko primak
126. artikulua. Errendimendu neurtuaren kontrolpean dauden beste langile batzuentzako ekoizpen prima 121. artikuluaren b) taldeko langileentzat ezarritako moduan eta zenbatekoan kalkulatuko da.
3. ATALA
Zeharkako langileentzako ekoizpen sariak
127. artikulua. Ekoizpen sariak hitzarmen kolektiboan ezarritako lanpostuen balorazio arauen arabera lanpostuari esleitu zaion kategoriari lotuta egonen dira, eta ez dute zerikusirik izanen lanpostua betetzen duen langilearen lanbide kategoriarekin.
Lanpostuen kategoria bakoitzari dagokion prima kalkulatzeko, oinarri hartuko dira hil bakoitzerako berdinak diren kopuruak, enpresaren taldeko zein banakako egutegiko lanegun kopuruarekin zerikusirik ez dutenak.
Ekoizpen sariaren zenbatekoa 128. eta 129. artikuluetan ezarritakoaren arabera zehaztuko da.
128. artikulua. Eraginkortasun erlatiboa: Eraginkortasun erlatiboa hurrengo formula aplikatuz kalkulatuko da:

"q" balioa 0'44 izanen da.
Eraginkortasun horren balioa ez da 0,95 baino txikiagoa izanen, ezta 1,1 baino handiagoa ere.
129. artikulua. Banakako ekoizpen sariaren zehaztapena.
Banakako ekoizpen sariaren zenbatekoa hilero kalkulatuko da honela:

130. artikulua. Atal bateko langile gehienek 123. artikuluan zehazten diren jarduerarik ezaren portzentajeak gainditzen badituzte, produktibitate batzordeek eskumena izanen dute gaian, portzentaje horiek ekarri dituzten arrazoiak aztertu eta irtenbideak proposatzeko asmoz.
VIII. KAPITULUA
131. artikulua. Txandak eta atsedenaldien ordu aldaketak.
1) Enpresako Zerbitzu Teknikoek atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren txanda sistema bat planifika dezakete, makina, instalazio eta beste ekoizpen baliabide zehatz batzuk ogitartekoa jateko denboraren zati batean edo denbora osoan ibil daitezen. Txandetarako edo atsedenaldien ordu aldaketetarako planifikaturiko neurriak txanda guztiei edo horietako batzuei eta lantegiko tailer edo bulegoei aplikatzen ahalko zaizkie, une bakoitzean behar denaren arabera.
2) Era berean, enpresako Zerbitzu Teknikoek agintzen ahalko dute araututako atsedenaldiek (ogitartekoarena barne) ukitzen dituzten langile batzuek edo guztiek langile guztientzat ofizialki ezarrita dagoen ordua ez den beste batean hartzeko, linean, instalazioetan eta lanpostuetan zereginak beharrezko ekoizpen baliabideen bidez gauzatzeko asmoz. Enpresak Produktibitate Batzordeari jakinaraziko dio ahalik eta lasterren atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren ordu aldaketen justifikazioa, luzapena, handipena, mugaketa edo ezabapena, berehala gauzatzeari kalterik egin gabe.
3) Araututako atsedenaldietan lan egin behar duten langileek beste une batean hartuko dituzte atsedenaldiak. Enpresak txandak antolatuko ditu, lantokian aritzeko benetako orduak ahalik eta neurri handienean aprobetxa daitezen.
Atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren ordu aldaketen ordena ahalik eta modurik orekatuenean, bidezkoenean eta txandakakoenean eginen da, ordu aldaketako taldeko kideen artean.
Atsedenaldien ordu aldaketako taldeak 8 pertsonako taldeek osatuko dituzte: 7 langile, gehienez, gehi ordezko langilea. (ikusi xehetasunak erantsitako koadroan):
atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren txandak
(Ordutegiak, atsedenaldien ordu aldaketak edo txandak badaude:
155 MIN/E (50 + 50 + 55)

-Jarduera osagarriak langileen artean bidezko moduan banatzen saiatuko da. -Jarduera horiek lanaldiaren lehenbiziko zatian antolatuko dira, atsedenaldien ordu aldaketak hasi baino lehen. | |
Jarduera osagarriak | |
-Produkzio jarduera osagarriak: . Birlanak . Kalitate berrikuspenak . Stocken antolaketa . Bestelakoak -TPMren jarduera propioak . TPMren berrikuspena/mantentze-lanak / garbiketa: -Instalazioak -Linea -Tresna eta erremintak, etab. . Bestelakoak | -Prestakuntza eta informazioa. . Orokorra -Anmutung -Prebentzioa -Lanbide trebetasunak -Bestelakoak . Lanpostu zehatzak: -Txanden prestaketa -Ordu aldaketen prestaketa -Oporren tartearen prestaketa -Balioaniztasuna. -Bestelakoak -Bestelako jarduerak . Osasun azterketak . Informazio orokorra . Ekintza bereziak . Etab. |
4) Aurreko puntuan ezarritako txanden sistema abiarazten denetik aurrera eta antolaketa neurri horri eusten zaion bitartean, goizeko eta arratsaldeko txandetan 10 minutuko atsedenaldi osagarria eta gaueko txandan 5 minutuko atsedenaldi osagarria hartzen hasiko da txanda bakoitzaren amaieran, txanden sistema hori agertu duen aurreko koadroan zehaztu bezala.
5) Txanden eta atsedenaldien ordu aldaketen sistema hori behar bezala ezartzeko, honakoa xedatu da: -txanda bakoitzaren hasierako edota atsedenaldien txanda bakoitzaren arteko bitarteko denboretako- jarduera osagarriei esleitutako nahitaezko denbora atsedenaldien ordu aldaketarako erabiltzen ahalko da, lan denborari eta langileek atsedenaldia hartzeko bermeari dagokienez ordu aldaketen antolaketa zuzena bermatzeko asmoz.
6) Txanden aplikazioak laneskuan eta hori behar bezala aplikatzeko behar diren espezialitateetan enplegua sortzea dakar.
7) Bi aldeek antolaketa neurri hori aplikatzeko prozedura itunduko dute, haren aplikazioa eta banakako lanaldia betetzea bateratzeko asmoz.
8) Prestakuntza plana abiaraziko da, atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren ordu aldaketen ordena bidezkoa eta txandakakoa errazteko.
9) 2010eko uztailaren 1ean, atsedenaldien eta ogitartekoa jateko denboren ordu aldaketagatiko plusaren ordez, 95 b) artikuluan ezarritako banakako errendimenduaren araberako ordainketa aldakorra ordainduko da.
IX. KAPITULUA
Gizarte erakundeak
132. artikulua. Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak.
Gaixotasun arrunt edo "in itinere" istriputik ondorioztatutako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa hitzarmen kolektiboaren 70. artikuluan ezartzen diren soldaten %100ekoa izanen da.
Aldi baterako ezintasuna "in itinere" ez den lan istriputik ondorioztatzen denean, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko ditu langilearen ordainsariaren %100eraino, ezintasuna hasten den lehenbiziko egunetik aurrera. Zenbateko aldakorreko ordainsari kontzeptuak aldi baterako ezintasuna hasi aurreko hiru hilabete naturaletan jaso den batez besteko zenbatekoaren arabera ordainduko dira. Artikulu honetan ezartzen den osagarri horretatik kanpo geratuko dira 94. artikuluan eta 8. eta 11. eranskinetan adierazten diren ordainsariak.
"In itinere" istriputik ondorioztatutako aldi baterako ezintasunagatik, enpresak lan istripuetarako ezarritako osagarri ekonomikoak ordainduko ditu, urte naturalean "in itinere" istripuak hogeita bost baino gehiago ez badira. Aurrekoa betetzeko, urte bakoitzeko urtarrilean aurreko urtean egondako "in itinere" istripuen kopurua egiaztatuko da, eta bidezko erregularizazio ekonomikoari ekingo zaio.
"In itinere" istripuak hogeita bost baino gehiago izan badira, ordaintzen jarraituko da, artikulu honen lehenengo paragrafoan ezartzen den bezala.
133. artikulua. Nolanahi ere, gaixoaldiko lehenengo eguna ondorio guztietarako kenduko da.
134. artikulua.-Gaixotasunengatiko bajak enpresako Zerbitzu Medikoetan edo, hala denean, Langileen Ataletan aurkeztu behar dira, bajak ematen direnetik hogeita lau orduko epearen barnean. Hori egitea ezinezkoa bada, postaz bidaliko dira epe horren barnean. Hala ere, lanera ez doan lehenengo orduetan enpresari telefonoz adierazi beharko dio.
Gaixotasunagatiko erregelamenduz kanpoko prestazio ekonomikoak bakarrik jasoko dira, aurretik zehaztu diren baldintzak bete, eta medikuak eman dituen aginduak (atsedena, etxean egotea, sendaketak, tratamendua, kontrola, etab.) bete egin direla egiaztatu ondoren.
135. artikulua. Konpentsazio Kutxaren prestazioak gaixoaldiko berrogeita batgarren egunetik aurrera ordainduko dira, Ikuskapen Batzordeak prestazioen zenbatekoa ezarriko duela hilero, baliabide ekonomiko eta absentismo indizeen arabera. Halaber, behin-behineko baliaezintasun egoeran dauden langileei prestazioak ordaintzea berrikusiko da.
136. artikulua. Istripu asegurua.
Istripu aseguru osagarria itunduko da, enpresaren ibilgailu bat bide publikoetatik gidatuz ondo dabilela egiaztatzeko eginkizuna esleituta daukaten langileentzat. Aipatutako aseguruaren norainokoa eta baldintzak enpresak hitzarmen kolektibo hau sinatzen den egunean hitzartuta daukan polizan ezarritakoak izanen dira; poliza horrek bere estaldura baldintzei eutsiko die, langileen eta enpresaren ordezkarien adostasunez aldatzen ez den bitartean.
137. artikulua. Bizi asegurua.
Enpresaren zerbitzu aktiboan lan egiten duten guztiak aseguratuta egonen dira. Artikulu honen ondorioetarako, aldi baterako ezintasunaren ondorioak hura amaitzen denetik ezintasun iraunkorraren kalifikazioa eman arte luzatzen direnean, zerbitzu aktiboa iraungitzen da, eta aseguratutako kapitala jasotzeko eskubidea eteten da, aldi baterako ezintasun egoera hasten den egunetik hirurogeita hamabi hilabete igaro ondoren, aitortutako baliaezintasunaren ondorioen eguna edozein dela ere.
Taldeko bizi aseguruak hurrengo bermeak estaltzen ditu aseguratuentzat, enpresaren zerbitzu aktiboan lan egiten duten pertsonak diren aldetik eta poliza indarrean dagoen bitartean:
a) Langilea hiltzen bada, onuradunei hitzarmen honen 1. eranskineko taulan agertzen den kapitala ordaintzea, langilea aldi baterako ezintasuna amaitzeagatik eta ezintasun iraunkorraren kalifikazioaren zain egoteagatik zerbitzu aktiboa amaitzen den egunean edo hil den egunean aitortuta zituen kategoria eta ordainsari mailaren araberakoa izanen dena, egun horiei buruzko taulan indarrean dagoen zenbatekoan.
b) Istripuz hiltzen bada, a) atalean ezartzen den kapitala ordaintzea, betiere aseguratuak izan duen istripu baten ondorioz hil bada.
c) Lanerako erabateko ezintasun iraunkorra badago, a) atalean ezartzen den kapitala ordaintzea, ezintasun iraunkorrak ondorioak sortzen dituen egunean indarrean dagoen zenbatekoan. Mota guztietako lan ordainduetarako erabateko ezintasun iraunkorra daukaten aseguratuek baino ez dute jasoko kapital hori.
Aseguru horren kontratazioa eta primaren ordainketa enpresaren kontura izanen dira.
138. artikulua. 2010ean bizi aseguruaren kapital aseguratuak 1. eranskineko taulan agertzen direnak izanen dira. Hitzarmen kolektiboaren indarraldiko hurrengo urteetan taula horiek 96. artikuluan ezarritakoaren arabera gehituko dira.
139. artikulua. Hirurogeita bost urte betetzean, langile guztiek nahitaezko eta behin betiko baja hartuko dute taldeko bizi aseguruan, inolako kapitalik jasotzeko eskubiderik izan gabe.
140. artikulua. Bizi aseguruari buruzko batzorde mistoa eratuko da. Horren bidez langileen ordezkariek aseguruaren kudeaketan parte hartuko dute.
141. artikulua. Etxebizitzak.
Langileek kredituak eskuratzen ahalko dituzte, eskatzailearen familiaren ohiko etxea izanen den etxebizitza eskuratu, eraiki eta zaharberritzeko, betiere bere jabetzako beste etxebizitza bat ez badauka. Aldeak ordezkatzen dituen batzorde misto paritarioak kredituen baldintzak eta kopuruak arautuko ditu akordioaren bidez.
Kreditu horietako bakoitzaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izanen da, gehienez. Hitzarmen kolektibo honek indarra duen bitartean ematen diren kreditu guztien batura ezin izanen da 961.620 eurotik gorakoa izan, hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzean. Interes tasa aplikagarria %4koa izanen da urteko. Enpresak ez dio langileari atxikiko eragiketa horren aseguramenduaren zenbatekoa.
Aurreko paragrafoan ezarrita ez dagoenerako, kreditu horiek 1987-7-3ko bi akordioetan, 1987-9-2ko akordioan, 2008-01-15eko CAS-08-02 akordioan eta haien eranskinetan ezarritako baldintza eta betebeharrei jarraiki emanen dira.
142. artikulua. Urritu fisikoak.
Enpresak bidezko Organo Teknikoek beren ohiko lanbiderako baliaezin partzialtzat edo erabateko baliaezintzat jotzen dituzten langileei lanpostu egokia emateko konpromisoa hartu du, betiere langileak beharrezkotzat jotzen diren lanbide birmoldaketako jarduerak gauzatzeko prest badaude.
Batzorde mistoa osatuko da, langile urrituek gauza dezaketen lanpostuen katalogoa egiteko asmoz. Katalogo horretan adierazten diren lanpostuak mota horretako langileentzat gordeko dira, eta balizko txandaketa edo lekualdaketatik kanpo egonen dira.
Ez dira urritutzat joko bidezko Organo Tekniko Ofizialek horrelakotzat jo dituzten langileak baino gehiago. Hala eta guztiz ere, batzordeak aho batez erabakiz gero, egoera hori esleitzen ahalko zaie, batzorde teknikoek baztertu arren, lanpostu arrunta gauzatu ezin omen duten langileei (adibidez, buru-gaixoak eta nerbio-gaixoak).
Langile horien jarraipen eta kontrolerako etengabeko sistemari eutsiko zaio.
Hala ere, Lan Babestuen Batzordearen iritziz lanpostua langilearen profilaren arabera esleitzeko ageriko zailtasunak daudenean, langileak hurrengo taularen arabera dagokion kalte-ordaina hartzen ahalko du, batzordeak orientabidea eman ondoren:
HILEKO PENTSIOA EUROTAN | KALTE-ORDAINA EUROTAN |
144,24 euro edo gutxiago | 30.984,00 |
144,25 eta 204,34 euro artean | 27.664,87 |
204,35 eta 222,37 euro artean | 25.451,81 |
222,38 eta 228,38 euro artean | 23.232,91 |
228,39 eta 234,39 euro artean | 22.225,08 |
234,40 eta 240,40 euro artean | 21.024,68 |
240,41 euro edo gehiago | 19.918,63 |
143. artikulua. Gizarte funtsa.
Enpresak 14,64 euroko zenbateko gordina emanen du hiru hilez behin, plantillan alta emanda dagoen langile bakoitzeko. Ordainketa otsail, maiatz, abuztu eta azaroaren 15ean eginen da, eta kalkulua ordainketa egin aurreko hilaren amaierako plantillaren arabera eginen da.
Diru-kopuru hori urtero gehituko da, hitzarmen kolektiboaren soldata kontzeptuen urteko gehikuntzaren moduan eta portzentajean.
Enpresa Batzordeak gizarte funtsa kudeatuko du, jada dagoen araudiaren arabera. Funtsak luzaroko gaixotasun, minusbaliotasun funtzional fisiko eta psikiko eta abarrengatik ohiz kanpoko prestazio ekonomikoak emanen ditu.
144. artikulua. Eskolarako laguntza.
Irailetik ekainera bitartean (biak barne) jaso beharreko eskolarako laguntza hurrengoa izanen da:
-4 eta 5 urte bitarteko seme-alabak: 7,06 euro hilean. Hirugarren kategoria - Langile berriak: 6,00 euro hilean.
-6 eta 9 urte bitarteko seme-alabak: 10,34 euro hilean. Hirugarren kategoria - Langile berriak: 8,79 euro hilean.
-10 eta 16 urte bitarteko seme-alabak: 11,77 euro hilean. Hirugarren kategoria - Langile berriak: 10,00 euro hilean.
Eskolarako laguntza hori:
a) ikasturte oso bakoitzean ordainduko da, hamar hilabetean; nahiz eta urriaren 1ean ordaintzen hastea ezarrita dagoen, irailean ere ordainduko da.
b) jasotzeko eskubidea urriaren 1a baino lehen lau urteak betetzen dituzten umeekin hasiko da.
c) kobratuko dute ume guztiek, hamasei urte bete arte (derrigorrezko eskolatze-aldia), eta 17 urtekoek ere bai, hamasei urteak ikasturtea hasi ondoren betetzen badituzte.
145. artikulua. Langileei autoak saltzea.
Enpresak langileei autoak saltzeko une bakoitzean indarrean dauden baldintzak jakinaraziko dizkio batzordeari, bereziki sustapen kanpaina bereziei, salmenta bereziei eta istripua izan duten autoen esleipenari dagokienez.
X. KAPITULUA
Atal sindikalak
146. artikulua. Enpresak legez eratuta dauden eta lantegian behar bezalako ezarpena daukaten atal sindikalak onartzen ditu.
Ondorio horietarako, enpresan plantillaren %10 edo hortik gorakoa osatzen duten langile afiliatu eta kotizatzaileak dituzten sindikatuak behar bezala ezarrita daudela ulertuko da, sindikatu horiek kapitulu honetan hausnartzen diren bermeak izanen dituztela. Sindikatu bakoitzak bere afiliatuen kopurua ziurtatuko du modu fede-emailean enpresaren aurrean, eta horrek afiliazio eta kotizazioaren zehaztasuna egiaztatzen ahalko du.
147. artikulua. %10etik gorako afiliazioa daukaten atal sindikalei zeregin sindikalak egiteko beharrezko baliabide teknikoak dituen lokala emanen zaie.
148. artikulua. Abuztuaren 2ko 10/1985 Lege Organikoan ordezkarien kopuruari eta ordezkari horiek zeregin sindikaletarako erabil ditzaketen orduei buruz ezarritakoaz gain, hurrengo berme osagarriak itundu dira:
Atal sindikalek plantillaren %10 edo hortik gorako afiliazioa daukaten guztietan, bi ordezkari sindikal egonen dira, beren eginkizun sindikaletarako lanaldi osoko dedikazioa izanen dutenak. Bi ordezkari horiei lanaldi osoko dedikazioa duen beste bat gehituko zaie, portzentaje hori gainditzen duen 400 afiliatuko talde bakoitzeko; azken kontzeptu hori gorabehera gehieneko kopurua sei ordezkarirena da.
149. artikulua. Nolanahi ere, ordezkari sindikalak enpresako langile aktiboak izan beharko dira.
150. artikulua. Enpresako zuzendaritzak beharrezko baimena emanen die ordezkari sindikalei, lantokira sartu eta irten ahal izateko (ohiko lanalditik kanpo ere bai).
Era berean, baimen hori baliozkoa izanen da enpresako bulegoetatik ibili ahal izateko, horrek arduraldi sindikaleko ordu kopuruari buruz erabakitakoaren gehikuntzarik ekarriko ez duela, eta enpresak bulego jakin batzuetatik ibiltzea debekatzeko daukan eskubidearen kalterik gabe.
151. artikulua. Atal Sindikalei 8/1980 Legearen 64. artikuluan ezarritako informazioa emanen zaie, eta kideek Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren berme guztiak izanen dituzte, gutxienez.
152. artikulua. Eginkizun sindikala uzten dutenean, ordezkariek prestakuntza eta egokitzapen aldia izateko eskubidea izanen dute, betiere eginkizun horietan bi urte, gutxienez, eman badute.
153. artikulua. Ordezkari sindikalei ordezkatzen duten sindikatuko afiliatuei arau-hauste larriak edo oso larriak direla-eta ezartzen zaizkien kaleratze eta zehapenen berri emanen zaie aurretiaz.
154. artikulua. Enpresak onartzen dituen atalen kuota sindikalaren ordainketa nominaren bidez eginen da, atalek hori eskatzen badute.
155. artikulua. Legez eratuta egon arren, kapitulu honetan ezartzen den behar bezalako ezarpena ez daukaten atal sindikalei Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoak ondorio horietarako zehazten dituen bermeak aitortuko zaizkie.
XI. KAPITULUA
Lan osasuna, mutualitateak eta ingurumena
156. artikulua.
A) Lan osasuna.
1) Hitzarmen kolektiboa negoziatu duten ordezkariek hauxe aitortzen dute:
a) Beharrezkoa da arriskuen prebentzioaren arloko neurriak hartzen eta lan baldintzak hobetzen aurrera egitea.
b) Teknologia eta industria modernoek sortutako lanbide arrisku batzuk daude, aurreikusi ez direnak edo Laneko Arriskuen Prebentziorako gure legediak behar bezala arautu arren, etengabeko azterketa eguneratua behar dutenak.
c) Gaur egun segurtasun eta higiene soilen mugak zabaldu egin dira, lan osasunaren kontzeptu handiagoa garatzeko. Gauzak horrela, arriskuak saihesten, osasunari eusten eta deserosotasuna arintzen laguntzen duten laneko baldintza eta zirkunstantzia guztiak aztertzen dira.
d) Nazioarteko ospea daukaten erakundeek teknika zientifiko eraginkorrak aplikatzen dituzte, gure jarduerari gehitu behar zaizkionak.
e) Nazioarteko araudiak orientabidea eman dezake neurri egokiak hartzeko orduan, bai gure industriaren berezko arriskuak saihesteari dagokionez, bai lan osasuna garatzeari dagokionez.
2) Horregatik guztiagatik, aldeek adierazi dute automobilgintzako langileak -eta bereziki enpresako instalazio teknologiko bakoitzeko langile espezifikoak- ukitzen dituzten arrisku guztien neurri zuzentzaileak aztertu eta aplikatzen laguntzeko asmoa daukatela, baita prebentziorako teknika aplikagarri egokienak zehazten laguntzekoa ere, Segurtasun eta Osasun Batzordeen eta ordezkari sindikalen ahalik eta partaidetza handiena bultzatuta. Segurtasun eta Osasun Batzordeak lanbide arriskuen prebentziorako arau teknikoak idatzi eta onesteko prozesuan parte hartuko du.
3) Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordea enpresa eta langileak ordezkatzeko eta parte hartzeko organoa da, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen ondorioz legean bertan ezarritako eskumenak bere gain hartzen dituena eta legean esleitzen zaizkion ahalmenak erabiliz jarduten duena.
4) Enpresak arriskuari buruz egiten dituen ebaluazioak langileei inkesta eginez eguneratuko dira, Segurtasun eta Osasun Batzordearen bidez langileen ordezkariei aurretik galdetuta eta inkesta egiten parte hartuta. Inkesta horrek honako hauek barne hartuko ditu:
-Arrisku psikosozialak.
-Lanaren antolaketatik sortutakoak.
-Arriskuen identifikazioa.
-Langileak arriskuen gainean daukan pertzepzioa.
-Langileak neurri zuzentzaileak proposatzea.
Volkswagen Navarra, S.A.n dauden arriskuak antzeman eta desagerrarazteko lanean aurrera egiteko asmoz, langileek eta Segurtasun eta Osasun Batzordeak prebentzio neurrien azterlanean eta aplikazioan parte hartzea sustatu eta indartuko da, lanpostuen baldintza ergonomikoak hobetuta eta lanaren medikuntza bultzatuta langileen osasun arazoak konpontzen laguntzeko eta absentismoaren arrazoi objektiboetan eragina izateko. Horrela, langileek prebentzio arloan parte hartuko dute, horretarako komenigarriak diren jarduketa protokoloak idatziko direla.
5) Langileen ordezkariei galdetu eta inkesta egiten parte hartu ondoren, enpresak tresna informatikoak garatuko ditu, lan kargari dagokionez langileei laneko arriskuen berri emanen dietenak; horrela, berariazko lan kargaren aurretik, bidezko segurtasun-fitxa eguneratuta eransten ahalko da.
Segurtasun-fitxak honakoak bilduko ditu:
a) Segurtasun, higiene eta ergonomiako arriskuei buruzko ebaluazioa.
b) Lanpostu horren prebentzio aginduak.
6) Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordearekin batera gauzatu behar duen lanaren baitan, enpresak ahalik eta neurri handienean lan arriskuak desagerrarazteko eta lana gauzatzeko orduan eta, beraz, lan jarduera hobeto gauzatzeko orduan segurtasun handiagoa ekartzeko oinarri hartuko diren honako gai eta lan tresnak garatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, hurrengo gaiak garatuko dira:
a) Lanpostuen optimizazio ergonomikoko sistemarekin jarraitzea.
b) Langileen ordezkariekin ituntzen diren lanpostuen balorazio ergonomikoak mugimenduen analisiaren eta elektromiografiaren metodoaren bidez eginen dira, fabrikazio linean bertan.
c) Arrisku jakinarazpena izeneko dokumentua bultzatzea, prebentzio kudeaketako tresna gisa.
d) Lan plana garatzea, horretan aldi baterako ezintasuneko prozesu luzeek mailakako laneratzea dutela.
e) Agintari eta langileentzako azterketa, gomendio eta aholkularitza medikoak dituena.
f) Absentismo batzordea sortzea absentismoa murriztea dakarten hainbat neurri egiteko. Problematika horri erantzunen zaio arrazoiak, haien kuantifikazioa eta eragina zehaztuta eta hobekuntza, prebentzio, ebaluazio eta jarraipen neurriak ezarrita.
g) Osasun eta Segurtasun Batzordearen barnean txanden azterketari buruzko baterako azterlan berria aurkeztuko da, urtea amaitu baino lehen, lan jarduera egokitzeko, txanden txandaketak eta haien aldizkakotasuna bizi biorritmoetara moldatzen saiatuta.
B) Mutualitateak.
Hitzarmen honetan (156. art.) ezarritako Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeak bere funtzionamendu araudiari jarraiki jardunen du. Prebentzioari eta lan osasunari buruzko informazioari dagokionez, lau hilez behin bilera deituko da, eta enpresarekin istripu eta gaixotasun arrunten kontingentziak itunduta dituen lan istripu eta lanbide gaixotasunen mutualitateko (MATEPSS) ordezkariei bileran parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie. Bileretan prebentzio ekintza hobeto planifikatzeko ondorioetarako, garrantzitsuak diren datu estatistikoen berri emanen da. Izan ere, bilera bakoitzean lanbide kontingentziengatik sortutako bajen eta osasun sistema publikora bidalitako bajen kopuru, arrazoi eta iraupenari buruzko datuak, patologia, ezbehar kopuruen estatistikak eta lanbide gaixotasunak jakinaraziko dira, besteak beste.
C) Ingurumena.
Enpresak, bere ingurumen arloaren bidez, prebentzio ordezkarien Batzordeari aurretik jakinaraziko dizkio kudeaketa arloko alde garrantzitsuak eta ingurumenaren arloan egiten diren kanpainak. Halaber, aipatutako batzordeari enpresan ezarri den ingurumen kudeaketako sistema eta sortzen doazen aldaketa garrantzitsuak jakinaraziko zaizkio.
Ingurumen helburuen plangintza eta kudeaketa egokiak egiteko asmoz, ingurumen arloak ordezkarien organo espezializatuetatik, eta bereziki prebentzio ordezkarien batzordetik, egiten zaizkion ekarpenak aztertuko ditu.
Enpresak ingurumen arloaren bidez egin nahi dituen etengabeko helburuetako bat langileak ingurumenaren arloan etengabe prestatzea da. Prebentzio ordezkarien Batzordeari langile orokorren mailan zein ingurumeneko adituen edo zuzendarien mailan ematen diren ikastaro guztien berri emanen zaio, horietan parte hartzeko aukera izan dezaten.
Horrez gain, langileen talde batzuk prestatu eta horiei informazioa emanen zaie, beren jardueraren eta erabiltzen dituzten produktuen ezaugarriak direla-eta ingurumenari kalte egin diezaioketelako.
XII. KAPITULUA
Diziplina araubidea
157. artikulua. Enpresako zuzendaritzak zehapenak jartzen ahal dizkie langileei, ondorengo artikuluetan ezarritako hutsegiteen eta zehapenen mailaketari jarraikiz.
158. artikulua. Hutsegiteen larritasuna.
Langileak eginiko hutsegiteak arinak, larriak edo oso larriak izanen dira, haien garrantzia, ondorioa eta asmoa ikusita.
159. artikulua. Hutsegite arinak.
Honako hauek hutsegite arinak dira:
a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz gehienez hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.
b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea, hilabetean egun batez.
c) Lanera joanen ez dela ez jakinaraztea, aurretiaz edo, bidezkoa denean, hurrengo 24 orduen barrenean, hori egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.
d) Zerbitzutik edo lanpostutik denbora laburrerako alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, baldin eta horren ondorioz pertsonei edo gauzei kalte handi samarra egiten bazaie.
e) Norberaren ardurapean dauden ekipoak eta lan materiala zaindu edo mantentzeko akats arinak.
f) Enpresaren bezeroak edo hornitzaileak adeitasunez eta arretaz ez hartzea.
g) Bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea enpresari, horrek lankideei edo enpresari kalterik edo arazorik ekartzen badie.
h) Langilearen familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan ondorioak izan ditzaketenak, ez jakinaraztea behar den garaian.
i) Beren eginkizunetan arauz ari diren nagusiek emandako aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonei edo gauzei kalte edo arriskurik ekartzen ez badie.
j) Ohiko lanaldiaren barnean egiten diren prestakuntza ikastaro teoriko edo praktikoetara ez joatea, bidezko arrazoirik izan gabe.
k) Lankide, bezero edo hornitzaileekin eztabaida izatea lanaldi barrenean.
l) Noizean behin mozkortuta edo drogak hartuta egotea lanean.
160. artikulua. Hutsegite larriak.
Hutsegite larriak honako hauek dira:
a) Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz baino gehiagotan hilabete batean, bidezko arrazoirik izan gabe.
b) Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea bi egunetik lau egunera, hilabete baten barnean. Aski izanen da lana behin bakarrik huts egitea, horren ondorioz lankide baten txanda nahaspilatzen bada edo enpresari kalte handi samarra sortzen bazaio.
c) Zerga kontuan edo Gizarte Segurantzan eragina izan dezaketen datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez aipatzea.
d) Lanorduetan jolasean edo denbora pasa ibiltzea, behin eta berriz eta laneko martxa kaltetuz.
e) Langilearen ardura dutenen aginduei jaramonik ez egitea, horrek pertsonengan edo gauzetan ondorio larria baldin badakar.
f) Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza, lankideengan arrazoizko arrangura sorrarazten duenean eta enpresak aurrez ohartarazi badio, betiere.
g) Beste langile baten lekua hartu eta laneko sarrerako edota irteerako erregistroak eta kontrolak aldatzea.
h) Zabarkeriaz edo utzikeriaz aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan, baina, horren ondorioz, pertsonengan edo gauzetan kalte larririk sortu gabe.
i) Enpresaren baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, bai eta enpresako tresnak, erremintak, makinak edo ibilgailuak norberarentzako edo beste batentzako erabiltzea ere, lanordutik kanpo bada ere.
j) Hutsegite arinak berriz egitea (puntualtasun falta salbuetsita), mota desberdinetakoak izan arren, hiruhileko baten barnean eta langileari zehapena jarri izanik.
k) Langileen sexu askatasunaren kontrako edozein eraso, hala nola ahoz zein egitez iraintzea eta pertsonen intimitatea edo duintasuna ez errespetatzea.
l) Noizean behin mozkortzea edo drogak hartzea, lanerako ondorio makurrak badakartza edo langileen segurtasuna eta osasuna arriskutan jartzen bada.
161. artikulua. Hutsegite oso larriak.
Honako hauek hutsegite oso larriak dira:
a) Puntualtasun falta lanera sartzean edota lanetik irtetean, hamar aldiz baino gehiagotan hilabete batean, edo hogei aldiz baino gehiagotan urtebetean.
b) Lanera hiru egun jarraian huts egitea, edo bost egun tartekatutan hilabete batean.
c) Agindutako kudeaketan iruzur, leialtasun eza edo konfiantza-abusu egitea eta beste lankideei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lantokietan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.
d) Eritasuna edo istripua simulatzea. Langilea bajan egonik, bere zein besteren kontura edozein lanetan aritzea lan arloko arau-haustetzat hartuko da. Halaber, hutsegite oso larritzat joko da istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro.
e) Zerbitzutik edo lanpostutik alde egitea bidezko arrazoirik gabe denbora laburrerako bada ere, baldin eta horrela enpresari edo lankideei kalte handi samarra ekartzen bazaie, segurtasuna arriskuan jartzen bada edo istripuren bat eragiten bada.
f) Enpresako sekretuak, nahitaez isilpean gorde beharrekoak, haustea edo bortxatzea.
g) Enpresari bidegabeko lehia egitea zenbait ekintzaren bidez.
h) Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.
i) Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu falta agertzea goragokoei, mendekoei edota haien senideei, baita lankideei eta enpresaren hornitzaile eta bezeroei ere.
j) Hutsegite larri bat egin ondoren, bi hilabeteren barnean gehiago egitea, mota desberdinetakoak izan arren, zehapena jaso badute.
k) Laneko edozein gaitan goragokoen esanak edo aginduak ez betetzea, horrek enpresari edo lankideei kalte nabarmena eragiten badie, salbu eta zuzendari, buru edo erdi mailako kargudunek agintekeriaz jarduten dutenean, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta langilearen kaltetan.
l) Sexu askatasunaren kontrako erasoak, langilea menpekoa dela aprobetxatuz egiten direnak, edo egoera pertsonala nahiz lanekoa dela-eta bereziki ahulak diren pertsonei egiten zaizkienak.
162. artikulua. Zehapenen araubidea.
Enpresak du zehapenak jartzeko ahalmena, hitzarmen honetan ezarritakoari jarraikiz.
Hutsegite larri eta oso larriengatik zehapena jartzeko, idatziz jakinaraziko zaio langileari, data eta zehapena jartzeko arrazoiak adierazita.
Enpresak hutsegite larri edo oso larriengatik ezartzen dituen zehapen guztien berri emanen die langileen legezko ordezkariei. Zehapena ezarririk, haren datatik hirurogei egun arte luzatzen ahal da bete gabe.
163. artikulua. Zehapenak.
Hauek dira hutsegiteengatik jartzen ahal diren gehieneko zehapenak:
a) Hutsegite arinengatik:
-Kargu-hartze idatzia.
b) Hutsegite larriengatik:
-Kargu-hartze idatzia.
-Bi egunetik hogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.
-Beste lanpostu batera aldatzea, zentro berean.
c) Hutsegite oso larriengatik:
-Kargu-hartze idatzia.
-Hogeita bat egunetik hirurogeira bitarteko enplegu-soldaten etenaldia.
-Kaleratzea.
164. artikulua. Preskripzioa.
-Hutsegite arinak: hamar egun.
-Hutsegite larriak: hogei egun.
-Hutsegite oso larriak: hirurogei egun.
Horiek guztiak enpresak gertaeren berri izaten duenetik eta, betiere, gertatu eta handik sei hilabetera.
165. artikulua. Indarreko zehapenik ez daukaten langileei ezartzen zaizkien egun batetik hamarrera bitarteko enplegu-soldaten etenaldiari buruzko zehapenak betetzea sei hilabeteko epean beste hutsegite larri edo oso larri bat edo bi hutsegite arin egiteak baldintzatuko du.
Dauden inguruabarrak ikusita, enpresak eskumen hori ere gauzatzen ahalko du, hutsegite larri edo oso larriengatiko beste zehapen batzuk daudenean edo langileak deuseztatu gabeko zehapenen bat daukanean. Kasu horietan urtebete batera arteko epea ezartzen ahalko da, zehapena betetzea eteteko ondorioetarako.
Hutsegiteen kalifikazio egokiaren kalterik gabe, enpresako zuzendaritzak zehapen arinagoa aplikatzea erabakitzen ahalko du, dauden inguruabarrak ikusita.
166. artikulua. Agintekeria.
Zuzendariek, buruek edo erdi mailako agintariek agintekeriaz jokatzen badute, enpresek hutsegite oso larritzat joko dituzte gertaera horiek eta dagokien zehapena ezarriko diete.
Zuzendari, nagusi edo erdi mailako agintari batek agintekeriaz jokatu duela ulertuko da egintza arbitrarioren bat gauzatzen badu, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta menpekoari kalte nabarmena eginez. Behin arau-haustea egiaztaturik, enpresako zuzendaritzak zehapena ezartzeko neurririk hartzen ez badu, langile kaltetuak jakitun jarriko ditu langileen ordezkariak, eta horiek egokitzat jotzen dituzten ekintzak gauzatzen ahalko dituzte.
167. artikulua. Interpretazio Batzorde Mistoa-Egonkortasun soziala. Alde bakoitzeko sei ordezkarik osatutako batzorde mistoak hitzarmen kolektiboaren interpretazio eta aplikazio orokorren gatazketan esku hartuko du. Batzordea hitzarmena sinatu eta hurrengo hogeita hamar eguneko epearen barnean osatuko da.
Hitzarmen honetan itundutakoari buruz desadostasunak badaude, bi aldeek erabaki dute lan arloko gorabeheraren bat gertatu aurretik, batzorde horri interpretatzeko eskatuko zaiola, gaiari buruzko iritzia eman dezan.
Aldeen artean harreman onak sustatu eta mantentzeko asmoz, hitzarmen kolektiboaren negoziatzaileek adierazi dute edozein desadostasun konpontzeko beti negoziazioaren bidea amaitzeko asmoa eta konpromisoa daukatela. Horrela, komunikazio eta konfiantza giroari eusten jarraituko dute, partaidetzaren eta elkarrekiko onarpenaren bidez, eta hori sustatzen jarraituko dute, bai hitzarmena interpretatzeko batzordetik, bai horretan zehaztutako gainerako batzordeetatik.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Lehenengoa.-Libre hartu diren nahitaezko larunbaten eta benetako lanegunak izan diren larunbaten arteko balizko desadostasunari (11. eranskinaren 1. artikuluaren 1. puntuaren c) atala) eman beharreko tratamendua eta hala nahi duten langileei denbora horren truke jaiegunak emateko aukera negoziatuko dira.
Inkesta bat eginen da, jaiegunetako ekoizpen osagarritik ondorioztatzen diren eskaerei erantzuteko eta atsedenaldiaren formularen bidez ordaintzeko aukeren bideragarritasun teknikoa eta antolaketaren arlokoa aztertzeko asmoz. Emaitzak aztertu ondoren, aukera horiek bideragarriak diren ala ez erabakiko da.
Bigarrena.-Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera, plan bat abiaraziko da, oporren tarterako eta lanaldi industrialerako ofiziozko behar beste profesional (MODeko 1. eta 2. mailetako ofizialak) egoteko aukera emanen duena.
Hirugarrena.-Enplegua.
1) Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, enpresak plantillaren okupazioari eutsiko dio, enplegu finkoa sortzeko konpromisoa izanda. Urtean egiten diren itundutako aurre-erretiroak eta baja begetatiboak aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtuz beteko dira.
Enpresarekin lotura handiagoa izateko eta, adierazi bezala, aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtu ahal izateko asmoz, aldeek konpromisoa hartu dute, beharrezkoa bada, batera aplikatzeko indarreko Nafarroako Metaleko hitzarmenaren klausula bat: "merkatuaren gorabeherek, lan metaketek edo eskabide gehiegi izateak baldintzatutako iraupen jakineko kontratu mota horren iraupena gehienez ere 12 hilabetekoa izanen da 18 hilabeteko tartean, aipatu diren arrazoiak sortzen direnetik hasita". (Nafarroako Metaleko hitzarmenaren 48. artikulua eta XV. xedapen gehigarriaren aldaketa/gure hitzarmenaren 69. artikulua).
2010ean aldi baterako 150 kontratu mugagabe bihurtuko dira. 2011ko eta 2012ko beharrezko plantilla zehazteko, produkzio ahalmena (1.400 a/e) zein benetako fabrikazio denbora objektiboa hartuko dira kontuan, baita zerbitzu teknikoak (adibidez, lanaldi industriala, absentismoa, etab.) eta urteko programa zehazten duten gainerako parametroak ere. Horrek azken bi urteetan 250 kontratu mugagabe egitea ekar lezake, guztira.
2) Ordezte kontratuak: Ordezte kontratuak eginen dira lanaldi murrizketengatik eta amatasunagatiko bajengatik. Kontratu horiek ondoz ondoko ordutegiekin eginen dira.
Laugarrena.-18 lan txanda ezarri dira Informatikan eta Zerbitzu Medikoetan. Bestelakoa erabaki arte, Mantentze-lanei buruzko 2000-6-28ko akordioa eta Prentsei buruzko 2000-2-8ko akordioa indarrean daudela ulertuko da.
Bosgarrena.-Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, enpresak 60 urteko langileei aurre-erretiroak aplikatzen jarraituko du, gaur egungo sistemaren eta baldintzen antzekoei eutsita, hitzarmen kolektibotik kanpoko itunaren bidez. Antolaketa beharrizanak kontuan hartuta, hirurogei urtetik beherako langileen aurre-erretiroak ituntzen ahalko dira. Plantillak gaztetzeko aukera ematen duten beste neurri batzuk aztertu eta ituntzen ahalko dira.
Enpresako urritu fisikoen Aurre-erretiroen Planaren berdinketa ekonomikoa hitzarmenean dauden batzordeetako batean (Laneko Osasun Batzordea edota Jarraipen Batzordea) aztertu eta landuko da.
Seigarrena.-70., 92. eta 94. artikuluetan eta 1., 4., 8. eta 11. eranskinetan espresuki adierazi gabeko ordainsariak eta ordainketak "Espezialista berrien" kategoriari ordainduko zaizkio, artikulu egokian edo eranskinean agertzen den zenbatekoaren %85eko proportzioan.
Zazpigarrena.-Sozietatearen Administrazio Kontseilua hitzarmena sinatzen duten ordezkariekin bilduko da urtean behin. Bileran hainbat gai landuko dira: enpresaren bilakaera ekonomikoa, ekoizpen eta salmentaren egoera, ekoizpen programak, eta plantillaren interesa eta lana ukitzen dituzten kontuak. Bilera egitea bi hilabete aurrerago erabakiko da. Ahal bada, bilera Iruñean eginen da.
Zortzigarrena.-Baldintza suntsiarazlea. 68. artikuluaren 3. eta 4. paragrafoetan, 69. eta 70. artikuluetan eta 1., 4., 8. eta 11. eranskinetan espezialista berrientzat ezartzen diren baldintzek, 96. eta 138. artikuluetan ezartzen den soldaten berrikuspenak, 68. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan ezartzen den d) letraren onarpenak, 6. eta 12. xedapen gehigarrietan ezarritakoak eta 31. artikuluan ezartzen diren bi hilabeteko probaldiei eusteak multzo zatiezina osatzen dute. Baldintza bakoitzaren balio eta aplikagarritasun osoa edo partziala baldintza multzoaren balioaren eta aplikagarritasunaren araberakoa da. Beraz, deuseztasuna, deuseztapena, errebokazioa edo beste edozein arrazoi dela-eta, zeinahi baldintzak erabat edo partzialki eraginkortasunik ez badu, haiek guztiak izanen dira eraginkortasunik gabeak, 2010-01-01etik aurrera.
Bederatzigarrena.-Enpresak finantza-erakunde ospetsu bati Volkswagen Navarrako plantillarako pentsio-plan bati buruzko azterlana egiteko eskatuko dio. Azterlan hori oinarri hartuko da, gure enpresan bideragarria den ala ez aztertzeko. Azterlana urtebete bateko epean aurkeztu beharko da, VII. hitzarmen kolektiboa sinatzen denetik.
Hamargarrena.-Volkswagen Navarra, S.A.k gaur egun langileen aurre-erretiroen planak berarekin hitzartu dituen finantza-erakundearekin koordinatzeko konpromisoa hartu du, biziarteko errentaren gainean konpromisoren bat harpidetu nahi duten langileentzat baldintza hobeak lortzeko ondorioetarako.
Hamaikagarrena.-Plan industriala.
Hitzarmena sinatzeak etorkizuneko plan industriala bermatuko du, honako hauek ekarriko dituena:
Hitzarmen kolektiboa indarrean dagoen bitartean, eguneko 1.400 autoko egungo ahalmena eta helburu horrekin instalazioak behar bezala mantentzea bermatzen dituzten beharrezko inbertsioak lortzeko proiektuak (hala nola TTS eta KTL nabe berria, araztegi berria eta abar) aktibatuko dira, baita horiek modernizatzeko beharrezkoak direnak eta produktuaren bideragarritasuna bermatzen dutenak ere.
Polo A05 modeloaren deribatu berriak abiarazteko eta sartzeko lehen fabrika izaten jarraitzeko konpromisoa izanda, enpresak konpromisoa hartu du azterlanak egiteko, automobilgintzaren proposamen teknologiko berrien aurrealdean egoteko.
Plan industrialaren barnean Azken Berrikuspeneko Tailerreko airea girotzeko eta produkzio eta langileen instalazioak (aldagelen zaharberrikuntza, atseden gelak, langileentzako altzariak...) egokitzeko eta mantentzeko obrak egin dira, baita tailer guztietan eta bereziki, muntaketa tailerrean, hobekuntza ergonomikoak ezartzekoak ere. Langileen ordezkariekin ados egonda eta Segurtasun eta Osasun Batzordearen esparruan, hobekuntza horiek urteko prebentzio planifikazioan sartuko dira. Hobekuntza ergonomikoen kapitulu honen barnean, partida bat egonen da, Volkswagen Ekoizpen Sistemaren "Kaskades" izenekoak egitetik sortzen diren ideiak ezartzeko erabiliko dena.
Hamabigarrena.-Sartu beharreko egunen poltsa.
Xedapen gehigarri honen ondorioetarako, sartu behar diren poltsako egun metatutzat joko dira bakarrik, lan egin behar bazen ere, 2002-12-19ko akordioak eta 2004-10-06ko araudia aplikatuz lan egin gabeko egunak.
Barkatzen ez diren egunak, gaur egun poltsan metatuta daudenak, sartu beharko dira.
Hamahirugarrena.-Langileei autoak saltzeko gaur egungo sistemari eutsiko zaio. Enpresak konpromisoa hartu du, VAESAri bere titulartasun juridikoa aldatu ondoren langileen ordezkariekin biltzeko eskatzeko; bilera horretan hitzarmenaren negoziazioan eman diren azalpenak aztertuko dira.
Hamalaugarrena.-Heziketa eta lanbide prestakuntza.
a) 2010eko ekainaren 23an prestakuntza zentro berria eraikitzea onetsi, eta horretarako tramiteak abiarazi dira. Zentro horrek egungo instalazioak modernizatzeko balioko du, eta prestakuntza gaiak eta proiektuak Partzuergoaren prestakuntza kontzeptuan neurri handiagoan integratzen den mailan irakasteko aukera emanen du.
b) Berariazko prestakuntza planak egitea, Lanpostuen Kalifikazio Batzordearen barnean. Plan horiek, prestakuntza ekintzak gainditu ondoren, partaideei "lanbide akreditazioak" ematen dizkieten prestakuntza eta onarpen kontzeptu berrietara egokituko dira. Akreditazio hori garrantzitsua izanen da, lanpostu hutsak betetzeko.
c) Ikastunen programa abiaraztea.
d) Aginte mahaiaren lanbide karrera: aurreakordioa sinatu ondoren, 4 hilabeteko epean karrera plana aurkeztea.
e) Talde teknikoaren prestakuntza eta gauzatzeko moduaren ebaluazioa.
Hamabosgarrena.-Hitzarmen kolektiboaren lehentasunezko aplikazioa.
Aldeek berariaz adierazi dute hitzarmenari men eginen diotela erabat eta, beraz, 2012ko abenduaren 31ra arte indarrean egonen denez, estatuko edo sektoreko indarreko beste akordio edo hitzarmen batek edo etorkizunean ituntzen ahal direnek ukituko ez dutela, hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izan ezik.
Hamaseigarrena.-Bi aldeek honako puntu hauek garatuko dituzte, horiek egiteko baldintzak ezarrita:
a) Laneko arroparen garbiketa orokortzea finkatzea.
b) Berdintasunerako plana.
c) Nominaren ordainketa bakarra.
d) Legediarekin bat datozen eta ordaintzen diren baimenak eguneratzea.
e) Atseden eta lan eremu komunak egokitzen jarraitzea: aldagelak, armairuak, atseden gelak, altzariak...
f) Garraio kolektibo iraunkorra.
g) Berdintasunari buruzko legean aipatu gabeko egoera bereziak bateratzeko azterlana.
h) Enpresan emandako denbora onartzeko programa.
i) Erretzaileentzako eremuak.
j) Hitzarmena sinatzen den egunean 55 urte baino gehiago dituzten langileek beren borondatez eskatzen ahalko dute gaueko txanda egitetik salbuesteko. Horretarako, jarduketa erregelamendua itunduko da. Modu osagarrian, arratsaldeko txanda finkoa izateko aukera aztertuko da.
k) Norberak hartzeko egunak gehitzeko aukera aztertzea Absentismo Batzordearen barnean, absentismoa oro har murrizten bada.
l) Familia eta eskola plusak bateratzea.
m) Jantokiaren zerbitzua Muntaketako langileei ere aplikatzea aztertzea.
n) Egunen poltsa arautzen duen erregelamendua eguneratzea (10. art.) eta hitzarmen berrira egokitzea.
o) Produkzioko mantentze-lan integratuak: Hitzarmena sinatu ondoren, Negoziazio Mahaian aurkeztu den mantentze-lanei buruzko azterlana garatuko da, haien kolektiboa indartzeko eta "produkzioko mantentze-lanak" kontzeptua leheneratzeko asmoz.
p) Txanda sistema berriak.
q) Eguneko ordutegia duten langileentzako borondatezko ordutegi malgutasuna.
r) Hitzarmena sinatu duten aldeek osatutako lan batzordea osatzea. Batzorde horrek ordezte kontratuen eta asteburuetako kontratuen orduko balioa aztertuko du, gaiari buruz hartzen diren ebazpenei helduko diela.
s) Volkswagen Navarra, S.A.n Volkswagen taldearen lan harremanen gutuna ezartzea.
t) Lanaldi murrizketak, soldatarik gabeko baimenak eta itunduriko eszedentziak, urtean zenbatuta (urte sabatikoak).
Hartzen diren erabakiek horiek negoziatzen dituzten aldeek ezartzen dituzten garrantzia eta eraginkortasuna izanen dituzte.
Halaber, hitzarmena indarrean dagoen bitartean, bi aldeek osatzen duten batzordeak hitzarmen kolektiboaren testu berria idatziko du, bateraezinak edo kontraesankorrak omen diren artikuluak bateratuta, balizko idazketa hutsuneak zuzenduta eta indarra galdu duten klausulak ezabatuta. Ondoriozko testua enpresaren hurrengo hitzarmen kolektiboaren idazketari aplikatzen ahalko zaio.
Hamazazpigarrena.-Produktibitatea.
Taldeko lana ezartzeko aukera aztertzea antolaketa sistema berri baten bidez. Hori langileen ordezkariekin batera adostu beharko da, eta banakako onarpena, profesionala eta ekonomikoa hausnartuko ditu, baita lanbide irudi berrien identifikazioa ere.
Hitzarmena sinatzen denetik bi hilabete igaro baino lehen, egoera azterlana aurkeztuko da (espazioa/ukimena, insaturazio denborak, ziklo denbora, neke-koefizienteak, langileria dentsitatea, etab.), produktibitate eta laneko segurtasun eta osasunaren batzorde mistoan lan baldintzen hobekuntza adosteko oinarri hartuko dena.
Hamazortzigarrena.-VII. hitzarmen kolektiboa sinatzen denean, 300 euroko ordainketa bakarra eginen zaie ukitutako langileei, MODeko langileei eta bat egindako langileei, atsedenaldien ordu aldaketarako izandako erabilgarritasunagatik.
Azken klausula.-Enpresako zuzendaritzako ordezkariei hitzarmen honen aurkezpena lan administrazioko agintaritza eskudunaren aurrean kudeatzearen ardura eman zaie, hitzarmena legez bidezkoa den moduan erregistratu, gorde eta argitaratzeko.
Hitzarmen honen testua irakurrita eta horrekin ados egonda, aldeek sinatu egin dute hasieran adierazi diren lekuan eta egunean.
1. ERANSKINA
Bizi asegurua, 2010eko
urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartekoa
BIZI ASEGURUA (137. eta 138. artikuluak). (1. eranskina) | MAILA | KAPITAL ASEGURATUAK (eurotan) |
HIRUGARREN KATEGORIA - LANGILE BERRIAK | 28.564,25 | |
HIRUGARREN KATEGORIA | A | 33.605,00 |
B | 35.304,17 | |
C | 36.982,71 | |
D | 38.678,86 | |
HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK | A | 35.304,17 |
B | 36.982,71 | |
C | 38.678,86 | |
D | 40.423,16 | |
BIGARREN KATEGORIA | A | 36.982,71 |
B | 38.678,86 | |
C | 40.423,16 | |
D | 42.197,89 | |
LEHENBIZIKO KATEGORIA | A | 40.423,16 |
B | 42.197,89 | |
C | 44.054,11 | |
D | 46.011,41 | |
ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK | A | 44.054,11 |
B | 46.011,41 | |
C | 47.842,11 | |
D | 50.018,27 | |
2. MAILAKO BURUAK | A | 47.842,11 |
B | 50.018,27 | |
C | 52.859,98 | |
D | 55.693,87 | |
1. MAILAKO BURUAK | A | 52.859,98 |
B | 55.693,87 | |
C | 58.742,72 | |
D | 61.760,17 |
2. ERANSKINA
Eredu-denborak
DENBORAK | NOIZTIK | NOIZ ARTE | MODELO BERRIAREN TEKNOLOGIA | SARTZEA |
Balioetsia edo prebentiboa | Piezaren fabrikazioa sartzea | Hasiera denborak indarra hartu zuen eguna | 3 hilabete | 6 hilabete |
Hasiera | Hasiera denborak indarra hartu zuen eguna | Denborei buruzko azterlana egin zen eguna | 9 hilabete | 12 hilabete |
Eredua edo estandarra. | Denbora zehatzak indarra hartzea | Teknologiaren aldaketa | Zehaztugabea | |
Definizioak
1) Denbora balioetsia:
Piezaren fabrikazioa edo dena delako aldaketa sartu baino lehen bulegoan balioesteagatik lortutako denbora da. Makinen kargei buruzko datuak, kostuak eta beste datu tekniko batzuk zehazteko erabiliko da.
Pieza berrien edo aldatuen lehenbiziko serieak soldatapean egiten ez direnean, denbora hori erabiltzen da, langileei ordaindu beharreko pizgarria kalkulatzeko. Beharrezko denboran egon behar da indarrean, hasiera denborak finkatzeko balio duten lehenbiziko azterlanak egin ahal izateko.
2) Hasiera denbora:
Denbora balioetsiarekin eragiketa gauzatzen den bitartean tailerrean lortzen den denbora da, eragiketa elementuetan banakatu gabe, langileak eragiketa-metodoa egonkortzat jotzeko beharrezko gaitasuna eskuratu aurretik eta tresnak guztiz prest izan gabe.
Indarrean egon behar da, metodoa egonkortzat jotzeko eta lan baliabideak behar bezala doitzea lortzeko behar den aldian.
3) Eredu-denbora edo estandarra:
Lan-denborak neurtzeko ohiko teknikarako lortzen den denbora da, metodoa aztertuta eta eragiketa elementuetan banakatuta. Ez da aldatuko gero, hitzarmen kolektiboan ezarritako kasuetan izan ezik.
4) Jarduera:
Jarduera kontzeptuak alde batetik abiadura (lana egiteko borondatearen emaitza), eta beste aldetik ezarritako metodoari jarraitzeko trebetasuna barne hartzen ditu.
Beraz, langile batek jarduera bikoitzean lan egiten duela ulertzen da, beste langile baten aldean lan berdina egiteko denbora erdia erabiltzen duenean, alde hori aurreko paragrafoan aipatu diren faktoreetako edozeinen edo faktore guztien elkarketaren emaitza izan daitekeela.
5) Jardueren eskala:
Aipatu diren jarduerak zehaztasunez erabili ahal izateko, zenbakizko adierazpena eman behar zaie.
Ondorio horretarako, eskala bat ezarri da, hurrengo berezko balioak (portzentajeetan adierazitakoak) dituena:
-0 - jarduerarik eza. Ez da lanik egiten.
-75 - gutxieneko jarduera, pizgarridun lan erregimenaren barnean gauzatutakoa. Arruntena da pizgarririk gabeko lan erregimenetan.
-100 - jarduera ezin hobea.
6) Gutxieneko jarduera:
Pizgarriekin lan egiten duen langileak izan dezakeen txikiena da, eta normalean errendimenduarengatiko ordainsariaren pizgarririk gabe garatzen dena bezalakoa da. Lurzoru lautik zuzen, oinez eta zamarik gabe doan gizaki arrunt batek daukan orduko 4.500 metroko abiadurari dagokio.
7) Jarduera ezin hobea:
Aurreko idatz-zatian zehaztu den gutxieneko jardueraren lau hereni dagokio. Langile arruntak jarduera horrek berarekin dakarren lan-erritmoari eusten ahal dio etengabe, osasuna kaltetu gabe; izan ere, nekearen ondoren, lanalditik kanpo eta lanaldiaren barnean ezartzen diren atsedenaldietan indarberri daiteke. Jarduera horri eranskin honen 5. puntuan zehaztu den eskalaren zenbakizko 100 balioa dagokio.
Bestalde, 100 jardueran lan eginda, burutzapen-abiadura eragiketa-metodoari zuzen jarraitzeko, nerbio eta muskuluen kontrola ez galtzeko eta lana beharrezko kalitateaz egiteko modukoa izan behar da.
8) Eredu-denbora:
Eredu-denbora enpresako Zerbitzu Teknikoek zeregin zehatz bat errendimendu ezin hobeaz egiteko ematen duten denbora da.
96 jarduerari dagokion eragiketarengatiko denborari beharrizan pertsonal eta nekeagatiko handitze faktoreak aplikatzearen ondorioz sortzen da.
9) Ekoiztutako orduak:
Egindako ekoizpena eranskin honen 8. puntuan zehaztu diren eredu-denborak oinarri hartuta baloratzetik ondorioztatzen direnak dira.
10) Errendimendua:
Hurrengo eragiketaren emaitza da: ekoiztutako orduak zati lana egiten eman diren orduak.
11) Gutxieneko errendimendua:
Denboraldi zehatz batean eranskin honen 6. puntuan zehaztu den gutxieneko jardueran lan egindako lanari dagokio.
Jardueraren kasuan bezala, gutxieneko errendimenduaren zenbakizko adierazpena 75 da.
12) Errendimendu arrunta:
Errendimendu arrunta langile batek azken hiru hiletan garatu duena da. Langileak taldeko errendimenduan lan egiten badu, bere errendimendua taldearena izanen da.
13) Errendimendu ezin hobea:
Denboraldi zehatz batean jarduera ezin hobean gauzatutako lanari dagokiona da. Jarduera ezin hobearen kasuan bezala, haren balioa 100 da.
3. ERANSKINA
Nekearen faktoreak: buruaren eta gorputzaren ahalegin konbinatua

4. ERANSKINA
2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitarteko primak eta ekoizpen sariak
Lanpostuaren kategoriaren araberako eredu-kopuruen taula.
Aurreko hitzarmen kolektiboaren 97. artikuluan eta hamaseigarren xedapenean ezarritakoa aplikatuta, soldata kontzeptu hori orduen plusean sartuko da, hitzarmen honetara 20. eranskin gisa gehitu diren 2008ko apirilaren 29ko erabakien testuen arabera.
5. ERANSKINA
Ekoizpen plus osagarriak
Aurreko hitzarmen kolektiboaren 97. artikuluan eta hamaseigarren xedapenean ezarritakoa aplikatuta, soldata kontzeptu hori orduen plusean sartuko da, hitzarmen honetara 20. eranskin gisa gehitu diren 2008ko apirilaren 29ko erabakien testuen arabera.
6. ERANSKINA
Hurrengo kategorien definizioa
1) Lehen mailako osasun-laguntzaile teknikoa:
Enpresako osasun-laguntzaile teknikoaren titulua izanda, enpresako Zerbitzu Medikoen Antolaketa Araudian adierazten diren zerbitzuak, laguntza arlokoak eta esleitzen zaizkion bere lanbideko zereginak gauzatzen dituen langilea da. Zerbitzu Medikoen Burutzen esanetara egonen da, beste osasun-laguntzaile tekniko batzuen edo Laborategi klinikoko analisten jardueraren erantzukizuna bere gain hartzeko.
Osasun-laguntzaile teknikoak kategoria horri atxikitzea merezimenduen arabera erabakiko da. Hala ere, lehenengo mailako osasun-laguntzaile teknikoen kopurua ez da inoiz izanen lanbide horretako plantillaren %40 baino handiagoa.
Osasun-laguntzaile teknikoei lehen mailako buruen soldata-maila ezartzeak laguntza eginkizunak eta enpresako Zerbitzu Medikoen Antolaketa Araudiaren berariazkoak emateagatiko ordaina barne hartzen du.
2) Bigarren mailako osasun-laguntzaile teknikoa:
Enpresako osasun-laguntzaile teknikoaren titulua izanda, enpresako Zerbitzu Medikoen Antolaketa Araudian adierazten diren zerbitzuak, laguntza arlokoak eta esleitzen zaizkion bere lanbideko zereginak gauzatzen dituen langilea da.
Osasun-laguntzaile teknikoei bigarren mailako buruen soldata-maila ezartzeak laguntza eginkizunak eta enpresako Zerbitzu Medikoen Antolaketa Araudiaren berariazkoak emateagatiko ordaina barne hartzen du.
3) Terminaleko operadorea:
Fabrikazio linean instalatuta dagoen terminal industrialaren bidez eta Eragiketa eskuliburuaren jarraibideen arabera, ordenagailuak ekoizpenaren aitzinamenduari buruz eskatzen dituen informazioak ematen dituen hirugarren kategoriako MODeko langilea da. Era berean, ekoizpen-prozesuaren lan-kargak eginen ditu, bere lanaldia osatzeko.
4) Tailerreko lehen mailako burua:
Ingeniariaren laguntzailearen edo tailerreko buruaren, halakorik izanez gero, zuzeneko agindupeko lanbide edo ofizioko kategoriaren batetik heldu den teknikaria da, lehen mailako buruaren kategoria duena. Bigarren mailako maisuen eta maila apalagoko gainerako teknikarien gainean zuzeneko agintea du, halakorik badago, tailerreko edo saileko lanak zuzentzen ditu, horiek antolatzeko dituen erantzukizunarekin, langileari adieraziko dio lan horiek nola egin, zenbat denboratan eta zein erreminta erabiliz; beraz, ezagutza aski behar ditu izan haren nagusiek agintzen dizkiotenak gauzatzeko, haren eginkizunari dagozkionak, eta orobat, krokisak eta planoak ulertzeko, eta, aldi berean, bere agintepeko tailerreko edo saileko diziplinaren erantzule izanen da. Kategoria horren eginkizuna da, laneskuaren kostuaren datuak ematea, aurrekontuen aurrerapenak egitea eta materialak zehaztea, planoen eta jarraibideen arabera. Lehen tailerreko maisuak deitzen zirenak bezalakoa da.
5) Tailerreko bigarren mailako buruak:
Lanbide edo ofiziozko kategorietako batetik datorren teknikaria da. Tailerreko buruen edo Tailerreko lehen mailako buruen zuzeneko agindupean dago. Tailer, atal edo sail txiki bateko lanak zuzentzen ditu, eta horren ondorioz, agintzeko moduaren erantzukizuna dauka; horrela, langileari lanak burutzeko modua, eman beharreko denbora eta erabili beharreko tresnak adieraziko dizkio. Beraz, haren nagusiek agintzen dizkioten eta haren eginkizunari atxikita dauden aginduak burutzeko zein krokisak edo planoak egin eta interpretatzeko behar beste ezagutza izan behar ditu. Halaber, tailer, atal edo saileko diziplinaren erantzulea da. Lehen bigarren mailako maisuak deitzen zirenak bezalakoa da.
6) Industria ezbeharretako agenteak:
1. kategoriari dagokion Zeharkako Laneskuko langilea da. Arduradun edo buruaren ikuskapenaren pean, sute eta beste industria ezbehar batzuen aurkako prebentzio eta esku-hartze jarduerak gauzatzen ditu, eta bere txandan suhiltzaile talde bat kontrolatzen du.
7) Makina eta instalazioetako gidaria:
Lehenbiziko edo bigarren kategoriari (kokapen edota eginkizunen zehaztapenaren arabera) dagokion MODeko langilea da. Bere zuzeneko nagusiaren ikuskapenpean, ekoizpen prozesuan zuzenean parte hartzen du zuzeneko ekoizpeneko eginkizunetan. Horrez gain, esleitzen zaion ekoizpena ezarri diren kalitate-indizeei jarraiki gauzatzen du, eta bere lantaldean makina eta instalazioak prestatu, gidatu eta oinarrian mantentzeko jarduerak egiten ditu.
7. ERANSKINA
Lanpostuen katalogoa
-Pintura:
- Leuntzaile berrikusleak.
- Masilla barnean eta kanpoan emateko aplikatzaileak.
- Inprimazioaren lixa berrikusleak.
- Karrozeria birziklatuen lixatzaileak.
- Ospitale linearen lixatzaileak.
- Edergarri, moldura eta eranskailuen muntatzaileak.
-Muntaketa:
- Motorra karrozeriara mihiztatzea.
- Motopropultsatzailearen prestaketa.
-Txapa-lanak:
- Sabaidun A muntagen letoizko soldaduren berrikuspena.
8. ERANSKINA
1) Lan batzuk uki ditzaketen itoguneek sortzen dituzten beharrizanei erantzuteko, 8. eranskin honetan adierazten diren neurriak aplikatuko dira.
2) Aurreko idatz-zatian sartzen diren lanen artean, fabrikazioaren edo horniduren irregulartasun edo arazoengatiko ekoizpen amaigabearen integrazioa (auto osagabeen akabera) dago.
3) 1. idatz-zatian adierazten diren neurriak 9. eranskinean agertzen diren bulego eta jardueretara hedatzen dira.
4) Enpresak larunbat edo igandeetan lan egiteko aukeratzen dituen langileek atseden-egun bat hartuko dute lan egindako jaiegun bakoitzeko. Atseden-egun konpentsatzailea lan egindako jaiegunaren astean bertan edo hurrengo astean hartuko da, bidezko burutzekin bat etorrita.
Konpentsazio ekonomiko ordaingarriak hurrengo zenbateko gordina ekarriko du, 2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean:
KATEGORIA | EURO LAN EGINDAKO EGUNEKO |
Espezialista berriak | 84,11 |
Hirugarren kategoria | 98,95 |
3. mailako ofiziala | 105,67 |
Bigarren kategoria | 112,41 |
Lehenbiziko kategoria | 119,15 |
Arduradunak, horiekin parekatutakoak eta 1. mailako ofizial bereziak | 125,88 |
2. mailako buruak | 132,60 |
1. mailako buruak | 139,37 |
Konpentsazio finkoak hitzarmen kolektiboaren 90. artikuluan ezartzen den jaiegunen plusa irentsi eta ordezten du.
5) Eranskin honetan ezartzen diren ordainketak ez dira sartuko oporren ordainsarian.
9. ERANSKINA Asteko txanda berezien eta lanaldi mugituen aurreikuspena Iruñean |
FABRIKA | TXANDA BEREZIAK ASTEKO | LANALDI MUGITUAK ASTEKO | ||||||
FABRIKAZIOA LOGISTIKA | MANTENTZE-LANAK | ERAIKUNTZA BALIABIDEAK | FABRIKAZIOA | LOGISTIKA | KALITATEA | MANTENTZE-LANAK | ERAIKUNTZA BALIABIDEAK | |
TXAPA-LANAK | 15-16 | 15-16 | 15-16 | 10 | 2 | 2 | 12 | 2 |
PINTURA | 15-16 | 15-16 | 10 | 1 | 2 | 8 | ||
MUNTAKETA | 10-15 | 15-16 | 10 | 1 | 2 | 4 | ||
MOTORRAK | 15-16 | 15-16 | 5 | 1 | 1 | |||
MANTENTZE-LAN OROKORRAK | 15-21 | 18 | ||||||
10. ERANSKINA
Hitzarmen honek irauten duen bitartean, hurrengo baldintzak aplikatzen ahalko dira:
1) Gaueko txanden ordutegiak bateratzea, txanda jarraituak izan ezik.
Arlo honetan erabili den tratamendua bateratzeko eta ondorio praktikoetarako interpretazio uniformea lortzeko asmoz, hauxe erabaki da:
a) Gaueko lanaldian langile guztiek ordutegi eta lan-denbora berdinei eutsiko diete, txanda jarraituetako langileek izan ezik.
b) Gaueko lanaldian langile guzti-guztiek lanaldi arruntari dagokion ordainsaria jasoko dute; gehikuntza bakarra 92. artikuluan haien egoerarako ezartzen diren plusak izanen dira.
2) Ordutegi malgua.
Eguneko txandan lan egiten duten langileen ordutegian hirurogei minutuko malgutasun-tartea ezartzea erabaki da, lan-ezaugarriek horretarako aukera ematen duten bulegoetan eta betiere horrek ekoizpenaren martxa ona edo beste bulego batzuetako lana ukitzen ez badu.
Ordutegi-tarte hori lanaldiaren barnean zenbatuko da, indarreko hitzarmen kolektiboan ezartzen den benetako lan eraginkorra ematea betetzeko moduan.
Haren ezarpena hurrengo betekizunei lotuko zaie:
-Ukitutako langileen eskaera.
-Burutzak emandako adostasun txostena.
11. ERANSKINA
Jaiegunetako ekoizpen osagarria
1. artikulua.
1) Zuzendaritzak larunbatetako derrigorrezko lan-txandak ezartzen ahalko ditu ekoizpen nagusirako, langileen ordezkarien baimena eskatu gabe. Hala ere, hurrengo mugak egonen dira:
30 larunbat urtean gehienez: goizeko txanda bakarra larunbat bakoitzeko, eta hamar larunbat langileen txanda bakoitzeko, 7. artikuluaren 3. arauan ezarritako muga errespetatuta.
Derrigorrezko larunbaten urteko egutegia ezartzerakoan, eragiketa-programa eta horretarako behar den plantilla batuko dira, instalazioetako edukierari dagokionez.
Larunbaten tarteak honetarako balioko du:
a) Urtean lan egin beharreko larunbatak konpentsatzeko egunak hartu.
b) Oporren tarteko taldeen artean egon daitezkeen aldeak adostu.
c) Aurreko urteko larunbaten tarteko egunen eta aurreko urtean benetan lan egindako larunbaten artean egon daitezkeen aldeak adostu (egun bat, gehienez).
Larunbaten tartearen lehenengo txanda oporren tartearen azkena izanen da.
Oporren tartean, uztailean, abuztuan eta zubiren bat osatzen duten larunbatetan ez da derrigorrezko larunbatik egonen, eta borondatezkotasun irizpideari jarraituko zaio.
Bi aste lehenago jakinarazita, urteko lehenengo egunetik derrigorrezko larunbatetan lan egiteko aukeraren kalterik gabe, larunbaten tarteko talde bakoitzaren iraupen zehatza urte bakoitzeko maiatzaren 31ren aurretik zehaztuko da. Egutegi hori idatzi aurretik lan egiten diren larunbatak derrigorrezko larunbaten multzokoak izanen dira.
2) Zuzendaritzak larunbatetan beste txanda batzuk ezartzen ahalko ditu, beren borondatez txandak onartzen dituzten langileekin.
Astebete lehenago, gutxienez, enpresak langileen ordezkariei deituko die, hurrengo zertzeladak jakinarazteko eta beharrezko dokumentazioa emateko:
a) Beharrizanaren arrazoiak.
b) Ukitutako langileen kopurua eta banaketa.
c) Lan egin beharreko egunak.
3) Enpresak ezin izanen ditu larunbatetako txandak erabili hurrengo helburuetarako:
a) Lege arloko taldeko gatazkak direla-eta galdu den ekoizpena berreskuratzeko.
b) Lege arloko taldeko gatazkak direla-eta VW taldeko beste lantoki batzuetan galdu den ekoizpena konpentsatzeko.
2. artikulua.
1) Aurreko 1. artikuluaren 1. idatz-zatian adierazi diren larunbatetan derrigorrean lan egiten duten pertsonek atseden konpentsatzailea hartuko dute hitzarmenaren 5. artikuluan lanaldi industrialarengatiko atsedenerako adierazten denaren arabera ezartzen diren egunetan, banaka edo taldeka eta betiere 9. artikuluaren b) atalean adierazten den denboralditik kanpo eta larunbaten tartearen barnean, bestelakoa erabaki ezean. Hala eta guztiz ere, aldi baterako ezintasunak ez du eragotziko ainteak esleitzen dion larunbatengatiko atseden taldean hartzea.
2) Atsedena emanda konpentsatzen den lan egindako larunbat bakoitzeko, langileek ordainsari-taularen bigarren zutabean adierazten den zenbatekoa jasoko dute.
Hitzarmen kolektibo honen alde negoziatzaileek eranskin honetan ezartzen den atseden konpentsatzailearen egunen bat langileak berak aukeratzen duen egunean hartzeko aukera aztertuko dute. Atseden-egun hori langilea eta haren burutza bat etorrita ezarriko da.
3) Aurreko 1. artikuluaren 2. idatz-zatian adierazi diren larunbatetan beren borondatez lan egiten duten pertsonek lan egindako orduak kobratuko dituzte, ordainsari-taularen lehenengo zutabean adierazten den zenbatekoan. Hala ere, langileak eska dezake ordainsari hori atseden ordaindua hartzeko egunez ordeztu eta irensteko eta ordainsari-taularen bigarren zutabean adierazten den zenbatekoa ordaintzeko.
Norberaren borondatez lan egindako larunbatengatiko atseden konpentsatzaileak hurrengo seihileko naturalean hartuko dira, egunak bidezko burutzekin bat etorrita ezarriko direla.
4) Aurreko bi puntuetan adierazten diren ordainsariak arautuko dituen ordainsari-taula honako hau da, 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean:
KATEGORIA | MAILA | KONPENTS. JAIEGUNA (euro | APARTEKO ORDUA PAF (eurotan) |
HIRUGARREN KATEGORIA - LANGILE BERRIAK | 84,11 | 15,91 | |
HIRUGARREN KATEGORIA | A | 98,95 | 18,71 |
B | 98,95 | 19,67 | |
C | 98,95 | 20,63 | |
D | 98,95 | 21,59 | |
HIRUGARREN MAILAKO OFIZIALAK | A | 105,67 | 19,67 |
B | 105,67 | 20,63 | |
C | 105,67 | 21,59 | |
D | 105,67 | 22,59 | |
BIGARREN KATEGORIA | A | 112,41 | 20,63 |
B | 112,41 | 21,59 | |
C | 112,41 | 22,59 | |
D | 112,41 | 23,60 | |
LEHENBIZIKO KATEGORIA | A | 119,15 | 22,59 |
B | 119,15 | 23,60 | |
C | 119,15 | 24,64 | |
D | 119,15 | 25,77 | |
ARDURADUNAK, HORIEKIN PAREKATUTAKOAK ETA 1. MAILAKO OFIZIAL BEREZIAK | A | 125,88 | 24,64 |
B | 125,88 | 25,77 | |
C | 125,88 | 26,80 | |
D | 125,88 | 28,04 | |
2. MAILAKO BURUAK | A | 132,60 | 26,80 |
B | 132,60 | 28,04 | |
C | 132,60 | 29,65 | |
D | 132,60 | 31,27 | |
1. MAILAKO BURUAK | A | 139,37 | 29,65 |
B | 139,37 | 31,27 | |
C | 139,37 | 33,00 | |
D | 139,37 | 34,72 |
Ordainketa horiek ez dira sartuko oporren ordainsarian.
Itundu diren ordainketek hitzarmen kolektiboaren 90. artikuluan ezartzen den jaiegunetako plusa irentsi eta ordezten dute, eta 8. eranskinean ezartzen den konpentsazioarekin bateraezinak dira.
3. artikulua.
Akordio horiek ez zaizkie aplikatuko hitzarmenaren 90. artikuluan aipatzen diren langileei. Izan ere, langile horien baldintzak hitzarmen kolektiboaren artikulu horretan beraientzat ezartzen den araudiak arautuko ditu.
12. ERANSKINA
Eskalen arteko erkaketa

13. ERANSKINA
Lanpostuen katalogoa
AGINDU ZK. | ATALA ETA TALDEA | LANPOSTUA |
1 | 78708 | Karrozeriaren osaketa eta akabera linea II |
2 | 78764 | Azpimultzoen akatsen ukituak |
3 | 76217 | Jantzien konponketak |
4 | 76219 | Konponketa mekanikoak |
5 | 76223 | Konponketa handiak |
6 | 76229 | Txapa-lanen ukituak |
7 | 785 | Hornikuntzako agenteak |
14. ERANSKINA
Lan-sistema berriak (KVP2 eta iradokizunak)
Bi aldeek ondo dakite automobilgintzaren barnean lehiakortasun handia dagoela. Hori dela eta, uste dute VW Navarra enpresaren etorkizuna eta bertako lanpostuak estu lotuta daudela lehiakorrago bihurtuko gaituen produktibitatearen hobekuntzari.
KVP2 sistemaren eta Iradokizunen helburu nagusia lantegiko arlo guztietan optimizazio neurri zuzentzaileak gehitzea da, kontzeptu zehatz batzuk bereziki nabarmenduta, hala nola, produktuaren kalitatea, lanpostuaren ergonomia, laneko segurtasuna eta osasuna, ekologia, uneko lanaren kostua, erabilitako azalak, energia-kontsumoa, produktuaren konplexutasuna, eta oro har, fabrikazioko kostu guztiak, garatzen den edozein jardueratan eralketak kenduta. Horrek guztiak produktibitate orokorra hobetzen lagunduko du, jardueraren, neke-koefizienteen, atsedenaldien edo gaur egun arlo horretan langileei eskatzen ahal zaizkien eskubideak eta betebeharrak aldatzen dituen beste edozein elementuren gainean hitzarmen kolektiboan itundu dena urratu gabe.
Iradokizunak zein KVP2 zuzen garatzeko, zuzendaritzaren laguntzaz gain, langileen partaidetza aktiboa behar da. Zuzendaritzak komunikabide egokiak erabiliko ditu, sistema horiek plantillaren artean zabaltzea lortzeko.
KVP2 sistemak eta iradokizunek ezartzen dituzten helburuek lanari eusten eta hori hobetzen, eta etorkizuneko proiektuak ziurtatzen lagundu beharko dute.
Ezarri diren KVP2en berri emanen zaio Produktibitate Batzordeari hilero. Halaber, batzordea Workshopen garapenera joaten ahalko da, egokitzat jotzen duenean edo horretan parte hartzen duten langileek joateko eskatzen diotenean.
Langileen ordezkariei deituko zaie, Workshopen eta Iradokizunen emaitza eta ondorioen aurkezpenetara joan daitezen.
Workshopen eta Iradokizunen emaitzen ezarpenaren bilakaerari dagokionez, bi aldeek konpromisoa hartu dute seihilekoan behin egon daitezkeen desbiderapenak edo desadostasunak zuzentzea erraztuko duen analisia egiteko.
Iradokizunak aurkeztea sustatu eta bultzatzeko asmoz, berehala aztertuko da proposamen-egilearen, hitzarmenaren langile taldearen eta enpresaren artean mozkinak banatzeko aukera.
Iradokizunen arloan, Produktibitate Batzordeari hilero erabiltzen den informazio osoa emanen zaio unean-unean, horren bidez sistemaren bilakaeraren jarraipena egin ahal dezan.
KVP2 sistemaren eta Iradokizunen aplikazioak uneren batean langile gehiegi egotea badakar, lan neurrien bidez konpondu beharko da, kanpora bidali diren lanak berreskuratuz, ekoizpena handituz eta abar eginez, langileen ordezkariekin aurretik adostu ondoren.
15. ERANSKINA Baimen ordainduak |
ARRAZOIA | IRAUPENA | EGIAZTAGIRIAK |
1. EZKONTZA -Langilea -Gurasoak, seme-alabak eta anai-arrebak (odolkideak) | 15 egun natural Egun natural bat | Familia liburua Epaitegi edo elizaren ziurtagiria, edo ahaidetasuna egiaztatzen duen gonbidapena |
2. SEMEAREN/ALABAREN JAIOTZA | 3 egun natural | Familia liburua edo epaitegiko ziurtagiria |
3. AHAIDEEN HERIOTZA -Ezkontidea -Gurasoak, seme-alabak eta anai-arrebak (odolkideak) -Aitaginarreba-amaginarrebak, suhi-errainak, koinata-koinatuak, norberaren eta ezkontidearen aitona-amonak, eta norberaren eta ezkontidearen bilobak | 6 egun natural 3 egun natural 2 egun natural | Eskela, edo heriotza eguna eta ahaidetasuna egiaztatzeko agiria |
4. AHAIDEEN GAIXOTASUN LARRIA -EZKONTIDEaren eritasun EZ LARRIA, ospitaleratu beharra dakarrena, erditzea salbuetsita -Seme-alaben, suhi-errainen, gurasoen, aitaginarreba-amaginarreben, anai-arreben, koinata-koinatuen, norberaren eta ezkontidearen aitona-amonen, eta norberaren eta ezkontidearen biloben eritasun larria. Eritasun larritzat joko da medikuak egiaztatzen duena edo ospitaleratuta egotea dakarrena (ospitalean lo egin behar dela), edo edo ospitaleratu gabeko ebakuntza kirurgikoa, etxean atseden hartzeko agintzen bada | 2 egun natural 2 egun natural | Osasun ziurtagiria Larritasuna edo ospitaleratuta eman beharreko denbora adierazten duen osasun-ziurtagiria; ospitaleratu beharra izan gabe etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoa adierazten duen frogagiria |
5. OHIKO BIZILEKUA ALDATZEA | lanegun bat. | Errolda agiria edo altzarien garraioaren agiria |
6. BAIMEN JUDIZIALAK -DEMANDATZAILEA (Epai baieslearen kasuan) -EPAIETAKO LEKUKOA, betiere ofiziozko epaileak deitzen badu eta ez demandatzaileak | Beharrezkoa den denbora Beharrezkoa den denbora | Auzitegiaren zitazioa eta kasuaren epaia Auzitegiaren zitazioa |
7. KARGU PUBLIKOAK Publikoa den betebehar saihestezina betetzeko, behar-beharrezkoa den denbora | Beharrezkoa den denbora | Bertaratze-egiaztagiria |
8. KONTSULTA MEDIKOAK -Espezialista (Gizarte Segurantza) -Familiako medikua eta mediku partikularra | Beharrezkoa den denbora 16 ordu urtean | Enpresako Zerbitzu Medikoen aurreko oniritzia eta bertaratze-egiaztagiria Enpresako Zerbitzu Medikoen aurreko oniritzia eta bertaratze-egiaztagiria |
9. ODOL EMAILEAK | Beharrezkoa den denbora | Enpresako Zerbitzu Medikoen aurreko oniritzia eta bertaratze-egiaztagiria |
10. ERDITU BAINO LEHENAGOKO OSASUN AZTERKETAK ETA ERDITZEA PRESTATZEKO TEKNIKAK | Beharrezkoa den denbora | Enpresako medikuaren oniritzia eta medikuaren egiaztagiria |
11. Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoaren aplikazioa Langileen Estatutua aldatzen duten baimenei eta lizentziei dagokienez (amatasuna, aitatasuna, edoskitzaroa...), legez ezarri bezala |
a) 1. puntutik 4. puntura bitartean -biak barne- adierazten diren lizentziak egun naturaletarako izanen dira eta gertaera eragiletik aurrera; nahitaez aurkeztu beharko da egiaztagiria, ondoren bada ere.
2., 3. eta 4. puntuetan lizentzia horiek 2 egun naturalez luzatuko dira, horretarako langilea bizilekua duen probintziatik kanpo joan behar bada.
Semearen/alabaren jaiotzarengatiko baimenean, interesdunak berak aukeratzen ahalko du hiru egun naturaletako bat noiz hartu, ama ospitalean dagoen bitartean, eta gehienez ere, alta hartzen duen egunera arte. Horrek ez du gehikuntzarik ekarriko hartu beharreko egunen kopuruan, eta kopuru hori gertaera eragilea (erditzea) gertatzen den egunean hasten dela ulertzen da.
Egun hori ezin izanen da pasatu ostiral edo zubi batera, prozesu arruntaren bidez egokitu edo bere burutzak beren-beregiko baimena eman ezean.
b) 3. eta 4. puntuetan "EZKONTIDEA" aipatzen den guztietan, balio berekoa izanen da langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsona, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira, eta betiere bizilekua duten herriko udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.
c) Legezko zaintza.-Langileen Estatutuaren 37.5 artikuluan ezarritako adingabe baten legezko zaintzagatiko lanaldi murrizketa langilearen zaintzapean dauden adingabeek hamabi urte bete arte luzatuko da.
Zortzi eta hamabi urte bitarteko adingabeak zaintzeagatiko lanaldi murrizketei dagokienez eta, lanaren antolaketa erraztuta, baimen horiek ematea hobeto ahalbidetzeko, onura horri heltzen dioten langileak beste tailer, txanda -horren hasierarekin edo amaierarekin bat datozen ordutegiak izanda- edo lanpostu batera bidaltzen ahalko dira, haien lanaldia osatzeko aukera dagoenean, haien espezialitateari eta lanbide kategoriari eutsita.
Aurretik ezarri diren baldintzetako baten bat aplikaezina edo ez eraginkorra deklaratzen bada ebazpen judizialaren bidez, legezko zaintzaren iraupena luzatzeari buruzko klausula hau hitzarmen kolektibotik ezabatuko da.
16. ERANSKINA
Beroak eragindako geldialdiak
Enpresako zuzendaritzak ezartzen ahalko du instalazio edota Txapa-lan eta Prentsetako lanpostu zehatz batzuek lan egiten jarrai dezaketela, bertako tenperatura 28 ºC-tik gorakoa denean.
Beste lanpostu batzuetan enpresak txandaketa-sistema ezartzen ahalko du, txanden bidez. Hona hemen lanpostu horiek:
-Prentsak.-Zamaketariak.
-Txapa-lanak.-Bizkarrezurreko lanpostuak. Honako hauek dira:
- Autoxasisaren karga.
- Jaurtiketa-puntuaren ezkutaketa.
- ZP51 eta 2 egiaztapena.
- Albokoen ezkutaketa.
Txandaketa tenperatura 28 º-tik gora jarri eta 40 minutura hasten ahalko da.
Langileek ez dute ordubete jarraian baino denbora luzeagorik emanen 28 ºC-tik gora lan egiten.
Eranskin honen aplikazioa eta arreta 95.B.2 artikuluan ezarri den eta oraindik garatzeke dagoen erregelamenduan aztertu eta arautuko dira.
17. ERANSKINA
Atsedenaldi pertsonalen taldeko ordu aldaketa matxurengatik
Matxura badago, taldeko atsedenaldiak talde osorako aldatzen ahalko dira, ezarritako ordutegiaren inguruko ordu erdian baino gutxiagotan. Hala ere, hurrengo baldintzak kontuan hartu beharko dira:
-Atsedenalditzat hartzen dira 10 minutukoak, hau da, beharrizan pertsonaletarakoak.
-Ordu tarte horretan matxura badago, atsedenaldia aginteak langileei atsedenaldia hasten dela jakinarazten dienean hasiko da, hau da, ez matxura hasten denetik.
-Eranskin honen aplikazioa eta arreta 95.B.2 artikuluan ezarri den eta oraindik garatzeke dagoen erregelamenduan aztertu eta arautuko dira.
18. ERANSKINA
Lanpostuen txandaketa
Lanpostuen txandaketei buruzko akordioak hurrengo printzipio eta funtzionamendu arauei helduko die:
Definizioa: ezarritako denbora tartea igaro ondoren lanpostua aldatzea.
Asmoa: lan-baldintzak hobetzen laguntzea.
Xedea:
1) Lan errepikakorrek sortzen dituzten lesioak saihestea, muskulu batzuen jarrera-esfortzua jarrera aldatuz arinduta.
2) Ekoizpen prozesuaren jakintza sakonagoa, zeregin ezberdinen garapena oinarri hartuta.
3) Langilea bere lan-eremuan integratzea bultzatzea.
4) Lanaren monotonia arintzea, sortzen den neke psikologikoa sekuentzia-prozesu laburren bidez murriztuta.
Lanpostuen txandaketarako premisak:
a) Ez du ukituko kalitatea, ezta trazabilitatea ere, langileen identifikazio, jarraipen eta prestakuntza kontrol egokiak ezarrita.
b) Ahal dela, txandaketa lanpostu bakoitzaren azterketa ergonomikoaren arabera ezarriko da. Guneko agintea antolaketaz arduratuko da.
c) Tailerreko burutzak txandaketen antolaketa aldatzen ahalko du kalitate edota langileen erabilgarritasunaren irizpide zehatzei jarraiki, langileen ordezkariei jakinarazi ondoren.
d) Aplikazio-eremua taldeko agintedunaren ardurapeko arloa izanen da, aldi berean berariazko txandaketa-guneetan banatuta egoten ahalko dena, betiere kategoria bereko lanpostuen artean.
e) Txandaketa-aldia txanda osokoa edo partzialekoa izanen da pertsonako, eta betiere atsedenaldietako batekin batera amaituko da.
f) Txandaketak ez du fabrikazio-prozesua aldatu edo etenen, ezta prozesuaren garapena ere.
g) Txandaketarako prestakuntza taula ezarriko da; bertan pertsona bakoitzak gauza ditzakeen zereginak eta aginte arloa agertuko dira.
h) Txandakatu beharreko kargetan gomendatzen den gutxieneko kopurua 2 eta 4 lanposturen artekoa da.
i) Lay-Outen gainean txandaketa-guneak zehaztuko dira. Tailerrek katalogoa izanen dute, bertan ikaskuntza azkarreko lanpostuak zehaztuko direla.
j) Muga aitorturen bat daukaten langileen berariazko txandaketa Zerbitzu Medikoek ezarriko dute.
k) Aldi berezietan txandaketa-plana moldatzen ahalko da. Aldi berezi horiek karga-aldaketen aldiak eta oporren tartea dira (hori azkena osatzen duten pertsonak 2 kargatan txandakatuko dira, gehienez).
Txandaketak lanpostuaren baldintza ergonomikoak hobetzeko neurri teknikoak ezartzearen kalterik gabe zehaztuko dira.
Txandaketa-sistemak ez du inola ere ekarriko lanbide kategoriako igoerarik edo birsailkapenik; txandaketa horrek kapitulu horretan agertzen diren asmo, premisa eta helburuei bakarrik erantzuten die.
Aurretik azaldu dena aplikatu, garatu eta jarraitzeko, batzorde misto paritarioa eratuko da, Produktibitate eta Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordeetako kideek, eta enpresako tailer eta zerbitzu tekniko ezberdinetako burutzek osatuko dutena. Eraginkortasuna dela-eta, batzordeak 12 kide izanen ditu gehienez.
Aurreko paragrafoan aipatu den batzordeak karga, mix (akordeoia) eta sekuentziaziotik ondorioztatzen diren kontuak arretaz aztertuko ditu, baita konponbide teknikorik gabeko arazo ergonomikoak dituzten kargetako neke-koefizienteen igoera eta hautazko instalazioen bateragarritasuna ere.
19. ERANSKINA
Abio moduluak
Produkzio aldiak hasteko eta amaitzeko fabrika erabilgarri egoteko, produkzioko langileen laguntza beharko da. Horretarako, produkzio prozesuaren abio/eten/egonkortasun moduluak ezarriko dira, honako mota hauek izanen dituztenak:
1. Adierazitako aldietan lanaldi arrunta luzatzea, nahi den moduluaren ondoko txandan.
2. Nahi den moduluaren ondoko txandaren zati bat aurreratzea edo atzeratzea.
3. Aurretik ezarritako egutegia izanda zortzi orduko txandak antolatzea, produkzio aldiaren txanda bat aurrerago edo atzerago.
Modulu horiek garatzeko behar den antolaketa eranskin honetan adierazi da.
Egutegi batzuk ezarriko dira, eta moduluek ukitzen dituzten langileek horiei helduko diete. Enpresak egutegi horiek eginen ditu.
Langileek modulu horietan metatzen dituzten lanaldiak burutzarekin ados egonda hartzen ahalko dira. Horretarako, plantilla handituko da horiek estaltzeko behar diren kopuruan, espezialitatean eta kategorian. Zerbitzu horrengatiko ordainsaria 8. eranskina aplikatzetik ondorioztatzen dena da.
Aurreikusitako beharrizanak estaltzeko, boluntarioak eskatuko dira behar diren kopuruan, espezialitatean eta kategorian. Boluntariorik ez badago, enpresak beharrezko kategoria eta espezialitate betekizunak betetzen dituzten langileak hautatuko ditu txandaka, ezarritako ordutegietan sarrarazita.
Modulu horiek aplikatzeak ez du ekarriko produkzio jarduera arruntik egitea, eta aparteko orduak desagerrerazten lagunduko du.
Modulu horiek garatzeko behar den antolaketa dagokion eranskinean adierazi da.
Modulu horiei dagozkien behin betiko antolaketa aldaketak ondorio horretarako hautaturiko berariazko batzordean itunduko dira.
PRODUKZIO ALDIAK ABIARAZI/ETEN AURREKO/ONDOKO ABIO JARDUERAK Aplikazioa |
NABEA | DESKRIBAPENA | BALIABIDEAK | |
Txapa-lanak | Asteko txandaren amaieran txapa-lanen instalazio zehatzak hustea, asteburuko zereginak prestatzeko. | 1 langile x 2 h: (lanaldia luzatzea) | |
Asteburuan lanek ukitutako instalazioak abiaraztea eta betetzea. Adierazitako aldietan lanaldi arrunta luzatzea, asteburuko txandaren ondoko txandan. | 10 langile x 2 h (lanaldia luzatzea) | ||
Muntaketa | Fahrwerk deritzona prestatzea linea abiarazteko | 8 langile x 0,5 h (txanda aurreratzea) | |
Azken berrikuspena. | Euri proba betetzea, linearen abioa abiarazteko | 1 langile x 1 h (ordutegia aurreratzea) | |
Pintura | Txandaren amaieran ezkoaren instalazioa hustea, garbiketa prestatzeko | 4 langile x 0,5 h (lanaldia luzatzea) | Gidari 1 MODeko 3 langile |
Txandaren amaieran kabinen instalazioa hustea, garbiketa prestatzeko | 8 langile x 1 h (lanaldia luzatzea) | 4 gidari 4 pintore | |
Asteburuko produkzioaren txandaren amaieran TTS/KTL instalazioa hustea | 4 langile x 2 h (lanaldia luzatzea) | MODeko 4 langile | |
Masillen TTS/KTL instalazioa abiaraztea, linearen abioa prestatzeko | 2 langile x 2 h (lanaldia luzatzea) | MODeko 2 langile | |
Masillen linea abiaraztea, linearen abioa prestatzeko | 5 langile x 8 h (abio txanda) Asteko egutegia | 2 gidari MODeko 2 langile Agintari 1 | |
Ezkoaren instalazioa abiaraztea, linearen abioa prestatzeko | 2 langile x 8 h (abio txanda) Asteko egutegia | Gidari 1 MODeko langile 1 | |
Kabina abiaraztea, linearen abioa prestatzeko | 19 langile x 8 h (abio txanda) Asteko egutegia | 4 gidari; 2 pint. 8 leunt./lixat.; 1 txapista Pieza aldatzaile 1 Agintari 1 2 ukitu-emaile | |
KTLko txandak gainjartzea (matxardez heltzea eta askatzea) | 2 langile x 15 min (eguneko lanaldia luzatzea) | MODeko 2 langile | |
20. ERANSKINA Nomina sinplifikatzeko akordioa, 2008ko apirilaren 28koa (orduaren plusa) |
PRIMAK ETA PLUSAK | PRODUKZIO | 13. ERANSKINEKO | PRODUKZIO NAGUSIA: TALDEAK, HORIEKIN BAT EGINDAKOAK ETA HAIEN AGINTARIAK | TXANDARIK EGIN GABEKO ZEHARKAKO LANGILEAK, AURREKO TALDEETAN SARTU GABEAK | TXANDAKAKO | ||||||||||
A | B | C | D | E | |||||||||||
KOD. | euro urteko | euro orduko | KOD. | euro urteko | euro orduko | KOD. | euro urteko | euro orduko | KOD. | euro urteko | euro orduko | KOD. | euro urteko | euro orduko | |
Hirugarren kategoria - Langile berriak | 3.796,49 | 2,01 | 3.199,74 | 1,69 | 2.993,05 | 1,59 | 2.081,86 | 1,10 | 2.279,38 | 1,21 | |||||
Hirugarren kategoria | 17 | 4.466,46 | 2,37 | 27 | 3.764,40 | 1,99 | 67 | 3.521,24 | 1,87 | 47 | 2.449,25 | 1,30 | 57 | 2.681,62 | 1,42 |
Hirugarren mailako ofizialak | 16 | 4.626,40 | 2,45 | 26 | 3.950,07 | 2,09 | 66 | 3.706,91 | 1,96 | 46 | 2.654,51 | 1,41 | 56 | 2.886,87 | 1,53 |
Bigarren kategoria | 15 | 4.786,19 | 2,54 | 25 | 4.243,91 | 2,25 | 65 | 4.000,75 | 2,12 | 45 | 3.006,55 | 1,59 | 55 | 3.238,91 | 1,72 |
Lehenbiziko kategoria | 14 | 4.946,75 | 2,62 | 24 | 4.537,60 | 2,40 | 64 | 4.294,44 | 2,27 | 44 | 3.358,24 | 1,78 | 54 | 3.590,61 | 1,90 |
1. mailako ofizial bereziak | 13 | 5.106,22 | 2,70 | 23 | 4.802,46 | 2,54 | 63 | 4.559,30 | 2,41 | ||||||
Arduradunekin parekatutakoak | 63 | 4.559,30 | 2,41 | 43 | 3.652,49 | 1,93 | 53 | 3.884,85 | 2,06 | ||||||
Arduradunak | 33 | 4.559,30 | 2,41 | 53 | 3.884,85 | 2,06 | 53 | 3.884,85 | 2,06 | 43 | 3.652,49 | 1,93 | 53 | 3.884,85 | 2,06 |
2. mailako buruak | 32 | 4.950,54 | 2,62 | 52 | 4.176,71 | 2,21 | 52 | 4.176,71 | 2,21 | 42 | 3.944,35 | 2,09 | 52 | 4.176,71 | 2,21 |
1. mailako buruak | 31 | 4.820,44 | 2,55 | 51 | 4.381,63 | 2,32 | 51 | 4.381,63 | 2,32 | 41 | 4.149,26 | 2,20 | 51 | 4.381,63 | 2,32 |
21. ERANSKINA
Banakako errendimenduaren araberako ordainketa aldakorra baloratzeko irizpideak
-Balioaniztasuna.
- Lanpostuen txandaketa.
-Txandakako lana.
-Ideien ekarpena.
-Justifikatu gabeko atzerapenak eta absentziak.
-Aldi baterako ezintasunagatiko prozesuak.
-Zehapenaren jakinarazpenak.
-Malguagoak izatea.
- Atsedenaldien ordu aldaketak egitea.
Hitzarmen honen testua irakurrita eta horrekin ados egonda, aldeek orrialde guztietan sinatu dute hasieran adierazi diren lekuan eta egunean.
Enpresaren ordezkariak | Langileen ordezkariak |
Iragarkiaren kodea: F1100872
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
