31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 2/2011 epaia

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0001038/2010 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Nafarroako Zerga Ogasunak sustatu du auzia, Nafarroako Foru Komunitateko legelari aholkulariak lagunduta, auzi-ihesean deklaratu diren Pitti Eskabazioak, S.L.ren, Haizea 2002, S.L.ren eta Construcción R. Tecman, S.L.ren aurka, eskubide hobeko hirugarrengotza dela eta.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Nafarroako Foru Komunitateko legelari aholkulariak, Nafarroako Zerga Ogasunaren izenean eta hura ordezkatuz, eskubide hobeko hirugarrengotzari buruz jarritako demanda, auzi-ihesean deklaratu diren Pitti Eskabazioak, S.L.ren, Haizea 2002, S.L.ren eta Construcción R. Tecman, S.L.ren aurkakoa, eta horrenbestez Nafarroako Foru Komunitatearen eskubide hobea deklaratzen dut, Haizea 2002, S.L.ren aurrean duen kreditua ordain dakion (1.562.484,70 euro gehi interesak), Baztango 16.452 eta 16.451 finka enbargatuetatik (Iruñeko 5. Jabetza Erregistroko 3408. liburukia, 261. liburua) eta Galarko 13.873 eta 13.872 finka enbargatuetatik (Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 4.257. liburukia, 196. liburua) lortzen den produktuaren kargura. Hori guztia epaitegi honetan bideratzen ari den 511/2.009 betearazpen-prozedurako autoetan, eta hartzekodun betearazleari (Pitti Eskabazioak, S.L.) ebazpen honen gaur arteko betearazpenean eragindako kostuen hiru bosten ordaindu ondoren. Ez da berariazko erabakirik adierazi prozesuko kostuen gainean.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Construcción R. Tecman, S.L. non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa balio dezan.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1100857