4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 2423/2009 judizio arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Epaia.
Iruñean, 2010eko irailaren 8an.
Ana Sol Lezaun Larumbe andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratu ordezkoak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2423/2009 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Lico Leasing, S.A.k sustatu du, Camino Royo prokuradore andreak ordezkatuta eta Antonio José García Rodríguez legelari jaunak lagunduta, Excavaciones Arizko, S.L.ren, Kojima Ryusetsuren, Kojima Shingoren eta Luis María Ariztegui Erasunen aurka. Horiek ez dira agertu.
Epaitza:
Baiesten dut Lico Leasing, S.A.k, Camino Royo prokuradore andreak ordezkatuta eta Antonio José García Rodríguez legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean deklaratu diren Excavaciones Arizko, S.L.ren, Kojima Ryusetsuren, Kojima Shingoren eta Luis María Ariztegui Erasunen aurka jarritako demanda. Horrenbestez, suntsiarazitzat jotzen ditut leasingeko LI05016788 eta Li05016787 kontratuak, eta Excavaciones Arizco, S.L. kondenatzen dut berehala itzultzera, libre eta trabarik gabe utziz eta demandatzailearen esku, kontratuen 17.3 klausula aplikaturik, eta demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari 57.709,71 euro solidarioki ordaintzera, eta, kontratu honetako prezioaren kopuruak ez ordaintzeagatik, hileko %2a berandutza dela-eta, zorraren mugaegunetik hasita zor guztia ordaindu bitarte, sinatutako kontratuen 17.1 klausuluan ageri den moduan. Demandatuak prozedura honetako kostuak ordaintzera kondenatzen ditut.
Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Shingo Kojimari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 14an.-Idazkaria, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1100886