4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Enkantea. 1150C/2010 prozedura
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 1150-C/10 hipoteka-betearazpena bideratzen ari da Servicons Navarra, S.L.ren, José Miguel Lapieza Bielen eta María Carmen Alustiza Izuraren aurka. Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak sustatu du auzia, Leache prokuradore jaunak ordezkatuta, 224.422,83 euroko printzipala erreklamatzeko, gehi interes eta kostuetarako behin-behinean kalkulatu diren 67.000 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia epaitegi honetako idazkaritzan 2011ko apirilaren 7ko eguerdiko hamabietan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:
Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 1274 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura hoberenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, P.Z.L.aren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).
Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askiestea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.
Balio beza ediktu honek jakinarazpena egiteko demandatuei, hots, Servicons S.L.ri, Jose Miguel Lapieza Bieli eta Maria Carmen Alustiza Izurari, beren helbidean aurkitu ezean.
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa: Iruñeko José María Beobide kaleko 9an, 2. solairuko ezkerraldean dagoen etxebizitza. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatua: 245. liburukia, 152. orria, 6.314. finka. Tasazioa, enkantea egiteko: 216.000 euro.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1101008