4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 1857/2010-A prozedura
Victoria Baztan Maisterrak, idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1857/2010-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2011ko maiatzaren 5eko eguerdiko hamabietan egin dadin, behean azaltzen diren baldintzei jarraikiz. Hau argitaratzeak demandatuei jakinarazpena egiteko balioko du, haiek aurkitzerik ez badago.
1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 1857 10 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).
3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askiestea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).
4. Enkantearen porrota. Erremategileak falta den dirua ezarritako epean ordaintzen ez badu edo bere erruagatik salmenta ondoriorik gabe gelditzen bada, egindako gordailua galduko du. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 653. artikulua).
Enkantean jartzen den ondasuna:
1. finka.-Etxebizitza, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 61ean, lehen solairuko eskuinaldean.
Beheko solairuaren estalki gaineko terraza erabiltzeko eskubidea du erantsia, Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan zehazturik dagoen moduan. Inskripzioa: 358. liburukia, 157. liburua, 47. orria, 9569. finka.
Balorazioa: 397.343,20 euro.-Hirurehun eta laurogeita hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hiru euro eta hogei zentimo.
2. finka.-Etxebizitza, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 61ean, seigarren solairuko eskuinaldean.
Higiezineko elementu komunen jabekidetasuna du erantsia, ehuneko sei koma berrogeita hamarrekoa. 7. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 358. liburukia, 157. liburua, 55. orria, 9575. finka.
Balorazioa: 397.343,20 euro.-Hirurehun eta laurogeita hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hiru euro eta hogei zentimo.
4. finka.-Etxebizitza, Karlos III.aren etorbideko 71n, lehen solairuko ezkerraldean.
Beheko solairuaren estalki gaineko terraza erabiltzeko eskubidea du erantsia, jabetza erregistroan zehazturik dagoen moduan.
Higiezineko elementu komunen jabekidetasuna du erantsia, ehuneko sei koma berrogeita hamarrekoa. 7. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 358. liburukia, 157. liburua, 61. orria, 9579. finka.
Balorazioa: 397.343,20 euro.-Hirurehun eta laurogeita hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hiru euro eta hogei zentimo.
5. finka.-Etxebizitza, Karlos III.aren etorbideko 61ean, laugarren solairuko ezkerraldean.
Elementu komunetan ehuneko sei koma hogeita bosteko kuota du, higiezinaren balio osoaren proportzionala. Iruñeko 7. Erregistroan inskribatuta dago: 358. liburukia, 157. liburua, 70. orria, 9585. finka.
Balorazioa: 397.343,20 euro.-Hirurehun eta laurogeita hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hiru euro eta hogei zentimo.
6. finka.-Etxebizitza, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 61ean, zazpigarren solairuko edo atikoko ezkerraldean.
Higiezineko elementu komunen jabekidetasuna du erantsia, ehuneko sei koma berrogeita hamarrekoa.
Inskripzioa: Iruñeko 7. Jabetza Erregistroko 358. liburukia, 157. liburua, 79. orria, 9591. finka.
Balorazioa: 360.547,20 euro.- Hirurehun eta hirurogei mila bostehun eta berrogeita zazpi euro eta hogei zentimo.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.-Idazkari judiziala, M. Victoria Baztan Maisterra.
Iragarkiaren kodea: J1100996