31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 449/2010 prozedura

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak.

Aditzera ematen dut: Juana M. Laita Merino prokuradore andreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 449/2010 auzi-prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Gustavo Alves Rezende jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Lucia Francisca Chaveiro andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Juana M. Laita Merino prokuradore andreak, Lucia Francisca Chaveiroren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Gustavo Alves Rezenderen aurka jarri duen demanda, eta behin betiko neurri hauek ezartzen ditut Leticia Chaveiro Rezende adingabearentzat:

Lehenik, bi gurasoek eutsiko diete adingabearen gaineko guraso-ahalaren titulartasunari, baina guraso-ahalaren egikaritza amari ematen zaio, berarekin bizi baita alaba.

Bigarrenik, alabaren zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio.

Hirugarrenik, aita alabarekin komunikatu ahal izanen da inolako mugarik gabe eta edozein bidetatik, alabari bisita eginen dio Iruñera etortzen denean, haren ikasketak eta jarduerak eten gabe, eta alabak berarekin bidaiatu ahal izanen du Brasilera, biek ituntzen dituzten aldietan, eta aitak ordainduko ditu joan-etorriko bidaiaren gastuak.

Laugarrenik, aitak adingabearendako ekarpen ekonomikoa eginen du haren gastu berezien %50 ordainduz. Gastu berezitzat joko dira amaren etxean ostatu eta mantenua eta jantziak izateko gastuak ez beste guztiak.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Eta Gustavo Alves Rezende jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 19an.-Epaile magistratua, sinadura ulertezina, idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1101002