2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Alkatea ordeztea
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta ahalmenak beste baten eskuetan uztea espresuki egin behar dela horretarako.
Hurrengo egunetan herritik kanpo egonen naizenez eta aplikatu beharreko araudiak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ondokoa ebatzi dut:
1. Lehen alkateorde Fermín Martín Azcona nire ordez ari dadila Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietan, aurtengo otsailaren 21etik 28ra, biak barne.
2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkuran.
Pitillasen, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.
Iragarkiaren kodea: L1101793