31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Provigosa: Xehetasun azterlana, Lezkairuko L.20 oinarrizko unitateko eraikuntzetako solairuen sestrak arautzeko.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 25ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-ENE-11 (3/UV).

"Ikusirik xehetasun azterlana, tramitera aurkeztu dena 2010eko abenduaren 27an, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2011ko urtarrilaren 12an eman txostenari jarraikiz,

1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Lezkairuko L-20 oinarrizko unitateko eraikuntzetako solairuen sestrak arautzeko, Andrés Vigo Barcenak aurkeztu duena, Provigosaren izenean.

2. Agiria behin betiko onetsi aitzin, sustatzaileek testu bategina aurkeztu beharko dute eta bertan Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2011ko urtarrilaren 12ko txostenean eman zehaztapenak sartu.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1101732