2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aurrekontuko 2/2010 aldaketa. Hasierako onespena
Odietako Udalak, 2011ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2011ko aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditua sortzeari buruz.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aipatu epean inork alegaziorik aurkeztu ezean, espedientea onetsita geldituko da zuzenean.
Odietan, 2011ko urtarrilaren 19an.-Alkate udalburua, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1101709