2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Arau Subsidiarioetako aldaketa xehakatua. Hasierako onespena. 87. artikulua (fatxadetako materialak), 90. artikulua (estalkietako materialak), 102 eta 103. artikuluak (patioen okupazioa),
eta estalkietako eguzki plakak
Murillo El Cuendeko Udalak, 2010eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabakia hartu zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Murillo El Cuendeko Arau Subsidiario eta Hirigintza Planeamendukoetan, -87. artikulua (fatxadetako materialak), 90. artikulua (estalkietako materialak, 102 eta 103. artikuluak (patioen okupazioa), eta estalkietako eguzki plakak-, Murillo el Cuendeko Udalak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Murillo el Cuenden, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkate udalburua, Ángel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: L1101731