2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2011ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
Murillo El Cuendeko Udalak, 2011ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2011ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Murillo El Cuenden, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Angel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: L1101730