2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
2011. urteko karga-tasak
Udalak 2011ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, zerga-tasa hauek onetsi ziren, 2011. urterako:
-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.
-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8.
-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, JEZa (lizentzia fiskala): 1,20 indizea.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): exekuzio materialaren %4,0.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
-Urte tarteen araberako portzentajeak:
-0-5 urte, 3,3ko portzentajea.
-5-10 urte, 3,2ko portzentajea.
-10-15 urte, 3,1eko portzentajea.
-15-20 urte, 3,1eko portzentajea.
-Talde guztiendako karga-tasa: %20.
Erabaki honek 2011ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Murillo el Cuenden, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkate udalburua, Ángel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: L1101729