2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2011ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Murillo El Cuenden, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Angel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: L1101708