2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Birzatiketa proiektua.
Hasierako onespena
Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2011ko urtarrilaren 28an eman 4/11 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko UA12.7 unitateko birzatiketa proiektua, Adrián Arriazu Carcavillak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik ez bada, proiektua behin betiko onetsiko da, aipatu Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Fontellasen, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1101616