31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Udal Planeko 21. aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2011ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, erabaki zuen Faltzesko Udal Planeko 21. aldaketa xehakatuaren proiektua onestea. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

Behin betiko onestea Faltzesko Udal Planeko 21. aldaketa xehakatuaren proiektua, Carlos eta Romualdo Martínez Ochoa de Olzak sustatua UC-URM-8 unitatean, Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak prestatua, 2010eko urriaren 6ko data izanik.

Hirigintzako araudia

UC-URM-8

-Ezaugarri orokorrak:

-Lurzoru finkatuko eremua, lagapenak eta lerrokadura berriak definituta dituena, bideak edo eremu publikoak geroan handitu ahal izateko, urbanizazioa izanik unitatearen kargura.

-Sailkapena:

-Hiri lurzorua. Finkatua.

-Kalifikazioa:

-Bizitegirako (A2), erabilera bateragarriekin, Eraikuntzari buruzko ordenantza partikularrean finkatzen denari jarraikiz.

-Komunikazioen toki sistemak.

-Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra:

-3. ordenantza (Zaharberritzea, berritzea eta bizitegiak berritik egitea lurzoru antolatuan).

-5. ordenantza (Antolamenduz kanpokoa).

-Eraikuntzaren tipologia:

-Familia bakarreko etxebizitza edo etxebizitza kolektiboa.

-Etxebizitza kopuru baimendua: 13.

-Azalerak:

-Unitatearen azalera: 1.001,23 m².

-Eraikinak gehienez hartzen ahal duen azalera: 733,07 m².

-Gehieneko azalera eraikigarria: 3 x 733,07 = 2.199,21 m².

-Lagatzeko azalera: 268,16 m².

-Hirigintzako jarduketa.

-Konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

-Exekuzioa:

-Urbanizazio obren proiektua.

-Eraikuntza proiektua.

-Ondare bilakatzen ahal den aprobetxamendua:

-Planak baimentzen duen aprobetxamendu igoeraren %90.

-Arau partikularrak:

-Berritik egiten den etxebizitza bakoitzarentzat aparkatzeko toki bat izanen da, gutxienez, eraikinaren barrenean.

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Faltzesen, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L1101619