Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2011rako aldaketa ordenantza fiskaletako tarifetan.
Behin betiko onespena
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2010eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2010eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an.
Tarifa berriek 2011ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.
Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ez da berriz ere errekurtso hori paratzen ahalko.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Donezteben, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
1.-ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea: Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.
I.1.-Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:
Azalerako lehen 50 m²-ak | 1,174 euro/m² |
51tik 100 m²-ra bitarte | 0,945 euro/m² |
101etik 500 m²-ra bitarte | 0,722 euro/m² |
501etik 1.000 m²-ra bitarte | 0,492 euro/m² |
1.001 m²-tik goiti | 0,264 euro/m² |
Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 83,22 euro.
1.2.-Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:
Azalerako lehen 50 m²-ak | 0,722 euro/m² |
51tik 100 m²-ra bitarte | 0,566 euro/m² |
101etik 500 m²-ra bitarte | 0,389 euro/m² |
501etik 1.000 m²-ra bitarte | 0,229 euro/m² |
1.001 m²-tik goiti | 0,047 euro/m² |
Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 41,61 euro.
II. epigrafea: Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.
Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.
2. Lokala tokiz aldatzea:
Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.
3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.
a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.
b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 40,82 euro.
4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.
Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 22,73 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.
2.-ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN URAREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 36,72 euroko zenbateko finkoa izanen da.
2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.
Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:
a) Etxebizitzak:
-Estolderia, m³ bakoitzeko: 0,096 euro.
-Arazketa, m³ bakoitza:
b) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak.
-Estolderia, m³ bakoitzeko: 0,117 euro.
-Arazketa, m³ bakoitza:
3.-UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
A) Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 4,19 euro. (BEZa barne).
B) Igerilekuak (eguneko sarrerak).
-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,50 euro.
-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 3,00 euro.
-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 4,00 euro.
C) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak):
-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 9,00 euro.
-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 21,00 euro.
-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 30,00 euro.
D) Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):
-4tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 13,00 euro.
-12tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 30,00 euro.
-18 urtetik goitiko erabiltzaileak: 42,50 euro.
E) Pilotalekua:
-Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 5,00 euro/ordua.
-Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 9,50 euro/ordua.
f) Kultur Etxea:
-Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 4,00 euro/ordua.
-Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 8,00 euro/ordua.
G) Kiroldegia:
-Pista argirik gabe erabiltzea:
-pistaren 1/2: 8,00 euro.
-pistaren 2/2: 16,50 euro.
-Pista argia eta guzti erabiltzea:
-pistaren 1/2: 10,50 euro.
-pistaren 2/2: 21,00 euro.
H) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 6,00 euro.
I) Squasha. Ordu erdi: 3,50 euro.
Ordubete: 6,00 euro.
J) Dutxa: 2,30 euro.
k) Muskulazio aretoa eta squash-a:
-Eguneko txartela: 3,50 euro.
-10 saiorako txartela: 17,50 euro.
-Hilabeteko txartela: 28,00 euro.
-Bi hilabeteko txartela: 41,50 euro.
-Hiruhileko txartela: 58,00 euro.
L) Muskulazio aretoa (9:00etatik 22:00etara), sauna, dutxa eta igerilekua udako denboraldian:
-Urteko txartela, 155 euro, Donezteben erroldaturik daudenendako.
-Urteko txartela, 185 euro, Donezteben erroldaturik ez daudenendako.
Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu txartel horiek.
Oharra: urritik ekainerako jarduketetarako prezio bereziak negoziatuko dira.
Ordenantza honi epigrafe hauek gehitu zaizkio:
LL) Erakusketa aretoa eta liburutegia:
Berogailurik gabe erabiltzea: 1,57 euro/ordua.
Berogailuarekin erabiltzea: 3,12 euro/ordua.
Oharra: tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.
N) Tarifa bereziak:
1.-%60tik goitiko minusbaliotasuna duten lagunek, behar bezala frogatzen badute, %10eko hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.
2.-Familia larriak: familia larrien kideek, familia larriaren titulua aurkezten badute, %20ko hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.
4.-EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.
I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza:
Mahaiak: 12,60 euro urtean bakoitza.
Kadirak: 6,20 euro urtean bakoitza.
I.2. Merkatu txikiak, egun bakoitza:
-Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: 9,20 euro egunean. 347,00 euro denboraldi osoa.
-Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren bertze gauza batzuk saltzea: 9,20 euro egunean. 347,00 euro denboraldi osoa.
I.3. Azoka txikiak:
EGUNA | DENBORALDIA | JAIAK ETA FERIAK | |
Eskulan txikiak, bisuteria eta bestelako produktu baimenduak, postu bakoitzeko. | 9,20 euro | 347,00 euro | 12,50 euro/metro. |
I.4. Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitzetik (garabiak, kioskoak).
Tasa bakarra ezarri da, okupazioko egun bakoitza kobratuko dena.
Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren arabera, eta gutxieneko tarifa hau ezarri da:
-Egunean: 0,173 euro.
I.8. Espaloien okupazioa.
-Hilabetean, metro lineal bakoitzeko: 15,111 euro.
II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.
II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.
Eraikitako m² bakoitzeko: 1,522 euro.
II.2. Bestelako aprobetxamenduak:
Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,098 euro.
Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 2,278 euro.
Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 22,786 euro.
III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.
-Paratutako tanke bakoitza, 4,935 euro/m², urtean.
-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik, gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzetik eta urtean.
-Aprobetxamenduaren gainerakoa, m² edo horren zati bakoitzagatik:
Eguna: 0,014 euro.
Hilabetea: 0,379 euro.
Urtea: 4,935 euro.
IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:
-Aldamioak: 18,98 euro.
-Hesiturak: 18,98 euro.
-Bertzelako aprobetxamenduak: 18,98 euro.
-Merkataritzako jarduera denean: 22,78 euro.
5.-KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN TASA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.-Kamioiak eta autobusak:
Urteko abonamendua:
1.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 180,60 euro.
2.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen ez dituztenak, edo erroldaturik egon gabe ere zergak Donezteben ordaintzen dituztenak: 359,00 euro.
3.-Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 538,50 euro.
-II. epigrafea.-Karabanak eta roulotteak.
Urteko abonamendua:
1.-Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala Donezteben ordaintzen dituztenak: 180,60 euro.
6.-MUSIKA IRAKASKUNTZARAKO UDAL ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA
7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
KONTZEPTUAK | TASA |
Izen ematea | 19,94 euro |
Abesbatzan izena ematea | 5,62 euro |
Banda edo taldean izena ematea (bandan bakarrik): | 7,48 euro |
Musika tresna | 30,91 euro |
1. zikloa | 45,86 euro |
2. zikloa | 51,81 euro |
3. zikloa | 54,19 euro |
4. zikloa: musik. tresna + taldea | 34,94 euro |
Panderoa | 15,38 euro |
Tarifa hauek %50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.
7.-UDALAREN OBRA-HONDAKINDEGIAN
HONDAKINAK BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA FISKALA
KODEA | ZERGA-OINARRIA | TARIFA |
A | 1.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia | 4,28 euro |
B | 1.001 - 5.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia | 13,71 euro |
C | 5.001 - 10.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia | 22,11 euro |
D | 10.001 - 20.000 Kg. bitarte hondakin/kamioia | 33,84 euro |
E | 20.001 Kg-tik goitiko hondakinak | 50,69 euro |
8.-AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO
TASEN ORDENANTZA FISKALA
5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:
1. Eskabideak eta agiriak:
e) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak. Orri bakoitzeko, 0,23 euro (DIN A4) eta 0,43 euro (DIN A3).
2. Ziurtagiriak.
a) Udal bulegoek, azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,75 euro.
Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua... euro.
Sei urtetik goiti, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari... euro erantsiko zaio.
b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 0,75 euro.
c) Egindako dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak: 0,75 euro.
d) Beste ziurtagiri motak: 0,75 euro.
e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,75 euro.
3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.
3.1. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.
-Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: 52,01 euro.
-Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: 0,20%. Gutxieneko tarifa: 15,60 euro.
-Eraisteko, eraikitzeko, instalazioak berritzeko, zuhaitzak mozteko, errotuluak paratzeko eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak egiteko obra lizentziak, betiere aitzineko ataletan ez badaude: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: 0,20%. Gutxieneko tarifa: 31,21 euro.
Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.
3.2. epigrafea.-Udal planak, plan partzialak, bereziak, xehetasun azterlanak eta horien aldaketak tramitatzea: 624,18 euro.
3.3. epigrafea.-Konpentsazio Batzordearen Estatutuak eta proiektuak tramitatzea, hirigintzako hitzarmenak, birzatiketa proiektuak eta hirigintza proiektuak eta haien aldaketak: 624,18 euro.
3.4. epigrafea.-Exekuzio unitateen aldaketak edo birmugaketak tramitatzea, jarduketa sistemen aldaketak eta urriaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako gainerako hirigintza dokumentuak: 520,15 euro.
3.2. 3.3 eta 3.4. epigrafetako tasetan sartuta daude hirigintzako dokumentuak udal zerbitzuetan tramitatzeko kostuak (udal langileak eta kanpoko aholkularitza) eta baita iragarkiak egunkarietan argitaratzeko gastuak ere.
3.5. epigrafea.-Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 83,22 euro.
Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 41,61 euro.
3.6. epigrafea.-Hirigintza arloko kontsultak: Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.
4. Lehiaketa eta enkanteak.
a) Langileenak: plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: 7,32 euro.
d) Agiriak konpultsatzea: 0,75 euro konpultsa bakoitza.
9.-ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO
LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU
EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.-Zangak irekitzea.
I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:
I.11. Harrizko zoladura duten lekuetan: 7,55 euro.
I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 6,10 euro.
I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 3,81 euro.
I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:
I.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 11,36 euro.
I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 7,55 euro.
I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,26 euro.
II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:
Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 7,55 euro.
10.-ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.
Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 20,21 euro.
II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.
II.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 22,78 euro.
II.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 7,55 euro.
II.3. Behin-behineko erreserba.
Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 7,55 euro.
Pasabidea eskatzen duen zergadunari ezagutzera emanen zaio zein enpresari esleitu zaioen ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua, ibilgailuren batek ez badio baimendu zaion pasabide hori erabiltzen uzten, haren zerbitzuak eskatu ahal izateko.
11.-IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA
ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.
1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 37,81 euro.
2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 75,99 euro.
3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 212,75 euro.
Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta %20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:
1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 45,38 euro.
2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 91,20 euro.
3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 255,29 euro.
Jaiegunetan %50 goitituko da. Hona hemen:
1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 56,72 euro.
2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 113,99 euro.
3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 319,11 euro.
Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak.
1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,26 euro.
2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 3,79 euro.
3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 10,10 euro.
12.-UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Hona hemen aplikatu beharreko tasen zenbatekoa:
A) 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:
Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:
10 Mm arte: 1,03 euro.
11tik 15 Mm arte: 1,55 euro.
16tik 25 Mm arte: 3,09 euro.
26tik 40 Mm arte: 10,92 euro.
41etik 50 Mm arte: 11,85 euro.
51tik 60 Mm arte: 22,66 euro.
61 Mm baino gehiago: 30,90 euro.
B) 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu: 2,06 euro/hiruhilekoa.
Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.
C) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:
-A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura:
60 metro kubiko bitarte: 0,40 euro/m³.
61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,53 euro/m³.
81etik 120 metro kubiko bitarte: 1,07 euro/m³.
120 metro kubikotik goiti: 1,60 euro/m³.
-A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu horretan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean jarduera ekonomikoen gaineko zergari loturiko jarduera guztiak:
650 metro kubiko bitarte: 0,36 euro/m³.
651tik 2.000 metro kubiko bitarte: 0,96 euro/m³.
2.001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,36 euro/m³.
5.000 metro kubikotik goiti: 1,55 euro/m³.
-A-3 tarifa: ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,103 euro/m³.
D) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota aldakorra sortuko baitu: Nafarroako aurrekontu orokorretan urtero ezartzen diren tarifak.
E) 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:
1) Lotuneagatik, banaketa sarean hargunea izateko baimenarekin batean:
e-1) Hornidura sareko hargunea:
Hargunearen diametroa, 30 mm arte: 113,30 euro.
Hargunearen diametroa, 30 Mm-tik goiti: 309,00 euro.
e-2) Saneamendu sareko hargunea: 37,08 euro harguneagatik, haren diametroa edozein izanik ere.
2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 31,93 euro.
3) Lokal bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 31,93 euro.
Hargunean aldaketarik izanez gero, ordaindu beharreko tasa izanen da lotunearen behin betiko kuotaren eta lehenago ordaindutakoaren arteko aldea, betiere hura positiboa bada.
f) 6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: halako jarduketa guztietan 30,90 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten direnetan salbu, tarifa 7,21 euro izanen baita.
Iragarkiaren kodea: L1101599
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
