31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aurrekontuko 05/2010 aldaketa. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2011ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean eginiko 05/2010 aldaketaren espedientea, kreditu gehikuntza bat sortu baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Deikaztelun, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L1101762