31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2011ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2011ko urtarrilaren 13ko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2011ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2011ko urtarrilaren 14an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L1101782