2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Xehetasun azterlana, El Lago Plan Partzialeko XIV-11tik XIV-16ra eta XV-22tik XV-27ra bitarteko lurzatiei dagokienez.
Hasiera bateko onespena
Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2011ko urtarrilaren 24ko bilkuran, erabaki zuen ondotik ematen den erabakia onestea. Hona hemen haren testu osoa:
Xehetasun azterlana, Juan Manuel Casas Olcozek sustatua, El Lago Plan Partzialeko XIV-11tik XIV-16ra eta XV-22tik XV-27ra bitarteko lurzatiei dagokienez. Hasiera bateko onespena.
Gai-zerrendatik kanpo aurkeztu da gai hau. Bertaratutakoen baiezpenaz onetsi da presakoa dela.
Ikusirik Juan Manuel Casas Olcozek sustatutako xehetasun azterlanaren agiri teknikoak eta eskabidea, Barañaingo El Lago Plan Partzialeko XIV-11tik XIV-16ra eta XV-22tik XV-27ra bitarteko lurzatiei dagokienez, EHAEOk 2010eko abuztuaren 23an ikus-onetsi baitzuen eta Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrean egun berean aurkeztu baitzen.
Kontuan izanik Barañaingo Udalak 2010eko abuztuaren 30ean eskatu ziola akatsak zuzentzeko eta 2010eko irailaren 14an interesdunak eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuela.
Kontuan hartuta Udaleko arkitekto laguntzaileak 2010eko urriaren 9an eta 2010eko abenduaren 23an prestatutako txostenak, espedientean baitago horren txosten juridikoa.
Ikusirik abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta 81. artikuluetako aginduak, erabaki da:
Lehendabizi.-Hasiera batean onestea Juan Manuel Casas Olcozek sustatutako xehetasun azterlana, Barañaingo El Lago Plan Partzialeko XIV-11tik XIV-16ra eta XV-22tik XV-27ra bitarteko lurzatiei dagokienez, EHAEOk 2010eko abuztuaren 23an ikus-onetsitako dokumentazio teknikoarekin bat, espedientean baitago.
Bigarrena.-Erabaki honen lehendabiziko xedapenean onetsitako xehetasun azterlana, Barañaingo El Lago Plan Partzialeko XIV-11tik XIV-16ra eta XV-22tik XV-27ra bitarteko lurzatiei dagokienez, jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan paratuta, eta ezartzea epe hori hasiko dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean; hori guztia, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatuarekin bat.
Hirugarrena.-Xedatzea ezen, jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, agiria behin betiko onetsiko dela, hala behar izanez gero; hori guztia aipatu Foru Legearen 76. artikuluaren amaieraren arabera.
Laugarrena.-Erabaki honen berri ematea Juan Manuel Casas Olcozi eta Barañaingo Udaleko Hirigintzako Alorrari.
Behar diren ondorioak izan ditzan jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren amaieran eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 25.1 artikuluan xedatuarekin bat. Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, tramite egintza baita, inpugnatu ezinezkoa. Interesdunek egokiak juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete, ebazpenean edo prozedurari amaiera emanen dion erabakian kontuan har daitezen.
Barañainen, 2011ko urtarrilaren 28an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1101664