31. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Ordenantza jendaurrean edukitzea

Añorbeko Udalak, 2011ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onartzea 2010eko irailaren 24an hasiera batean onetsi zen Añorbeko udal hilerriaren erabilera eta horretarako eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren aurka aurkezturiko alegazioa (hasierako onespena 2010eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean). Halaber, erabaki zuen hasiera batean onetsitako ordenantzaren 9. artikulua eta eranskina aldatzea, ez baitziren jendaurrean eduki.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Añorben, 2011ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1101804